155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

647/2008 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, 2008-2009 ikasturtearen hasieratik aurrera, Imarkoaingo Goi Mailako Lanbide Heziketako Energia Berriztagarrien Ikastetxe Integratuan "Energia eraginkortasuna eta eguzki energia termikoa" izeneko Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako zikloa ezartzeko baimena eman, eta Hezkuntzari buruzko Lege Organikoan oinarritutako curriculum berriarekin bat eskainiko diren zikloak eta Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan jadanik eskaintzen ez diren zikloak adierazten dituena.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egin duen txostenean, 2008-2009 ikasturteko Lanbide Heziketako eskaintzan dauden berritasunak adierazten dira.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea Imarkoaingo Goi Mailako Lanbide Heziketako Energia Berriztagarrien Ikastetxe Integratuan (ikastetxearen kodea: 31013203) "Energia eta Ura" lanbide arloko "Energia eraginkortasuna eta eguzki energia termikoa" izeneko Berariazko Lanbide Heziketako goi mailako zikloa ezartzeko, (uztailaren 11ko 1177/2008 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua), 2008-2009 ikasturtetik aurrera.

2. Dagoeneko eskaintzen ziren heziketa zikloak adierazi dira, eta 2008-2009 ikasturtearen hasieratik Bigarren Hezkuntzako institutuetan eta ikastetxe integratuetan eskainiko direnak, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoa garatzeko ezarri diren titulu berriekin eta gutxieneko ikasgaiekin bat. Hurrengoak dira:

1. Mekanizazioa: Bigarren Hezkuntzako institutuetan eskaintzen den erdi mailako zikloa: Altsasuko "Aralarko Mikel Donea II"; Baztango "Lekaroz-Elizondo"; Lizarrako "Politeknikoa"; Tafallako "Politeknikoa" eta Iruñeko "Vírgen del Camino" eta Tuterako "ETI" ikastetxe integratu politeknikoetan. Urriaren 29ko 1398/2007 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua.

2. Sukaldaritza eta Gastronomia: Burlatako "Ibaialde-Burlata" Bigarren Hezkuntzako institutuan eskaintzen den erdi mailako zikloa. Ziklo honek izena aldatu du erregulazio berriarekin; lehenago "Sukaldaritza" izena zeukan. Urriaren 29ko 1396/2007 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua.

3. Haur Hezkuntza: Iruñeko "Adaptación Social" Bigarren Hezkuntzako institutuan eskaintzen den goi mailako zikloa. Urriaren 29ko 1394/2007 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua.

4. Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia: Iruñeko "Donapea" ikastetxe integratu politeknikoan eskaintzen den goi mailako zikloa. Ziklo honek izena aldatu du erregulazio berriarekin; lehenago "Analisia eta Kontrola" izena zeukan. Urriaren 29ko 1395/2007 Errege Dekretuaren bidez araututako titulua.

3. 2008-2009 ikasturtean "Mekanizazio bidezko produkzioko" goi mailako zikoa eskaintzeari utzi dioTafallako "Politeknikoa" bigarren Hezkuntzako institutuak (ikastetxearen kodea: 31009078).

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Imarkoaingo Goi Mailako Lanbide Heziketako Energia Berriztagarrien Ikastetxe Integratuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2008ko azaroaren 14an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0818070