155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Aldaketa puntual xehakatua Castejongo Arau Subsidiarioetan, Pío Baroja karrikako 4an dagoen lokalaren erabilera aldaketaren gainean. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

"Jendaurreko epean inork ez baitu alegaziorik aurkeztu Arau Subsidiarioetan aldaketa puntuala egiteko espedientearen aurka, hain zuzen ere Promociones Victorino Vicente S.L.k sustatu duena Pío Baroja karrikako 4an dagoen lokalaren erabilera aldaketaren gainean.

Ikusirik Idazkaritzaren txosten juridikoa, bertan ezartzen baita Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txostena egintzat ematen dela, LAHFLko 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz; hau erabaki da, aho batez:

1. Behin betikoz onestea Castejongo Arau Subsidiarioetan Pío Baroja karrikako 4ari dagokionez aldaketa puntuala egiteko espedientea.

2. Planeamenduko erregistrora igor dezaten agintzea, LAHFLko 81. artikuluak aurreikusten duen gisara publikotasuna eta komunikazioa izan dezan.

3. Behin betiko onespena eta aldaketa puntualaren edukia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Hona hemen:

"Erabilera aldaketa Pío Baroja karrikako 4an dagoen lokalean".

Castejonen, 2008ko azaroaren 25ean.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0818150