155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERBINTZANA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Berbintzanako bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoenez betetzeko asmoa dago.

Kargurako hautatuak izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute udal idazkaritzan, eta bertan espresuki adieraziko dute ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan gaitasun eta bateraezintasunaz adierazten diren baldintzak betetzen dituztela.

Berbintzanan, 2008ko azaroaren 25ean.-Alkate udalburua, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L0818222