155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udal honek, 2008ko urriaren 1ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Xabier López de Uralde Saez de Buruaga arkitektoak prestatu eta Etxauriko Udalak sustatu xehetasun azterlanaren onespenerako jendaurreko epea iragan baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74 eta 76. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraituz, Udaleko Osoko Bilkurak hau erabaki du, aho batez eta legez eskatutako gehiengoarekin:

1. Behin betikoz onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako U.E. 5 H, U.E. 5 G-1, U.E. 5 G-2 unitateei eta 1. sektorearen iparraldeari dagokien xehetasun azterlana, Xabier López de Uralde Sáez de Buruaga arkitektoak prestatua eta Etxauriko Udalak sustatua.

2. Espedientearen jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioari buruzko txostena onestea.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Espedientea igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura".

Etxaurin, 2008ko azaroaren 27an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0818355