155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 6/2008 aldaketa hasiera batean onetsirik

Sakanako Mankomunitateak, 2008ko azaroaren 20an egindako Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zuen 2008ko aurrekontuko 6/2008 aldaketaren espedientea.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lakuntzan, 2008ko azaroaren 21ean.-Sakanako Mankomunitateko burua, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L0817928