155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Kreditu transferentziaren gaineko espedienteak Udalaren Ur Batzordearen 2008ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2008ko azaroaren 27ko osoko bilkuran, kreditu transferentziaren gaineko espediente batzuk onetsi zituen Udalaren Ur Batzordearen 2008ko aurrekontu arruntean; guztira, 29.254,30 euro dira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko abenduaren 1ean.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0818667