151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3316/2008 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleeen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze lehiaketa egiteko deialdia onesten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, seigarren xedapen gehigarriko lehenengo idatz-zatian, xedatzen du, besteak beste, irakasle funtzionario publikoen estatutupeko araubidearen oinarria dela lanpostuak estatu osorako lekualdatze lehiaketa bidez betetzea.

3. idatz-zatian ezartzen da hezkuntzako administrazioek aldian-aldian estatu osorako lekualdatze lehiaketen deialdiak egin behar dituztela, haien mendeko ikastetxeek finkatzen dituzten lanpostu hutsak bete ahal izateko. Horrez gainera, beren kudeaketa esparruko funtzionarioei beste hezkuntza administrazio batzuetako lanpostuetara jo ahal izateko aukerabidea bermatu behar diete eta beren esparruko lehiaketan betetzen diren lanpostuen esleipena egin beharra dute. Lehiaketa hauetan irakasle funtzionario publiko guztiek parte har dezakete, zein hezkuntza administraziotakoak diren edo nondik sartu ziren kontuan hartu gabe, betiere kasuan kasuko plantillaren edo lanpostuen zerrendaren arabera deialdi bakoitzean ezartzen diren betebehar orokorrak eta berariazkoak betetzen baldin badituzte.

Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren hirugarren xedapen iragankorrak ezartzen du ezen, irakasle kidegoetako funtzionarioen lekualdatze lehiaketen bidezko mugikortasunean eragina duten aurreikuspenak garatzen ez diren bitartean, mugikortasuna lege organiko hark indarra hartzean indarra zuten arauei lotuko zaiela. Halaber, hamaikagarren xedapen iragankorrak ezartzen du legearen arabera geroko erregelamenduzko xedapenen bidez arautuko diren gaietan, xedapen horiek eman bitarte, legeak indarra hartzean aplikatzen ziren arauak aplikatuko direla, hartan xedatutakoaren kontrakoak ez badira behintzat.

Horrenbestez, indarrean jarraitzen du Irakasleen Kidegoetako lanpostuak betetzeko estatu osorako lekualdatze lehiaketak arautzen dituen urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuak, zeinaren 1. artikuluak ezartzen baitu estatu osorako lekualdatze lehiaketak bi urtean behin egin behar direla. Estatu osorako azkeneko lehiaketak 2006-2007 ikasturtean egin zirenez, bidezkoa da 2008-2009 ikasturte honetan beste deialdi bat egitea, departamentu honek ezartzen duenaren arabera hezkuntza plangintzan aurreikusitako lanpostu hutsak bete ahal izateko.

Hori guztia kontuan harturik, arau horiek betetzeko asmoz, eta abenduaren 1eko ESD/3473/2008 Aginduan ezarritakoari jarraikiz, horren bidez estatu osorako lekualdatze lehiaketetan aplikagarri diren prozedura arauak ezarri baitziren, eta Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz, bidezkoa da Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntza ikasketetako irakasleen Kidegoetako irakasle funtzionario publikoen lekualdatze lehiaketak egiteko deialdia onestea Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehena.-Lekualdatze lehiaketarako deia egin da, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz, Kidego hauetako irakasle funtzionarioen lanpostuak betetzeko:

-Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleak.

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

-Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleak.

-Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleak.

-Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleak.

-Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak.

Bigarrena.-Parte-hartzaileak.

1. Borondatez parte har dezaketenak.

A) Atxikipen organikoari eta eginkizunei dagokienez, Hezkuntza Departamentuaren mende dauden karrerako funtzionarioak.

1.1. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, hala nahi izanez gero, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoetako karrerako funtzionarioek, bai eta Arte eta Hizkuntza ikasketak ematen dituzten irakasleek ere, atxikipen organikoari eta eginkizunei dagokienez Hezkuntza Departamentuaren mende eta honako egoeraren batean baldin badaude:

A.-Behin betiko destinoa Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeren batean duten jarduneko funtzionarioak izatea, ikasturte hau bukatzen denerako, gutxienez, bi urte igaro badira behin betiko azkeneko destinoaren jabetza hartu zutenetik.

B.-Gaur egun Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen ikastetxeren batetik deklaratutako zerbitzu berezietan dauden funtzionarioak izatea, ikasturte hau bukatzen denerako, gutxienez, bi urte igaro badira behin betiko azkeneko destinoaren jabetza hartu zutenetik.

C.-Gaur egun Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen ikastetxeren batetik deklaratutako borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioak izatea, ikasturte hau bukatzen denerako jarduneko zerbitzura itzultzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte.

Borondatezko eszendentziaren egoeratik parte hartzen duten funtzionarioek 2009ko irailaren 1ean hasi beharko dute lanean deialdi honen ondorioz egokitzen zaien destinoan.

Jardunean hasten ez badira, funtzionario izatetik geldituko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onetsi zen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

D.-Egun Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen ikastetxeren batean deklaratutako eginkizun-gabetze egoeran dauden funtzionarioak izatea, betiere ikasturte hau bukatzen denerako eginkizun-gabetzeko diziplina zehapenaren indarraldia bukatzen bazaie.

1.1. atal honetan ezarritako ondorioetarako, 2009ko abuztuaren 31 hartuko da ikasturtearen bukaerako data gisa.

1.2. Oinarri honetako 1.1 atalean aipatzen diren parte-hartzaileek gainerako hezkuntza administrazioen deialdietako lanpostuak ere sartzen ahal dituzte eskaeran, haietan ezarrita dagoen bezala.

1.3. Destinoa eskuratzeko lehentasunezko eskubidea erabili nahi dutenek deialdi honetako hamargarren oinarrian ezarritakoa bete beharko dute.

1.4. Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateko Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasle titularrek EAEn eta Nafarroan espezialitate horretarako eskaintzen diren lanpostu hutsak eskuratzeko parte har dezakete, baina EAEko lanpostua eskuratu nahi izanez gero, dagokion hizkuntza eskakizunaren jabe izan beharko dira.

Eskaerak egiteko orduan, hala badagokio, espezialitatearen kode hauek erabili beharko dira:

-Euskal Hizkuntza eta Literaturako lanpostuak Nafarroan: 057 kodea.

-Euskal Hizkuntza eta Literaturako lanpostuak EAEn: 052 kodea.

B) Beste hezkuntza administrazio batzuetako funtzionarioak.

Beste hezkuntza administrazio batzuen mendeko funtzionarioek deialdi honetako lanpostuak eska ditzakete, betiere deialdiko betebeharrak eta baldintzak betez gero.

Funtzionario hauek lortutako lehenengo behin betiko destinoa izan beharko da haiek hautatzeko prozesuaren deialdia egin zuen hezkuntza administrazioaren kudeaketa esparru berekoa, salbu eta deialdian betebehar hori eskatu ez bazen.

Lehiakide hauek parte hartzeko eskabidea, zein ikastetxetatik edo lanpostutatik parte hartzen duten, haren ardura duen hezkuntza administrazioak egindako deialdian ezartzen den organoari igorri beharko zaio, edo, hala badagokio, azkeneko destinoko ikastetxe edo lanpostuaren ardura gaur egun duen organoari.

2. Nahitaez parte hartu behar dutenak.

2.1. Deialdi honetan parte hartu beharko dute, nahitaez, Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionarioek, bai eta Arte eta Hizkuntza ikasketak ematen dituzten irakasleek ere, atxikipen organikoari eta eginkizunei dagokienez Hezkuntza Departamentuaren mendekoak izanik honako egoeraren batean baldin badaude:

A.-Eszedentzian edo eginkizun-gabetuta egon ondoren, deialdi hau argitaratu baino lehen jarduneko zerbitzura itzuli eta horren ondorioz Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan behin-behinekoz ari diren funtzionarioak.

Deialdi honetan parte hartzen ez badute edo behar beste lanpostu huts eskatzen ez badituzte, libreki emanen zaie behin betiko destinoa, titular diren espezialitateen arabera Foru Komunitateko ikastetxeetan bete ditzaketen lanpostuetan, oinarri honetako 2.2. atalean zehazturiko lanpostuetan izan ezik. Nahitaezko esleipena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan ageri den ikastetxeen ordenaren arabera eginen da.

B.-Nahitaezko eszedentzian edo eginkizun-gabetuta eta destinoa galduta egon ondoren, zehapena betetakoan behin-behinekoz itzultzea lortu ez duten funtzionarioak, halako administrazio egoerara egun Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen ikastetxe batetik igaro baziren.

Aurreko lerroaldean sartutako funtzionarioak deialdi honetara aurkezten ez badira, edo aurkezturik ere, Hezkuntza Departamentuaren mendeko aski ikastetxetarako eskaria egiten ez badute, behin betiko destinorik eskuratzen ez dutenean, borondatezko eszedentziaren egoeran geratuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 26.1 artikuluko c) atalean ezarritakoari jarraikiz.

C.-Kanpoko lanpostuei atxikita egon ondoren, 2009-2010 ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa eremuan berriz hasi behar duten funtzionarioak edo, aurreko ikasturteren batean berriz hasirik, behin betiko destinoa lortu ez zutenak.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Atzerriko Administrazioa arautzen duen urriaren 31ko 1138/2002 Errege Dekretuaren 14.4. artikuluan aipatutakoari jarraikiz (262. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", azaroaren 1ekoa), herri baterako lehentasunezko eskubidea erabili nahi duten irakasleek, deialdi honen hamargarren oinarriari jarraikiz, behin betiko azken destinoa izan zuten herrian titular diren espezialitateetarako eskaintzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, oinarri honetako 2.2. atalean aipatutakoak izan ezik. Azken horiek borondatez eskatzen ahalko dituzte. Parte hartu eta destinorik eskuratzen ez badute, herri horri behin-behinekoz atxikirik geldituko dira.

D.-Epai bat bete edo errekurtso bat ebaztearen ondorioz, edo behin betikoz zuten lanpostua berariaz kendu zaielako, behin betiko destinoa galdu duten funtzionarioak.

Parte hartzera beharturik izan eta lehiaketan parte hartzen ez dutenei, Administrazioak ofizioz emanen die destinoa, lanpostu horietan aritzeko eskatzen diren beharkizunak betetzen badituzte. Lehiaketan parte hartu eta destinorik lortzen ez dutenei behin-behineko destinoa emanen zaie.

