155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITURMENDI

SR3-C sektorearen birzatiketako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Udalak 2008ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, zinegotziek aho batez hartu zuten ondotik ematen den erabakia:

Ikusirik SR3-C sektorearen birzatiketan aldaketa puntuala egiteari buruzko proiektua, Promotora de la Riberak sustatua, errepidearen ondoko eraikinean aurreikusita zeuden prezio tasatuko bi etxebizitzak lekuz aldatu eta unitatearen hegoaldeko hondoan kokaturiko eraikinera eramateko.

Ikusirik Udaleko arkitektoak egindako txostenak; 35/2002 Foru Legeko 149. artikuluan eta ondokoetan eta 76. artikuluan ezarritakoarekin bat,

Erabaki du:

1. Hasiera batean onestea SR3-C sektoreko birzatiketako aldaketa puntuala.

2. Jendaurrean egonen da 20 egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan ere argitaratuko da.

3. Espedientea tramitatzeak dakartzan gastu guztiak (esate baterako, prentsako iragarkiak) sustatzaileen kontura izanen dira.

4. Erabaki hau interesdunari igortzea, jakinaren gainean izan dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iturmendin, 2008ko azaroaren 7an.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0818289