155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SARTAGUDA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2008ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Sartagudan, 2008ko azaroaren 28an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L0818429