Deialdi honen ondorioetarako, kendutako lanpostutzat hartuko dira ebazpen formal eta banan-banan egindakoaren bidez berariaz kendu direnak. Irakasle horiek urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuak aipatutako moduan ikastetxea lehentasunez aukeratzeko eskubidea baliatzen ahalko dute, deialdi honetako hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

E.-Honako hauen arabera destinoa eskualdean duten Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleak: Eskola orientazioaren antolamendu berriaren ondoriozko lanpostuei atxikitzeko deialdiaren behin betiko ebazpena (Hezkuntza eta Kultura kontseilariak uztailaren 2ko 245/1999 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdia, 90. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 21ean, argitaratua) eta abuztuaren 24ko 296/1999 Foru Aginduaren 3. atala.

Irakasle horiek, parte hartzeko eskabidean, beren destinoko eskualdean dauden lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 27ko 166/1999 Foru Aginduaren bidez onetsitako eskualdeen arabera (73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 11koa). Bestetik, nahi izanez gero, Hezkuntza Orientazioko lanpostuei dagozkien beste eskaera batzuk ere egiten ahalko dituzte. Beren eskualdeko lanpostu guztiak jartzen ez badituzte, Administrazioak ofizioz jarriko ditu, foru agindu honen II. eranskinean agertzen den hurrenkerari jarraikiz.

Irakasle horiek deialdi honetako hamargarren oinarriko 4. atalean aipatzen den eskubidea (eskualdea lehentasunez aukeratzekoa) erabil dezakete.

F.-2008-2009 ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan behin-behineko destinoa duten funtzionarioak.

Funtzionario horiek behartuta daude Kidegoan sartzeko erabilitako espezialitate eta hizkuntzako lanpostuak edo titular direneko espezialitateetako lanpostuak eskatzera, kontuan izanik, hala denean, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretua eta Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateak onetsi zituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua. Funtzionarioak espezialitate bat baino gehiago izanez gero, bere Kidegoan sartzeko erabilitako espezialitate eta hizkuntzan lortzen ahalko du behin betiko destinoa edo, bestela, Kidegoan sartu ondoren lortu dituen espezialitateetako edozeinetan. Titular diren espezialitateen arabera, eskura ditzakeen beste lanpostu batzuk ere eskatzen ahalko ditu, baldintza berberetan.

Atal honetan aipatzen diren irakasleek lehiaketan parte hartzen ez badute edo, parte hartuta ere, behar beste lanpostu huts eskatzen ez badituzte, libreki esleituko zaie behin betiko destinoa Kidegoan sartzeko erabilitako espezialitate eta hizkuntzan edo, bestela, Kidegoan sartu ondoren lortu dituzten espezialitateetan, Foru Komunitateko ikastetxeetan betiere. Nahitaezko esleipena I., II., III., IV. eta V. eranskinetan azaltzen den ikastetxeen hurrenkerari jarraikiz eginen da, oinarri honetako 2.2. atalean ageri diren lanpostuak kenduta.

Behin betiko destinoa lortzen ez badute, behin-behineko destinoko egoeran geratuko dira.

G.-Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 28ko 2752/2007 Ebazpenararen bidez deitutako hautapen prozeduretan hautatutako izangaiak (2008ko 46. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 28koa).

Parte-hartzaile horiek, abenduaren 28ko 2752/2007 Ebazpenaren hamahirugarren oinarriarekin bat, nahitaezkoa dute beren lehenbiziko behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan lortzea, hautapen prozesua zein espezialitate eta hizkuntzatan gainditu duten, horiei dagokien lanpostu batean, eta, horretarako, deitzen diren hurrengo lekualdatze lehiaketetan parte hartu beharko dute. Horretarako, zein espezialitate eta hizkuntzatan gainditu duten hautapen prozesua, haiei dagozkien lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte.

Betebehar horretatik salbuetsirik daude destinoa abenduaren 28ko 2757/2007 Ebazpenaren hamargarren oinarriko 4. atalean xedatutakoaren arabera berretsi duten Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioak.

Parte-hartzaile horiei destinoa esleitzeko, hautapen prozeduran lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

Behin betiko destinoa lortzen ez badute, behin-behineko destinoko egoeran geratuko dira.

2.2. Ondoko lanpostuak ez dira inolaz ere nahitaez esleituko:

-Esparru sozio-linguistikoko lanpostuak.

-Esparru zientifiko-teknikoko lanpostuak.

-Esparru praktikoko lanpostuak.

-Kultura Klasikoko lanpostuak (latina eta grekoa).

-Natur Zientzietako lanpostuak.

Hirugarrena.-Deialdiko lanpostuak eta haien argitalpena.

Deialdi honetan eskaintzen diren behin-behineko lanpostuak eta behin betikoak 2009ko martxoaren 2a eta 2009ko maiatzaren 11 baino lehen finkatuko dira, hurrenez hurren, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Gainera, hezkuntzako plangintza orokorrean aurreikusten diren lanpostuak sartuko dira, baita kidego bakoitzaren lehiaketaren ondorioz hutsik gelditzen direnak ere. Horiez gain, gutxienez 2008ko abenduaren 31 bitartean erretiroengatik, heriotzengatik edo lanpostua gordetzeko eskubiderik gabeko eszedentziengatik sor daitezkeen lanpostu hutsak ere sartuko dira. Lanpostu horiek guztiak beteko dira hezkuntzako plangintza orokorrean aurrez ikusita baldin badaude.

Katedradunen Kidegoetako funtzionarioek maila bereko Irakasleen Kidegoetako funtzionarioekin batera parte hartuko dute, lanpostu huts berberak eskainiko zaizkie eta merezimendu baremo bera erabiliko da, Katedradunen Kidegoetakoak izateagatik aplikatzen ahal zaizkien merezimendu berariazkoak deusetan galarazi gabe.

Laugarrena.-Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak.

Kidego horretako funtzionarioentzat ondoko lanpostuak eskaintzen dira:

1) Kidego honetako irakasleek, zein espezialitatetako titular diren, haiei dagozkien lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen I. eranskinean ageri diren ikastetxeetarako eta VII. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Berariazko Lanbide Heziketako ikasketak).

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan 1992ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriaren indarrez sartu ziren langileek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren irakasle funtzionario gisa integratzeko foru dekretuetan egindako atxikipenei jarraikiz titular diren espezialitateetan parte hartzen ahalko dute, VII. eranskinean ezarritakoaren arabera. Kasu horretan, deialdi honen bidez beste ikastetxe batean behin betiko destino berri bat lortzean, parte-hartzaileak galdu eginen ditu atxikipen esparruan sartutako gainerako espezialitateen gainean izaten ahal dituen eskubideak.

2) Hezkuntza Orientazioa espezialitateari dagozkion lanpostuak (espezialitate kodea 018), deialdi honetako II. eranskinean ageri diren ikastetxeetan espezialitate horren titular diren irakasleentzat.

3) Esparru zientifiko-teknikoko lanpostuak, I. eranskinean ageri diren ikastetxeetan.

Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleak espezialitate horretako lanpostuetara atxikitzen ahalko dira, espezialitate hauetako baten titularrak badira:

-Matematika.

-Fisika eta Kimika.

-Biologia eta Geologia.

4) Esparru sozio-linguistikoko lanpostuak, I. eranskinean ageri diren ikastetxeetan.

Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleak espezialitate horretako lanpostuetara atxikitzen ahalko dira, espezialitate hauetako baten titularrak badira:

-Geografia eta Historia

-Gaztelania eta Literatura.

-Grekoa.

-Latina.

-Filosofia.

-Atzerriko hizkuntza (ingelesa-frantsesa).

-Euskal Hizkuntza eta Literatura.

5) Kultura Klasikoko (latina-grekoa) lanpostuak, I. eranskinean ageri diren ikastetxeetan. Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren babesean, lanpostu horiek latina edo grekoa espezialitateetako titular diren Bigarren Hezkuntzako katedradunek eta irakasleek eskatzen ahalko dituzte, batzuek zein besteek, bereizketarik egin gabe. Lanpostua lortzen duen irakasleak irakatsi beharko ditu bai grekoa espezialitateari dagozkion gaiak bai latina espezialitateari doazkionak.

6) Natur Zientzietako lanpostuak, I. eranskinean ageri diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako. Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren babesean, lanpostu hauek Fisika eta Kimika edo Biologia eta Geologia espezialitateetako titular diren Bigarren Hezkuntzako katedradunek eta irakasleek eskatzen ahalko dituzte, batzuek zein besteek, bereizketarik egin gabe. Lanpostua lortzen duen irakasleak Natur Zientzien arloa irakatsi beharko du.

Bosgarrena.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

1. Kidego horretako irakasleek, zein espezialitatetako titularrak diren, haiei dagozkien lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen I. eranskinean ageri diren ikastetxeetan eta VIII. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

2. Esparru praktikoko lanpostuak, I. eranskinean ageri diren ikastetxeetarako. Lanbide Heziketako irakasle teknikoak lanpostu horietan atxikitzen ahalko dira, espezialitate hauetakoren bateko titularrak badira:

Makinen mekanizazioa eta mantentze-lanak, Soldadura, nstalazio elektroteknikoak, Bero eta fluido ekipoen instalazioa eta mantentze-lanak, Ekipo elektronikoak, Ibilgailuen mantentze-lanak, Eraikuntza proiektuen bulegoa, Fabrikazio mekanikoko proiektuen bulegoa, Laborategia, Prozesuko lanak, Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak, Irudiko eta soinuko teknika eta prozedurak, Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea, Patroiak eta jantzigintza, Ehungintza eta tratamendu fisiko-kimikoak, Arte grafikoetako produkzioa edo Meatzaritzako praktikak.

Seigarrena.-Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak.

Kidego horietako irakasleek, zein espezialitatetako titularrak diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen III. eranskinean ageri diren ikastetxeetan eta IX. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

Zazpigarrena.-Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak eta irakasleak.

1) Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunek, zein espezialitatetako titularrak diren, haiei dagozkien lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen IV. eranskinean ageri diren ikastetxeetan eta X. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

2) Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleek, zein espezialitatetako titularrak diren, hari dagozkion lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen IV. eranskinean ageri diren ikastetxeetan eta XI. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

Zortzigarrena.-Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak, irakasleak eta tailer-maisuak.

1) Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunek eta irakasleek, zein espezialitatetako titularrak diren, haiei dagozkien lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen V. eranskinean ageri diren ikastetxeetan eta XII. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

2) Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuek, zein espezialitatetako titularrak diren, haiei dagozkien lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, deialdi honen V. eranskinean ageri diren ikastetxeetan eta XIII. eranskinean adierazten diren espezialitateetarako.

Bederatzigarrena.-Euskarazko lanpostuak.

Deialdi honetan parte hartzen dutenek euskarazko lanpostuak eskatzen ahalko dituzte, betiere laugarren oinarritik zortzigarrenera bitartekoetan kidego bakoitzerako eskatzen diren espezialitate baldintzak betetzen badituzte eta EGA titulua edo horren baliokidea badaukate.

Hamargarrena.-Lehentasunezko eskubideak.

Lehentasunezko eskubidea erabili nahi duten irakasleek beren eskabideetan agertu beharko dute, eta eskaera zertan oinarritzen duten adierazi.

Lanpostuak eskatzerakoan, lehentasunezko eskubide hauek alegatzen ahalko dira soilik:

1. Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea.

1.1. Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea, euskara edo euskaraz irakasteko lanpostuei atxikitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarea berrantolatzeko arauak eman dituen martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraituz (martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuak aldatu zuen), ikastetxe batean behin betiko destinoa duten irakasleek, gaztelaniazko lanpostuei atxikiek, baldin eta EGA titulua edo baliokideren bat badute, lehentasuna izanen dute euskara edo euskaraz irakasteko lanpostuei atxikitzeko destinoa duten ikastetxe berean, espezialitate berean edo beste batean, betiere aipatu lanpostuetan aritzeko eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Bat-egitearen edo integrazioaren ondorioz sortutako ikastetxeko lanpostu hutsei aplikatzen ahalko zaie eskubide hori. Lerroak edo unitateak bereizten badira, bereizitako lerro edo unitateak jasotzen dituen ikastetxeari ere aplikatzen ahalko zaio.

Horien ondotik, titularrak diren espezialitateen arabera eskuratu ditzaketen beste lanpostu batzuetarako eskaerak sartzen ahalko dituzte, lehentasunezko eskubiderik izan gabe haiek lortzeko lehiaketan parte hartu nahi badute.

1.2. Behin betiko destinoa zein ikastetxetan duten, hartan dauden lanpostuetarako lehentasunezko eskubidea, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren V. tituluaren babesean deitutako prozeduren bidez lortutako espezialitateetarako edo urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren 1. eta 4. artikuluetan araututako espezialitate berriei atxikitzeagatik eskuratutako espezialitateetarako. Errege dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onetsi da eta lege horretako hamazazpigarren xedapen irankorrean sarrerarako aipatzen den araubide iragankorra arautu da.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarrian, 1. puntuan, xedatutakoarekin bat, espezialitate berria lortzeko prozeduretan beste espezialitate bat lortu duten funtzionarioek lehentasuna izanen dute, behin bakarrik, lanpostu bat hutsik gertatzean, zertarako eta eskuratzen duten espezialitate berriko lanpostuetan aritzeko destinoa oraingo behin betiko destinoko ikastetxe berean lortzeko, oinarri honetako 1.3 atalean aipatzen dena galarazi gabe.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrietan xedatutakoaren babesean, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 16ko 74/1998 Foru Aginduari jarraikiz egin zen banaketan sartu ziren irakasleek azpiatal honen lehen lerroaldean aipatzen den lehentasunezko eskubidea ere erabil dezakete, behin betiko destinoa zein ikastetxetan duten, hartan dauden lanpostu hutsak eskatzeko, betiere lanpostu horiek titularrak diren Berariazko Lanbide Heziketako beste espezialitatekoak edo espezialitateetakoak badira, urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren 2. eta 4. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz eta oinarri honetako 1.3 atalean xedatutakoa galarazi gabe.

1.3. Behin betiko destinoa duten ikastetxean lanpostuak lortzeko lehentasunezko eskubidea.

Urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarrian, 2. puntuan, xedatutakoarekin bat, lanpostua propio kendu delako beren behin betiko destinoko lanpostutik aldatutako irakasleek lehentasunezko eskubidea izanen dute, beste edozein izangairen aurretik, ikastetxe horretan bertan beste edozein lanpostu eskuratzeko, haien egoera horrek irauten duen bitartean, baldin eta lanpostu horretan aritzeko betebeharrak betetzen badituzte.

Bigarren oinarriko 2.D) puntuan xedatutakoari jarraikiz, ebazpen formal eta bana-banako baten bidez kendutakoak bakarrik hartuko dira kendutako lanpostutzat.

1.4. Esparru zientifiko-teknikoko lanpostuetarako lehentasunezko eskubidea.

Matematika, Fisika eta Kimika eta Biologia eta Geologia espezialitateetan, ikastetxe batean behin betiko destinoa duten Bigarren Hezkuntzako katedradunek eta irakasleek lehentasuna izanen dute destinoa hango esparru zientifiko-teknikoko lanpostuetan eskuratzeko.

1.5. Esparru sozio-linguistikoko lanpostuetarako lehentasunezko eskubidea.

Geografia eta Historia, Gaztelania eta Literatura, Grekoa, Latina, Filosofia, Hizkuntza Modernoa (Ingelesa eta Frantsesa) eta Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitateetan, ikastetxeren batean behin betiko destinoa duten Bigarren Hezkuntzako katedredunek eta irakasleek lehentasuna izanen dute destinoa han esparru sozio-linguistikoko lanpostuetan eskuratzeko.

1.6. Esparru praktikoko lanpostuetarako lehentasunezko eskubidea.

Bosgarren oinarriaren 2. puntuan aipatzen diren espezialitateetako Lanbide Heziketako irakasle teknikoek, behin betiko destinoa ikastetxean badute, lehentasuna izanen dute destinoa hango esparru praktikoko lanpostuetan eskuratzeko.

1.7. Aurreko azpiataletan adierazitako egoeran bi funtzionario edo gehiago baldin badaude, lehiaketa honetan puntuaziorik handiena duenari esleituko zaio lanpostua, lanpostua kendu dieten irakasleek duten lehentasuna galarazi gabe, urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuaren hamahirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren babesean.

2. Ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea.

2.1. Aurreko ataletan bildutako lehentasunezko eskubideetako bat gauzatu nahi duten irakasleek parte hartzeko eskabidean, lehen-lehenik, lanpostu hutsari dagokion ikastetxearen kodea eta espezialitatearena adierazi beharko dituzte. Horren ondotik, titularrak diren espezialitateen arabera eskuratu ditzaketen beste lanpostu batzuetarako eskaerak sartzen ahalko dituzte, lehentasunezko eskubiderik izan gabe haiek lortzeko lehiaketan parte hartu nahi badute.

2.2. Oinarri honetan aurreikusten denaren arabera, ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubideetako bi edo gehiago erabil ditzaketen parte-hartzaileek, erabili nahi izanez gero, lehentasun hurrenkeraren arabera paratu beharko dituzte parte hartzeko eskabidean. Era berean, titularrak diren espezialitateen arabera eskura ditzaketen lanpostuetarako beste eskaera batzuk sartzen ahalko dituzte gero, lehentasunezko eskubiderik izan gabe haiek lortzeko lehiaketan parte hartu nahi badute.

3. Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubideak.

Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubideak, ondorengo arauetan aurreikusiak:

-1138/2002 Errege Dekretua, urriaren 31koa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Atzerriko Administrazioa arautzen duena.

-2112/1998 Errege Dekretua, urriaren 2koa, Irakasleen Kidegoei dagozkien lanpostuak betetzeko estatu osorako lekualdatze lehiaketak arautzen dituena.

Eskubide hori duten funtzionarioek behin betiko azken destinoko herria aukeratzeko erabil dezakete. Lehentasunezko eskubidea eraginkorra izateko, eskatzaileek parte hartzeko eskabidean jarri beharko dituzte, lehenik, eskubide horretaz baliatu nahi duten herrian eskuratzen ahal dituzten espezialitateetako lanpostu guztiak, lehentasun hurrenkeran. Eskubidea zein herritarako erabili nahi duten, herri hartako ikastetxeren bat jarri gabe utziz gero, Administrazioak libreki gehituko ditu falta diren ikastetxeak, I., II., III., IV. eta V. eranskinetan kidego bakoitzerako agertzen diren hurrenkeraren arabera.

Horien ondotik, titularrak diren espezialitateen arabera eskuratu ditzaketen beste lanpostu batzuetarako eskaerak sartzen ahalko dituzte, lehentasunezko eskubiderik izan gabe haiek lortzeko lehiaketan parte hartu nahi badute.

4. Eskualdea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea.

Hezkuntza Orientazioa espezialitateko Bigarren Hezkuntzako irakasleek beren destinoko eskualdean lanpostu bat lortzeko lehentasuna izanen dute, behin bakarrik eta lanpostu hutsik bada, destinoa bigarren oinarriko 2.E atalak aipatzen duen eskualdean badute.

Irakasle horiek, lehentasun eskubide hori baliatu nahi badute, beren borondatez egin beharko dute. Horretarako, parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dituzte, lehenik, lehentasunezko eskubideaz baliaturik eskualdean hauta ditzaketen lanpostu guztiak (ikastetxeak herri-multzo homogeneoetan agertuko dira). Horren ondoren, lehentasunezko eskubidea izan gabe hauta ditzaketen beste lanpostu batzuk sartzen ahalko dituzte.

5. Lehentasunezko eskubideen arteko lehentasun hurrenkera.

5.1. Oinarri honetan onartutako lehentasunezko eskubideen artean honako lehentasun hurrenkera aplikatuko da:

a) ikastetxea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea.

b) Herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea.

c) Eskualdea aukeratzeko lehentasunezko eskubidea.

5.2. Talde berean funtzionario bat baino gehiago badago, horien artean lehentasuna izanen du baremoa aplikatu ondoren puntu kopururik handiena duenak.

Lehentasunezko eskubideaz baliaturik herria edo eskualdea lortuta, destinoko ikastetxea erabakiko da baremoan lortutako puntu kopuruaren arabera, lekualdatze lehiaketetako gainerako parte-hartzaileekin lehian.

