155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Bake epailearen eta ordezkoaren hautaketa

Udalerri honetako bake epaile titularra eta ordezkoa lau urterako hautatu ziren. Epe hori bukatzear dago. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, 15 egun baliodunez deialdi publikoa irekirik egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, legezko betebeharrak dituzten interesdunek hautatuak izateko eskabideak Herriko Etxeko Erregisto Orokorrean aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2008ko azaroaren 27an.-Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0818356