155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Aldaketa xehakatua Castejongo Arau Subsidiarioetan, Pío Baroja karrikari dagokionez. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2008ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Castejongo (Nafarroa) Arau Subsidiarioetan aldaketa xehakatua egiteko erabakia, 2. poligonoko 92. lurzatiari dagokionez, Restaurante Sidrería, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79,3. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2008ko azaroaren 24an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0818424