Hamaikagarrena.-Parte hartzeko modua.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide bakarra aurkeztuko dute, espezialitate batera baino gehiagotara lehiatu nahi badute ere edo organo ezberdinek deitutako lanpostuak eskatzen badituzte ere, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo aldapa zk.g., Iruña) interesdunen eskura egonen den eredu ofiziala erabiliz, ereduari erantsitako jarraibideen arabera beteta. Eskabidea Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaio.

Halaber, lehiaketa honetan parte hartzea errazteko eta datuak ematean nahiz lanpostuak eskatzean egin daitezkeen akatsak saihesteko, parte hartzeko eskabidea Hezkuntza Departamentuaren web orrian (www.pnte.cfnavarra.es) lehiatzaileen eskura dagoen aplikazio informatikoaren bidez betetzen ahalko da. Kasu horretan aplikazioak emanen dituen jarraibideekin bat bete beharko da. Jarraibide horiek parte hartzeko eskabidea betetzeko ematen direnak bezalakoak izanen dira, baliabide informatikoen erabilerari buruzko alderdietan izan ezik. Interesdunek aurkeztu nahi dituzten merezimenduak deialdi honen hamabigarren oinarrian aipatzen diren erregistroetako batean aurkeztu behar dira.

Hezkuntza Administrazio honek 2007-2008 ikasturtean deitutako lekualdatze lehiaketan lortutako behin betiko puntuazioa berretsi nahi duten izangaiek parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute. Horretarako, arau hauek hartuko dira aintzat:

-Aukera hau 2007-2008 ikasturteko lekualdatze lehiaketan parte hartu eta lehiaketa hartan parte hartzeari uko egin ez zioten irakasleek baizik ezin dute erabili.

-Aukera hori erabiltzen duen parte-hartzaileak ez du inolako merezimendurik aurkeztu behar, izan ere, puntuazioa berresten bada, merezimendurik aurkeztuta ere, ez dira ezertarako aintzat hartuko.

-Aurreko ikasturteko lehiaketako puntuazioari 2008-2009 ikasturteko zerbitzuengatik eta zuzendaritza karguetan aritzeagatik bidezko den puntuazioa gehituko dio ofizioz Giza Baliabideen Zerbitzuak. Ofizioz erantsiko dira, orobat, 2008-2009 ikasturtean Departamentuko burutzetan, Etengabeko Prestakuntzarako aholkulari lanetan eta Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza administrazioaren beste lanpostu batzuetan aritzeagatik dagozkien puntuazioak.

Aukera hori erabiltzeko erraztasunak emateko, interesdunek aurreko ikasturteko lekualdatze lehiaketan lortutako behin betiko puntuazioa begira dezakete Hezkuntza Departamentuaren web-orrian, hots: www.pnte.cfnavarra.es.

2007-2008 ikasturteko lekualdatze lehiaketaren puntuazioa berretsi nahi ez duten parte-hartzaileek, dela merezimendu berak aurkeztu nahi dituztelako, dela berriak aurkeztu nahi dituztelako, eta orobat, lekualdatze lehiaketa hartan parte hartu ez zutenek edo parte hartzeari uko egin ziotenek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte parte hartzeko eskabidearekin batera:

A.-Deialdi honetako VI. eranskinean ageri den baremoaren 1.3, 1.4, 2.1, 2.2.4 eta 2.2.5 ataletan aipatzen diren merezimenduak baloratzeko egiaztagiriak, Kidego hauetakoak direnean: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak eta irakasleak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak eta tailer-maisuak; eta baremoko 1.2, 1.3., 1.4., 2.1, 2.2.4 eta 2.2.5 ataletan aipatzen diren merezimenduen egiaztagiriak, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegokoak direnean.

B.-Aurkezten diren agiri guztietan lehiatzailearen izen-deiturak eta kidegoa agertuko dira. Egiaztagiriak jatorrizkoen fotokopia badira konpultsatuta egon beharko dute. Konpultsa honako hauek egin dezakete: ikastetxeetako zuzendariek (Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Agindua, 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 29koa), Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo beste hezkuntza administrazio batzuetako organo eskudunek.

C.-Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz gehituko ditu atal hauei dagozkien merezimenduak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta tailer-maisuen Kidegoentzat ezarritako baremoko 1.1, 1.2, 2.2.1, 2.2.2 eta 2.2.3 ataletakoak eta, orobat, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen Kidegoarentzat onetsitako baremoko 1.1., 2.2.1, 2.2.2 eta 2.2.3 ataletakoak. Merezimenduak gehituko ditu parte-hartzaile bakoitzaren espedientean agertzen den dokumentazioaren arabera.

Halaber, Giza Baliabideen Zerbitzuak norberaren zerbitzu-orrian ageri den euskara titulua ofizioz baloratuko die euskarazko espezialitate bati atxikitako irakasleei, non eta parte-hartzaileek ez duten aurkezten, deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera, merezimenduen baremoko 1.3.3 atalean aipatutako euskara tituluaren egiaztagiria.

Hamabigarrena.-Eskabideak aurkezteko tokia.

1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak toki hauetan aurkezten ahal dira:

a) Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean (Santo Domingo k., zk.g., Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2006ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 31n) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

b) Ondoko web-orri honetan interesdunen eskura dagoen aplikazio informatikoaren bidez: www.pnte.cfnavarra.es. Aplikazio informatikoa erabiliz aurkezten den eskabidea aplikazio horrexen bidez erregistratzen da automatikoki. Dena dela, merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu nahi dituzten parte-hartzaileek oinarri hauetan adierazitako edozein erregistrotan aurkeztu beharko dituzte.

2. Parte hartzeko eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, eskabideak aurkezteko epearen barrenean aurkezten den azkenekoa baizik ez da tramitatuko, eta horrek bakarrik balioko du.

Hamahirugarrena.-Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 15etik 2009ko urtarrilaren 2ra artekoa izanen da, bi egun horiek barne.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, ez da inongo eskabiderik edo aldaketarik onartuko. Eskabidea aurkeztu ondoren, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen soilik egin dakioke uko lehiaketan parte hartzeari. Hemezortzigarren oinarrian adierazten den behin-behineko esleipenaren kontrako erreklamazio epean ere aurkezten ahalko dira ukoak. Uko horrek parte hartzeko eskabidean adierazitako eskaera guztiak ukituko ditu.

Hamalaugarrena.-Eskabideetako sinatzaileek beraietan adieraziko dute deialdiko betebehar guztiak betetzen dituztela. Titular diren espezialitateen arabera eskura ditzaketen lanpostuak lehentasun hurrenkeran jarri beharko dituzte, deialdi honetako eranskinetan ageri diren ikastetxeen eta espezialitateen kodeak jarrita. Hala ere, lehentasunezko eskubideaz baliatzeko, deialdi honetako hamargarren oinarrian xedatutakoari jarraikiko zaio.

Deialdi honetako parte-hartzaileek eskabidearekin batera banatuko diren oharrei jarraikiz bete beharko dute orria.

Euskarazko lanpostua eskatzen baldin badute, horri dagokion laukitxoan adierazi beharko dute, parte hartzeko eskabidearekin batera emanen diren jarraibideetan adierazten den bezala.

Osatu gabe dauden, existitzen ez diren edo eskatzaileak eskatzen ahal dituen lanpostuekin bat ez datozen kodeak dituzten eskaerak bertan behera utziko dira. Eskaera guztiak arestiko inguruabarrak direla eta bertan behera uzten badira, lehiatzailea destino esleipenetik baztertua izanen da, deialdian aurreikusitakoaren arabera destinoa ofizioz esleitzeko kasuak galarazi gabe.

Hamabosgarrena.-Lehiaketak deialdi honetako VI. eranskineko merezimenduen baremoari jarraikiz ebatziko dira.

Dena dela, 1992ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriaren arabera funtzionario egin ziren irakasleek, Nafarroako Foru Komunitatean lanpostuak esleitzeko, kasuan kasuko ataletan hiru puntuazio hauetariko bat aplikatzeko aukera izanen dute:

1. Merezimenduen baremoko 1.2.1 eta 1.2.4 ataletan, funtzionario bilakatu eta Kidegoan sartu zenetik aurrera emandako denbora eta egindako zerbitzuak baizik ez aplikatzea.

Aukera horretan ez da aintzat hartuko 1.2.5 atalari dagokion puntuazioa.

2. Merezimenduen baremoko 1.2.1 atalean, Nafarroako Gobernuan lan-kontratu finkoa duen langile gisa edo, bestela, sartu den Kidegoko funtzionario gisa egindako zerbitzu urteak kontatuko dira (lehen zerbitzu urtea ez da kontuan hartuko).

Baremoko 1.2.4. atalean, funtzionario bihurtu eta kidegoan sartu zen egunetik hasita egindako egonaldia kontatuko da, non eta ez den egun horren ondotik beste destino bat lortu, kasu horretan behin betiko azken destinoa lortuz geroztik egindako egonaldia kontatuko baita.

Aukera horretan ez da aintzat hartuko 1.2.5 atalari dagokion puntuazioa.

3. Merezimenduen baremoko 1.2.1 atalean, Nafarroako Gobernuan lan-kontratu finkoa duen langile gisa edo, bestela, sartu den Kidegoko funtzionario gisa egindako zerbitzu urteak kontatuko dira (lehen zerbitzu urtea ez da kontuan hartuko).

Merezimendu baremoko 1.2.5 atalean, Nafarroako Gobernuan lan-kontratu finkoa duen langile gisa edo, bestela, sartu den kidegoko funtzionario gisa egindako zerbitzu urteak kontatuko dira (lehen zerbitzu urtea ez da kontuan hartuko).

Aukera horretan ez da aintzat hartuko 1.2.4 atalari dagokion puntuazioa.

Hirugarren aukera horretaz ezin dira baliatu funtzionario bihurtu edo kidegoan sartu ziren egunaren ondotik beste destino bat lortu dutenak.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatutako irakasleek, Nafarroako Foru Komunitatean lanpostuak esleitzeko aukeratzen duten bidea edozein delarik ere, beste hezkuntza administrazio batzuetako lanpostuak eskatzen badituzte, 1. aukera aplikatzetik ateratzen den puntuazioa kontatuko zaie.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa galarazi gabe, parte hartzeko eskabidean ezer ere adierazten ez badute, 2. aukerabideari dagokion puntuazioa aukeratzen dutela ulertuko da.

