155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIRAUKI

Herrilurraren desafektazioa

Udalak, 2008ko azaroaren 26ko osoko bilkuran eta legezko quoruma zuela, herrilurren honako lurzati hau desafektatzea erabaki zuen:

Landalurra: 10. poligonoa, 847. lurzatia, Zarrin alderdia. Azpilurzati hauek ditu:

a) 16.429 metro karratuko laborantzako lurra.

b) 5.307 metro karratuko larreak.

c) 924 metro karratuko larreak.

Desafektazioaren xedea da katastroaren arabera Ricardo Ros Yoldirenak diren finka hauekin trukea egitea: 3. poligonoko 690. lurzatia, Iguste alderdian; eta 1. poligonoko 682. lurzatia, Barbarin alderdian.

Ziraukin, 2008ko azaroaren 27an.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L0818314