155. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

3710/2008 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, saltokiak, 2009an, igande eta jaiegunetan irekitzeko egutegia ezartzen duena.

Saltokiak igande eta jaiegunetan irekitzeko arauak ematen dituen abenduaren 12ko 143/2005 Foru Dekretuak, 2. artikuluko 2. idatz-zatian hauxe xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden saltokiak zortzi egunetan ireki ahalko dira igande eta jaiegunetan".

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak proposatutako egutegia Nafarroako Txikizkako Merkataritzako Kontseilu Arauemailearen entzunaldiaren mende jarri zen 2008ko azaroaren 25ean.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak irailaren 27an eman 285/2007 Foru Aginduarekin bat, organoko titularra ez dagoenez,

EBATZI DUT:

1. 2009. urtean, saltokiak igande eta jaiegun hauetan egoten ahalko dira jendearendako irekita:

-Martxoaren 19an.

-Apirilaren 9an eta 13an.

-Abenduaren 3an, 6an, 8an eta 20an.

-Uztailaren 25ean Tuteran, azaroaren 29an Iruñean eta Lizarran eta santu zaindariaren egunean Nafarroako beste udalerrietan.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen. Espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Interesa duten administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan".

Iruñean, 2008ko abenduaren 4an.-Enpresa zuzendari nagusiaren ordez, Merkataritza eta Nazioartekotze Zerbitzuko zuzendaria, Carlos López Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F0818828