Hamaseigarrena.-Balorazio batzordeak.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak balorazio batzordeak izendatuko ditu, espezialitateen edo espezialiatate multzoen arabera, lehiatzaileek honako hauei buruz alegatzen dituzten merezimenduak ebaluatzeko: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta tailer-maisuen Kidegoei aplikatzen zaien merezimenduen baremoko 1.4 eta 2.1 ataletan aipatzen diren ikasketa eta argitalpenak, bai eta Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleen Kidegoei aplikatzen zaien merezimendu baremoko 1.2, 1.3., 1.4. eta 2.1. ataletakoak ere. Batzordeak honela osatuko dira:

A) Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetarako:

-Batzordeburua, hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioen artean hautatua.

-Lau batzordekide, jarduneko funtzionarioak guztiak, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetakoak.

B) Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegorako:

-Batzordeburua, hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Bigarren Hezkuntzako Katedradunen edo Irakasleen nahiz Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako funtzionarioen artean hautatua.

-Lau batzordekide, jarduneko funtzionarioak guztiak, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen edo Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetakoak.

C) Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegorako:

-Batzordeburua, hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioen artean hautatua.

-Lau batzordekide, jarduneko funtzionarioak guztiak, Hezkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetakoak.

D) Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer-Maisuen Kidegoetarako:

-Batzordeburua, hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetako funtzionarioen artean hautatua.

-Lau batzordekide, jarduneko funtzionarioak guztiak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetakoak.

E) Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetarako:

-Batzordeburua, hezkuntza arloko ikuskatzailetzan ari diren funtzionarioen edo Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoko funtzionarioen artean hautatua.

-Lau batzordekide, jarduneko funtzionarioak guztiak, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoetakoak.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 9ko 2523/2007 Ebazpenaren bidez onetsitako lekualdatze lehiaketetako balorazio batzordeetan edo Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 28ko 2752/2007 Ebazpenaren bidez Irakasleen Kidegoetan sartu eta bertara igotzeko onetsi zen deialdiko epaimahaietan eta hautapen batzordeetan parte hartu zuten funtzionarioak deialdi honetako balorazio batzordeetako kideak izendatzeko prozesutik kanpo geldituko dira, salbu eta lehiaketaren xedeko espezialitateren batean balorazio batzordea osatzeko irakasle aski ez badago.

Balorazio batzordea osatuko duten funtzionarioak lehen deituraren hurrenkera alfabetikoaren eta, hala behar bada, bigarren deiturakoaren arabera izendatzen ahalko dira (kontuan harturik zozketa bat eginen dela Giza Baliabideen Zerbitzuan, zer letratatik hasi behar den finkatzeko).

Aurreko balorazio batzordeetako bakoitzean, kasuan kasuko batzordeak izendatzen duen funtzionarioak eginen du idazkari lana.

Erakunde sindikalek balorazio batzordean parte hartzen ahal dute.

Batzordeak hautatzeko erabili diren irizpideei jarraikiz, ordezko batzordeburu, batzordekide eta idazkariak ere izendatzen ahalko dira. Halaber, balorazio batzordeen jardueren koordinatzaile bat izendatzen ahal da. Batzordeko kideak Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezartzen diren abstentzio eta errefusatze kasuen menean egonen dira.

Lekualdatze lehiaketako espezialitateren batean behar beste irakasle ez badago, kidego bereko beste irakasgai batzuk ematen dituzten irakasleen artean edo gai horietan espezialistak direnen artean izendatuko dira batzordekideak. Era berean, lehiatzaile gutxi daudenean batzorde bakarra izendatzen ahalko da espezialitate multzo baterako.

Hamazazpigarrena.-Batzordeek lehiatzaileei emandako puntuazioen aktak Departamentuan jaso ondoren, destinoak behin-behinekoz esleituko dira, parte-hartzaileek egindako eskaerei, VI. eranskineko baremoaren arabera lortutako puntuazioei eta deialdi honetan xedatutakoari jarraituz.

Deialdi honetako hamargarren oinarrian bildutako lehentasunezko eskubideei dagokiena galarazi gabe, puntu batuketetan berdinketarik izaten bada, baremoko atalak banan-banan hartuko dira, agertzen diren ordenaren arabera, eta lehenbiziko ataletik hasita puntuaziorik altuena lortzen duena izanen da aurretik. Horrekin ez bada berdinketa hausten, ikusiko da nork duen puntuaziorik altuena azpiataletako bakoitzean, berriz ere baremoan zein ordenatan ageri diren kontuan harturik. Kasu biotan, atal bakoitzean aintzat hartzen den puntuazioa ez da izanen baremoan atal horrexentzat ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagoa, eta, azpiatalen kasuan, horiexek biltzen dituen atalaren gehieneko puntuazioa baino altuagoa. Irizpide hauek aplikatzen direnean, azpiatal batean edo batzuetan haien atalari emandako gehienezko puntuazioa lortzen bada, gainerako azpiatalen puntuazioak ez dira kontuan hartuko.

Beharrezkoa baldin bada, kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren deialdia zein urtetan izan zen eta hartan lorturiko puntuazioa izanen dira berdinketa hausteko irizpideak.

Hemezortzigarrena.-Aurreko oinarriak aipatzen duen destinoen behin-behineko esleipena jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan.

Lehiatzaileek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko ebazpenen kontra, ebazpen horiek jendaurrean jarri eta bost eguneko epean.

Halaber, eta epe horretan bertan, lehiatzaileek deialdi honen hamahirugarren oinarrian ezartzen diren baldintzetan uko egin ahalko diote lehiaketan parte hartzeari. Hori dela eta, adierazten da behin-behineko ebazpenean destinorik ez lortzeak ez dakarrela ezinbestean behin betiko ebazpenean destinoa lortzerik ez egotea.

Erreklamazio edo uko egite horiek hamabigarren oinarrian aipatzen diren prozedurei jarraikiz egin beharko dira.

Hemeretzigarrena.-Aurreko oinarrian adierazitako erreklamazio eta uko egiteak ebatzirik, lekualdatze lehiaketa honen behin betiko ebazpena onesten duen ebazpena emanen da. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da ebazpen hori. Ebazpen horretan esleitzen diren lanpostuei ezin izanen zaie uko egin; beraz, parte-hartzaileek lortutako lanpostuetan hasi beharko dute.

Nahiz eta espezialitate edo organo dei-egile desberdinetako lanpostuetarako lehiatu, destino bakar bat lortzen ahalko da.

Hogeigarrena.-Eszedentzian egon eta lekualdatze lehiaketa honen ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen diren funtzionarioek Estatuko Administrazioaren, Toki Administrazioaren edo Administrazio Autonomikoen inongo kidego edo eskalatatik zigor-espediente bidez bereizia ez izanaren eta eginkizun publikoak burutzeko ezgaitua ez izatearen zinpeko aitorpena edo hitz ematea aurkeztu beharko dute Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuan.

Jardunean hasten ez badira, funtzionario izatetik geldituko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hogeita batgarrena.-Deialdi honetan ezarritakoari jarraituz lortzen diren lanpostu berrien jabetza hartzea 2009ko irailaren 1ean izanen da, eta data horretatik aurrera hasiko dira ondorio administratibo eta ekonomikoak.

Hori hala izanik ere, deialdi honen bidez destino berri bat lortzen duten irakasleek beren jatorrizko ikastetxeetan egon beharko dute ikasturtea amaitzeko aurreikusita dauden jarduerak bukatu arte, betiere hala erabakitzen badu Hezkuntza Departamentuak.

Hogeita bigarrena.-Errekurtsoak.

Ebazpen honen eta ebazpena aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Lekualdatze lehiaketan ematen diren behin betiko ebazpenen kontrako errekurtsoak errekurtsoaren xede den lanpostuari dagokion hezkuntza administraziora igorri beharko dira eta hark ebatziko ditu, hezkuntzako zein administrazioren bitartez parte hartu den kontuan hartu gabe.

Iruñean, 2008ko abenduaren 4an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako institutuen zerrenda

