155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FITERO

Trukerako eskaintza publikoa

Fiteroko Udalak aditzera ematen du eraikin gabeko 2. poligonoko 1236. lurzatiko 2.580 m²-ren trukea 3. poligonoko 316. lurzatiko 804,33 m²-rekin. Herri ondarearentzat balio handiagoa eskuratzea eta Fiteroko Udalak bere egunean osoko bilkuran hartutako erabakiak gauzatzea ditu helburu trukeak.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 130. artikuluan ezarria bete beharrez, egokiak gertatzen diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkez ditzaten 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Fiteron, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0818184