155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Jarduketa unitatearen mugaketa. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, 2008ko azaroaren 7an hartutako erabakian, hasiera batean onetsi zuen Pedro Arriazu kalea Tuterako etorbideraino luzatzeko jarduketa unitatearen mugaketa proiektua, Maceic Servicios Inmobiliarios, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraikiz, jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Ablitasen, 2008ko azaroaren 21ean.-Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0818126