IKASTETXEAREN IZENA IKAST. KODEA HERRIA HERRIA. KOD. HIZK. EREDUA

SAN MIGUEL DE ARALAR I BHI 31008268C ALTSASU 310100001 A,D

SAN MIGUEL DE ARALAR II BHI 31009066C ALTSASU 310100001 G

DBHI 31008475C AGOITZ 310190001 G,A,D

DBHI 31008384C AZAGRA 310420001 G

ALAIZ BHI 31008220C BARAÑAIN 319010001 D

BARAÑAIN BHI 31007525C BARAÑAIN 319010001 G,A

TOKI-ONA BHI 31006077C BERA 312500008 A,B,D

DBHI 31008347C BERRIOZAR 319030001 G,A,D

ASKATASUNA BHI 31008244C BURLATA 310600001 D

IBAIALDE-BURLADA BHI 31008530C BURLATA 310600001 G,A

DBHI 31008372C ZARRAKAZTELU 310670001 G,A

LA PAZ DBHI 31008335C CINTRUENIGO 310720001 G,A

ARTE ESKOLA 31001821C CORELLA 310770001 G

ALHAMA BHI 31006910C CORELLA 310770001 G

DBHI 31008396C CORTES 310780001 G,A

MENDAUR DBHI 31008323C DONEZTEBE 312210001 A,D

BHI POLITEKNIKOA 31009042C LIZARRA 310970001 G

TIERRA ESTELLA BHI 31008281C LIZARRA 310970001 G,A,D

DBHI 31008487C GARRALDA 311150001 D

BHI 31007008C UHARTE 311220001 G

EN. BERRIZTAGARRIEN GMLHII 31013203C IMARKOAIN 310880004 G

DBHI 31008499C LARRAINTZAR 312360012 D

AMAZABAL BHI 31003209C LEITZA 311490005 D

LEKAROZ BHI 31008271C LEKAROZ 310500702 A,D

PABLO SARASATE BHI 31006791C LODOSA 311570003 G,A

MARQUES DE VILLENA BHI 31003441C MARTZILLA 311630001 G,A

JOAQUIN ROMERA DBHI 31008360C MENDABIA 311650002 G,A

ELORTZIBAR DBHI 31008426C NOAIN 310880005 G,A

DBHI 31008505C OTSAGABIA 311850004 A,D

DONAPEA IIP 31005051C IRUÑA 312010002 G,D

BIDEKO AMA BIRJINA IIP 31004573C IRUÑA 312010002 G

"ANDRES MUÑOZ GARDE" HLHIP 31006983C IRUÑA 312010002 G

ARTE ESKOLA 31005085C IRUÑA 312010002 G

ADAPTACION SOCIAL BHI 31007872C IRUÑA 312010002 G,D

AGROFORESTAL BHI 31006922C IRUÑA 312010002 G

BASOKO BHI 31007823C IRUÑA 312010002 G,A

BIURDANA BHI 31008256C IRUÑA 312010002 D

EUNATE BHI 31006090C IRUÑA 312010002 D

ITURRAMA BHI 31007446C IRUÑA 312010002 D

JULIO CARO BAROJA BHI 31008529C PAMPLONA 312010002 G,A

MARIA ANA SANZ BHI 31007380C IRUÑA 312010002 G

NAVARRO VILLOSLADA BHI 31004536C IRUÑA 312010002 G,A

PADRE MORET-IRUBIDE BHI 31004500C IRUÑA 312010002 G,A

PEDRO DE URSUA BHI 31013343C IRUÑA 312010002 G,A,D

PLAZA DE LA CRUZ BHI 31008301C IRUÑA 312010002 G,A,

SAN JUAN-DONIBANE BHI 31009054C IRUÑA 312010002 G

SANITARIA BHI 31007011C IRUÑA 312010002 G

FELIX URABAYEN NHBHI 31008839C IRUÑA 312010002 G

RIBERA DEL ARGA BHI 31005115C AZKOIEN 312020003 G,A

RONCAL DBHI 31008517C ERRONKARI 312100003 G,A,D

EGA BHI 31008219C SAN ADRIAN 312150001 G,A

SIERRA DE LEYRE BHI 31008293C ZANGOZA 312160003 G,A

BHI POLITEKNIKOA 31009078C TAFALLA 312270001 G

SANCHO III EL MAYOR BHI 31008311C TAFALLA 312270001 G,A

ETI IIP 31013173C TUTERA 312320001 G

TORRE MONREAL HLHIP 31005759C TUTERA 312320001 G

BENJAMIN DE TUDELA BHI 31005735C TUTERA 312320001 G,A

VALLE DEL EBRO BHI 31013185C TUTERA 312320001 G,A

DEL CAMINO DBHI 31008463C VIANA 312510002 G

ZIZUR BHI 31008232C ZIZUR NAGUSIA 319070001 G,A,D

Oharrak:

1. "Sierra de Leyre" BHIk Irunberrin eta Zangozan ditu instalazioak; beraz, destinoa ikastetxe horretan eskuratzen dutenak bi herrietako edozeinetan arituko dira.

Lekaroz BHIk Elizondon eta Lekarozen ditu instalazioak; beraz, destinoa ikastetxe horretan eskuratzen dutenak bi herrietako edozeinetan arituko dira.

2. A hizkuntza eredua: irakaskuntza gaztelaniaz; euskara irakasgai bat da.

B hizkuntza eredua: irakaskuntza euskaraz; gaztelania irakasgai bat da eta gainera irakasgai batean edo gehiagotan erabiltzen den hizkuntza da.

D hizkuntza eredua: irakaskuntza euskaraz; gaztelania irakasgai bat da.

G hizkuntza eredua: irakaskuntza gaztelaniaz.

II. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Hezkuntza Orientazioa espezialitateko irakasleek eskatzen ahal dituzten ikastetxeen zerrenda

Oharra: Hezkuntza Orientazioko lanpostuak ibiltariak izaten ahal dira; informazio gisa (I) batez azaltzen dira Hezkuntza Orientazioko lanpostu ibiltariak dituzten ikastetxeak.

IKASTETXEAREN IZENA IKAST. KODEA HERRIA HERRIA. KOD. HIZK. EREDUA

SAN MIGUEL DE ARALAR I BHI 31008268C ALTSASU 310100001 A,D

SAN MIGUEL DE ARALAR II BHI 31009066C ALTSASU 310100001 G

DBHI 31008475C AGOITZ 310190001 G,A,D

DBHI 31008384C AZAGRA 310420001 G

ALAIZ BHI 31008220C BARAÑAIN 319010001 D

BARAÑAIN BHI 31007525C BARAÑAIN 319010001 G,A

TOKI-ONA BHI 31006077C BERA 312500008 A,B,D

DBHI 31008347C BERRIOZAR 319030001 G,A,D

ASKATASUNA BHI 31008244C BURLATA 310600001 D

IBAIALDE-BURLADA BHI 31008530C BURLATA 310600001 G,A

DBHI 31008372C ZARRAKAZTELU 310670001 G,A

LA PAZ DBHI 31008335C CINTRUENIGO 310720001 G,A

ARTE ESKOLA 31001821C CORELLA 310770001 G

ALHAMA BHI 31006910C CORELLA 310770001 G

DBHI 31008396C CORTES 310780001 G,A

MENDAUR DBHI 31008323C DONEZTEBE 312210001 A,D

BHI POLITEKNIKOA 31009042C LIZARRA 310970001 G

TIERRA ESTELLA BHI 31008281C LIZARRA 310970001 G,A,D

DBHI 31008487C GARRALDA 311150001 D

BHI 31007008C UHARTE 311220001 G

EN. BERRIZTAGARRIEN GMLHII 31013203C IMARKOAIN 310880004 G

DBHI 31008499C LARRAINTZAR 312360012 D

AMAZABAL BHI 31003209C LEITZA 311490005 D

LEKAROZ BHI 31008271C LEKAROZ 310500702 A,D

PABLO SARASATE BHI 31006791C LODOSA 311570003 G,A

MARQUES DE VILLENA BHI 31003441C MARTZILLA 311630001 G,A

JOAQUIN ROMERA DBHI 31008360C MENDABIA 311650002 G,A

ELORTZIBAR DBHI 31008426C NOAIN 310880005 G,A

DBHI 31008505C OTSAGABIA 311850004 A,D

DONAPEA IIP 31005051C IRUÑA 312010002 G,D

BIDEKO AMA BIRJINA IIP 31004573C IRUÑA 312010002 G

ARTE ESKOLA 31005085C IRUÑA 312010002 G

ADAPTACION SOCIAL BHI 31007872C IRUÑA 312010002 G,D

AGROFORESTAL BHI 31006922C IRUÑA 312010002 G

BASOKO BHI 31007823C IRUÑA 312010002 G,A

BIURDANA BHI 31008256C IRUÑA 312010002 D

EUNATE BHI 31006090C IRUÑA 312010002 D

ITURRAMA BHI 31007446C IRUÑA 312010002 D

JULIO CARO BAROJA BHI 31008529C IRUÑA 312010002 G,A

MARIA ANA SANZ BHI 31007380C IRUÑA 312010002 G

NAVARRO VILLOSLADA BHI 31004536C IRUÑA 312010002 G,A

PADRE MORET-IRUBIDE BHI 31004500C IRUÑA 312010002 G,A

PEDRO DE URSUA BHI 31013343C IRUÑA 312010002 G,A,D

PLAZA DE LA CRUZ BHI 31008301C IRUÑA 312010002 G,A,

SAN JUAN-DONIBANE BHI 31009054C IRUÑA 312010002 G

SANITARIA BHI 31007011C IRUÑA 312010002 G

FELIX URABAYEN NHBHI 31008839C IRUÑA 312010002 G

RIBERA DEL ARGA BHI 31005115C AZKOIEN 312020003 G,A

RONCAL DBHI 31008517C ERRONKARI 312100003 G,A,D

EGA BHI 31008219C SAN ADRIAN 312150001 G,A

SIERRA DE LEYRE BHI 31008293C ZANGOZA 312160003 G,A

BHI POLITEKNIKOA 31009078C TAFALLA 312270001 G

SANCHO III EL MAYOR BHI 31008311C TAFALLA 312270001 G,A

ETI IIP 31013173C TUTERA 312320001 G

BENJAMIN DE TUDELA BHI 31005735C TUTERA 312320001 G,A

VALLE DEL EBRO BHI 31013185C TUTERA 312320001 G,A

DEL CAMINO DBHI 31008463C VIANA 312510002 G

ZIZUR BHI 31008232C ZIZUR NAGUSIA 319070001 G,A,D

Oharrak:

1. "Sierra de Leyre" BHIk Irunberrin eta Zangozan ditu instalazioak; beraz, destinoa ikastetxe horretan eskuratzen dutenak bi herrietako edozeinetan arituko dira.

Lekaroz BHIk Elizondon eta Lekarozen ditu instalazioak; beraz, destinoa ikastetxe horretan eskuratzen dutenak bi herrietako edozeinetan arituko dira.

2. A hizkuntza eredua: irakaskuntza gaztelaniaz; euskara irakasgai bat da.

B hizkuntza eredua: irakaskuntza euskaraz; gaztelania irakasgai bat da eta gainera irakasgai batean edo gehiagotan erabiltzen den hizkuntza da.

D hizkuntza eredua: irakaskuntza euskaraz; gaztelania irakasgai bat da.

G hizkuntza eredua: irakaskuntza gaztelaniaz.

III. ERANSKINA

Hizkuntza Eskola Ofizialen zerrrenda

Hizkuntza Eskola Ofiziala, 31007884C, Iruña.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala, 31008611C, Iruña.

Hizkuntza Eskola Ofiziala, 31007781C, Tutera.

IV. ERANSKINA

Musikako eta Arte Eszenikoetako ikastetxeen zerrenda

"Pablo Sarasate" GMK-Musika Kontserbatorio Profesionala, 31007070C, Iruña.

NGMK Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, 31013148C, Iruña.

Dantza Eskola, 31007963C, Iruña.

V. ERANSKINA

Arte Eskolen zerrenda

Arte eskola, 31001821C, Corella.

Arte eskola, 31005085C, Iruña.

VI. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedratikoen, Irakasleen eta Tailer-Maisuen Kidegoak

I.-Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarriko 3. atalean espresuki aipatutako merezimenduak.

1.1. Katedradunen Kidegoa.

1.1.1. Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoetako karrerako funtzionarioa izateagatik.

Balorazioa: 6 puntu.

