155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2. aldaketa 2008ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2008ko azaroaren 21ean Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, bertzeak bertze, hasiera batean onestea bigarren aldaketa entitatearen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espediente administratiboa bizilagun edo interesdunen eskura egonen da entitatearen idazkaritzan, 15 eguneko epean egon ere, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko juzgatzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkez daitezen, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, azaroaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2008ko azaroaren 26an.-Mankomunitateko burua, Fidel Muguerza Rivero.

Iragarkiaren kodea: L0818264