Egiaztagiriak:

Titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua edo, hala denean, izendapena ateratzen den Aldizkari edo Egunkari Ofizialeko kredentzialarena.

1.1.2. Katedradunen Kidegoan emandako antzinatasun urte bakoitzeko.

Balorazioa: 0,50 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,04 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak:

Titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua, karrerako funtzionario izendatu zutenetik karguaz jabetzeko nahiz uzteko izan dituen eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

Horren ondorioetarako, Katedradunen Kidegoan sartu aurretik kidego horretan duten antzinatasuna kontatzeko, katedradun gisa kasuan kasuko Irakasleen Kidegoan duten antzinatasuna hartuko da aintzat eta, orobat, Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskoletako Bukaerako Irakasleen eta Katedradunen Kidegoan egiazki emaniko zerbitzuei dagokiena, LOGSEk indarra hartu aurretikoak betiere.

1.2. Antzinatasuna. (Ikus lehen xedapen osagarria).

1.2.1. Lanpostu hutsari dagokion kidegoan karrerako funtzionario gisa eta jardunean emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko.

Balorazioa: 2 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,16 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2.2. LOEk aipatzen dituen irakasleen beste kidego edo eskala batzuetan, azpitalde berekoetan zein goragokoetan, karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko.

Balorazioa: 1,50 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,12 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2.3. LOEk aipatzen dituen irakasleen beste kidego edo eskala batzuetan, beheragoko azpitaldeetan, karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko.

Balorazioa: 0,75 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,06 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2.4. Ondoko egoera hauetan, jarraian egindako urte bakoitzeko: lehiaketa nondik egiten duen, ikastetxe eta lanpostu hartan behin betiko destinoa duen funtzionario gisa; edo atzerrian aldi baterako atxikitako lanpostu batean, edo hezkuntzako ikuskapen lanetan, Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurriei buruzko Legearen hamabosgarren xedapen gehigarriaren arabera, edo hezkuntza administrazioaren mendeko diren beste lanpostu batzuetan edo ikerketarako nahiz irakasleei laguntzeko zerbitzuetan, betiere atxikipen horrek bere irakaskuntzako destinoa galtzea badakarkio funtzionarioari.

Atxikipen kasuetan, atxikipena bukatu eta lehiaketa honetan parte hartu bitartean igarotako denbora 1.2.5 azpiatalean baloratuko da (ikus bigarren xedapen osagarria):

Lehenbiziko urtea eta bigarrena: 2 puntu urteko.

Hirugarren urtea: 3 puntu.

Laugarren urtea eta bosgarrena: 4 puntu urteko.

Seigarren urtea: 5 puntu.

Zazpigarren urtea eta zortzigarrena: 4 puntu urteko.

Bederatzigarren urtea: 3 puntu.

Hamargarren urtea eta hurrengoak: 2 puntu urteko.

Lehiaketan zein kidegotan parte hartzen den, hartan karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak soilik hartuko dira kontuan atal honetan (ikus lehenengo xedapen osagarria).

Epaia edo errekurtsoaren ebazpena bete beharragatik, nahitaezko eszedentzia egoeratik etortzeagatik edo beraien lanpostua betiko eta espresuki desagertzeagatik behin betiko destinoa galdu dutelako lehiaketan esku hartzera behartuta dauden funtzionarioen kasuan, azpiatal honek aipatzen dituen zerbitzuak neurtzerakoan, behin betikoz izandako azken lanpostua hartuko da lehiaketako abiapuntuko lanpostu gisa. Horri gaineratuko zaizkio, dagokionean, edozein lanpostutan geroago eta behin-behinekotasunez emandako zerbitzuak. Eskubidea dute, gainera, kendutako lanpostuaren aurreko azken lanpostuan behin betiko gisa eman zituzten zerbitzuak jatorrizko lanpostuko zerbitzualdiari gehitzeko. Jarraian izandako lanpostu kentzeak jasan dituzten irakasleen kasuan, jarraian kendu zaizkien lanpostuetan behin betiko gisa emandako zerbitzuak sartuko dira gehitze horretan.

Lanpostu kentze horren ondorioak jasan dituen irakasleak, beste behin betiko destinorik izan ez badu, zehaztu diren ondorioetarako, ondoko puntuazioa gehitzeko eskubidea izanen du: puntu bat, behin-behineko destinoan emandako urte bakoitzeko.

Bizilekua aldatu beharra dakarren lekualdatzeko diziplina-zehapen baten bitartez esleitu zaien destinotik parte hartzen duten funtzionarioei ere aplikatuko zaizkie irizpide horiek.

Titular moduan zuten lanpostua kendu ondotik eskuratu duten behin betiko lehenengo destinoan zerbitzuak ematen ari diren funtzionarioek eskubidea izanen dute, lehiaketara aurkezten diren honetan, orain dauden ikastetxean emandakotzat har dakizkien lanpostua kendu zitzaien ikastetxean emandako zerbitzuak, bai eta lanpostu kentze horren ondotik behin-behineko gisa emandakoak ere. Irizpide hori bera aplikatuko zaie, epaia bete behar izateagatik, errekurtso baten ebazpenaren indarrez edo nahitaezko eszendentziatik etortzeagatik beren destinoa galdu ondotik, eskuratu duten lehenbiziko behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari direnei.

1.2.5. Destinoaren zain dauden karrerako funtzionarioak eta borondatez lehenbiziko aldiz parte hartzen duten funtzionarioak, baldin 1.2.4 azpiatalari dagokion puntuazioaren ordez azpiatal honen puntuazioa aukeratzen badute, baremo honen hirugarren xedapen osagarrian zehazten den moduan.

Balorazioa: zerbitzuko urte bakoitzeko, puntu 1.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin batera, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2.6. Lehiaketako abiapuntuko lanpostua, behin betiko izaera duena, Administrazioak zailtasun berezikotzat sailkatu baldin badu, ondorengo puntuazioa gehituko zaio 1.2.4 azpiatalekoari, halakotzat hartzen denetik hasita:

Lehenbiziko urtea eta bigarrena: puntu bat urteko.

Hirugarren urtea: 1,50 puntu.

Laugarren urtea eta bosgarrena: 2 puntu urteko.

Seigarren urtea: 2 puntu.

Zazpigarren urtea eta zortzigarrena: 2 puntu urteko.

Bederatzigarren urtea: 1,50 puntu.

Hamargarren urtea eta hurrengoak: puntu bat urteko.

1.3. Merezimendu akademikoak (gehienez ere 10 puntu).

Baloratzerakoan, Estatu Espainolean balio ofiziala duten tituluak bakarrik izanen dira kontuan.

1.3.1. Doktoretzak eta aparteko sariak: (Ikus laugarren xedapen osagarria).

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako titulazioan doktore titulua izateagatik.

Balorazioa: 5 puntu.

Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia konpultsatua edo emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko uztailaren 8ko Aginduaren arabera (13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako titulazioko doktoretza ikasketetan aparteko saria izateagatik.

Balorazioa: puntu 1

Egiaztagiriak:

Horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako titulazioan aparteko saria izateagatik.

Balorazioa: 0,50 puntu.

Egiaztagiriak:

Horren egiaztagiria.

-Beste lizentziatura batzuetako doktore tituluagatik:

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak:

Horren egiaztagiria.

-Beste doktoretza batean jasotako aparteko sariagatik:

Balorazioa: 0,50 puntu.

Egiaztagiriak:

Horren egiaztagiria.

-Beste lizentziatura batzuetan jasotako aparteko sariagatik:

Balorazioa: 0,25 puntu.

Egiaztagiriak:

Horren egiaztagiria.

1.3.2. Unibertsitateko beste titulazio batzuk.

Honela baloratuko da Unibertsitateko Tituluen Katalogo Ofizialean agertzen diren tituluak edukitzea:

-Lehen zikloko titulazioak:

Bigarren eta gainerako Diplomaturak, Ingeniaritza Teknikoak, Arkitektura Teknikoa edo ondorio guztietarako legez baliokide diren tituluak, eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza bateko lehen zikloko ikasketak:

Balorazioa: 3 puntu bakoitzeko.

Izangaiaren lehen titulua edo era horretako ikasketak ez dira inolaz ere baloratuko.

-Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentziaturetako, Ingeniaritzetako eta Arkitekturako bigarren zikloko ikasketak edo ondorio guztietarako legez baliokide diren tituluak:

Balorazioa: 3 puntu.

A taldeko irakaskuntza kidegoetako funtzionarioen kasuan, ez zaizkio inoiz horrelako lehen titulua edo ikasketak baloratuko.

Egiaztagiriak: kidegoan sartzeko erabilitako tituluaren fotokopia konpultsatua, eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztiena, edo eskubideak ordaindu izana frogatzen duten ziurtagiriena, 1988ko uztailaren 8ko Aginduan (13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") aurreikusi bezala. Lehen zikloko ikasketak badira, haiek gainditu izana frogatzen duten ziurtagiri akademikoak.

1.3.3. Araubide bereziko ikasketen titulazioak.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Musika edo Dantza Kontserbatorietako araubide bereziko ikasketen titulazioak honela baloratuko dira:

-Musika eta Dantzako ikasketa profesionalak: puntu 1.

-Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasketak:

-Oinarrizko zikloa edo erdiko mailaren ziurtagiria: puntu 1.

-Goi mailako zikloa edo maila aurreratuaren ziurtagiria: puntu 1.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun agiriak edo maila aurreratuaren ziurtagiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan.

Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia konpultsatua eta merezimendu gisa aurkezten diren guztiena edo, bestela, titulua lortzeko ikasketak egin izanaren ziurtagiriena.

1.4. Prestakuntza eta hobekuntza (gehienez ere 5 puntu).

1.4.1. Parte-hartzaileak eskuratu nahi duen lanpostuaren espezialitateko gai zientifiko eta didaktikoak hobetzeko xedea duten ikastaroak edo eskola antolamenduarekin edo hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin zerikusia dutenak gaindituak izatea, ikastaro horien antolatzaileak hauek baldin badira: Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioa, autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioak, aipatutako administrazio horiek onartu edo homologatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak edo unibertsitateak.

Puntuazioa: 0,10 puntu ikastaroko hamar orduko, ikastaroak gainditu eta egiaztatzen badira. Ondorio horietarako, ikastaro guztietako orduen batura eginen da eta ez da kontuan hartuko hamar ordutik beherako gerakina.

Ikastaroak kredituetan emanak badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Balorazioa: gehienez 4 puntu.

Egiaztagiriak: ikastaroen ziurtagiria, iraupena agertuko duena, ordutan espresuki adierazia. Irabazi asmorik gabeko erakundeek antolaturikoen kasuan, ziurtagirian edo eranskin batean egiaztatu beharko dute onarpena edo homologazioa badutela.

1.4.2. Hezkuntza arloko prestakuntza eta hobekuntzako beste jarduera batzuengatik, ikastaroak ematea barne.

Balorazioa: gehienez 1 puntu.

Egiaztagiriak:

Horien ziurtagiriak.

1.4.3. Lehiatzailearen Kidegoari dagokion espezialitate bakoitzeko, Kidegoan sartzeko erabilitakoa izan ezik, betiere espezialitatea ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuan, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan espezialitate berriak eskuratzeko araututa dagoen prozeduraren bidez eskuratu bada.

Balorazioa: puntu 1.

Egiaztagiriak:

Espezialitate berria ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuan, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuan edo otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eskuratu izana egiaztatzen duen kredentzialaren fotokopia konpultsatua.

II.-Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 20 puntu).

2.1. Argitalpenak: 5 puntu bitarte.

2.1.1. Argitalpen didaktikoak, lehiaketako gaiei buruzkoak, edo zerikusi zuzena dutenak curriculumaren alderdi orokor edo zeharkakoekin edo eskolaren antolamenduarekin.

Balorazioa: gehienez 2,50 puntu.

2.1.2. Lehiaketako gaiei buruzko argitalpen zientifikoak eta proiektu eta berrikuntza teknikoak.

Balorazioa: gehienez 2,50 puntu.

Bi azpiatal horien arabera aurkezten diren merezimenduak horietako batean bakarrik puntuatuko dira.

2.1.1. eta 2.1.2. ataletako merezimenduen egiaztagiriak:

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuak xedatutakoaren ondorioz ISBNa azaldu behar izan arren, horrelakorik, edo bestela, ISSNa edo ISMNa, ez duten argitalpenak ez dira baloratuko, ez eta egileak berak editatu dituenak ere.

Liburuak badira, argitalpenaren ale bat eta argitaletxearen ziurtagiria, non aleak zenbat izan diren eta haiek liburu-denda komertzialetan zabaldu direla adieraziko baita.

Unibertsitate, erakunde edo entitate publikoek argitaratutako liburuen kasuan beharrezkoa izanen da liburuen banaketaren eta helburuen ziurtagiria aurkeztea.

Aldizkarien kasuan, ale kopurua, banaketa eta salmenta tokiak, edo aldizkaria zein elkarte zientifiko edo teknikorena den, legez eratuta, jasotzen duen ziurtagiria.

Argitaletxea edo elkartea desagertu den kasuetan, zuzenbidean onartua den edozein frogabide erabiliz justifikatu beharko da.

Argitalpenak bakarrik formatu elektronikoan izan badira, txosten ofizial bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena datu base bibliografikoan ageri dela. Agiri horretan datu basea, argitalpenaren izenburua, egileak, aldizkaria, liburukia, urtea eta hasierako eta bukaerako orrialdeak adieraziko dira.

2.1.3. Merezimendu artistikoak:

Autonomia erkidegoko, estatuko eta nazioarteko erakusketa edo lehiaketetan jasotako sariak.

Autorea izanik estreinaturiko konposizioak, argitalpenak, bakarlari gisa egindako kontzertuak, grabaketak legezko gordailuarekin, autonomia, estatu eta nazioarte mailako sariketa eta lehiaketetan jasotako sariak.

Balorazioa: gehienez 2,50 puntu.

Egiaztagiriak: programak, kritikak, aleak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

2.2. Egindako lanen balorazioa (ikus bosgarren xedapen osagarria) (gehienez ere 10 puntu).

2.2.1. Eskaintzen diren lanpostu hutsak kokatuta dauden ikastetxe publikoetan, irakasle zentroetan, baliabide zentroetan edo hezkuntza administrazioek deialdi berariazkoen bidez eratutako antzeko erakundeetan zuzendari gisa, edo Espainiako Hizkuntzaren eta Kulturaren Taldeetako zuzendari gisa, emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,25 puntu emanen da hilabeteko.

2.2.2. Eskaintzen diren lanpostu hutsak kokatuta dauden ikastetxe publikoetan zuzendariorde, idazkari edo ikasketaburu gisa, edo horiekin parekatutako lanetan, emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: 2 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,16 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.2.3. Eskaintzen diren lanpostu hutsak kokatuta dauden ikastetxe publikoetan zuzendaritzako beste kargu batzuetan emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: puntu 1.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,08 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.2.4. Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Helduen Hezkuntzako, Lanbide Heziketako edo Arte eta Hizkuntzetako ikastetxe publikoetan Mintegiko, Departamentuko edo Saileko buru gisa, Etengabeko Prestakuntzako aholkulari gisa edo Hezkuntzako eta Psikopedagogiako Orientazio Talde bateko zuzendari gisa emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: 0,50 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,04 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.2.5. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza administrazioan unitate tekniko, bulego edo atal bateko buru gisa, zerbitzuko zuzendari gisa, ikuskatzaile lanetan edo horien baliokide den kargu batean emandako zerbitzu urte bakoitzeko:

Balorazioa: 1,50 puntu.

Egiaztagiriak: izendapena edo jabetza hartzea eta uztea azaltzen duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, edo bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duenarena.

Zein kidegotatik parte hartzen duen, hari esleitutako destinoko osagarriaren maila bereko edo goragoko lanpostuetan beste hezkuntza administrazio batzuetan egindako zerbitzu urte bakoitzeko.

Balorazioa: 1,50 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbidea agerian duena edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,12 puntu emanen da hilabeteko.

2.3. Hezkuntza Departamentuko kudeaketa eremuan dauden lanpostuetarako honela baloratuko da euskararen ezagutza:

Balorazioa: 2 puntu.

Egiaztagiriak: EGAren edo titulu homologatuen fotokopia konpultsatua.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Lehenbizikoa.-Antzinatasunaren balorazioa.

1. 1.2.1, 1.2.2, 1.2.3, 1.2.4, 1.2.5 eta 1.2.6 azpiatalei dagokienez, urte gisa baloratuko dira ikasturtea hasten denetik bukatu arte ematen diren egiazko zerbitzuak. Horren ondorioetarako, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoko karrerako funtzionarioen kasuan, integratu aurretik eginkizun horiek betez irakasleen kidego horiexetako karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak aintzat hartuko dira, baita garai bateko Batxilergoko Katedradunen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoan eta Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoetako Bukaerako Irakasleen Kidegoan funtzionario gisa emandako urteak ere.

2. 1.2.2 eta 1.2.3 azpiataletan aipatu zerbitzuak ez dira kontuan hartuko batera eman diren urteetan, edo 1.2.1, 1.2.4 edo 1.2.5 azpiataletakoekin batera eman direnean.

3. 1.2.1, 1.2.2, 1.2.3 eta 1.2.4 azpiatalen ondorioetarako, zerbitzu berezien egoeran emandako zerbitzuak kontatu eginen dira, halakotzat hartuak direnean abuztuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 87. artikuluan, bai eta lege horren aurreko xedapenetan ezarrita dauden balio bereko egoeretan emandakoak ere. Horren ondorioetarako, familiakoak zaintzeko eszedentziaren lehenbiziko bi urteak kontatuko dira, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89.4 artikuluan ezarritako kasuetan. Orobat, ondorio horietarako baloratuko da eszedentzia berezian egindako denbora, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 27. artikuluari jarraikiz.

Bigarrena.-Zer ikastetxetatik abiatuta hartu nahi den parte lehiaketan.

Baremoko 1.2.4 azpiatalaren ondorioetarako, lehiaketan parte hartzeko eskabidea zein ikastetxetatik egiten den jakiteko, izangaiaren behin betiko destinoarena hartuko da, edo zer ikastetxeri dagoen atxikia, hura, baldin eta egoera horren ondorioz irakasle destinoa galtzen bada. Azpiatal honengatik, bakarrik kontatuko dira karrerako funtzionario gisa lanpostu hutsaren kidegoan emandako zerbitzuak. Aurreko lerroaldean xedatutakoan ez dira sartzen behin betiko destinoa galdu dutelako lehiaketan parte hartzera behartutako funtzionarioak, bai epaia bete beharragatik edo errekurtsoa ebaztearen ondorioz, bai nahitaezko eszedentziatik etortzeagatik edo haien lanpostua kendu delako deialdian ezarritakoaren arabera. Funtzionario horiei baremoko 1.2.4 azpiatalean kasu horietarako xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hirugarrena.-Lehenbiziko aldiz eta beren borondatez parte hartzen duten karrerako funtzionarioak.

Lehenbiziko aldiz beren borondatez parte hartzen duten karrerako funtzionarioek baremo honetako 1.2.4 azpiataleko puntuazioa edo 1.2.5 azpiatalekoa hautatzen ahalko dute, eta hala adierazi beharko dute parte hartzeko eskabidean.

Baldin eta 1.2.5 azpiataleko puntuazioa hautatzen badute, karrerako funtzionario gisa destinoaren zain emandako zerbitzu urteez gainera, behin betiko destinoarekin zein ikastetxetatik hartzen duten parte, hartan emandakoak ere kontatuko zaizkie.

Parte hartzeko eskabidean bereizi duten aukera adierazten ez badute, baremo honetako 1.2.4 azpiataleko puntuazioa hautatu dutela ulertuko da.

Laugarrena.-Ikasketen merezimenduen balorazioa Katedradunen Kidegoetan.

1.3 atalean, "Merezimendu akademikoak" izenekoan, abiapuntuko kidegoan sartzeko alegatutako titulazioan lortutako aparteko sariari, doktoretzari edo doktoretzan lortutako aparteko sariari buruzko zehaztapenak, Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskoletako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoetako funtzionarioen kasuan, kidego horietan integratzeko erabilitako irakasleen kidegoan sartzeko alegatutako titulazioan lortuak direla ulertuko da, edo bestela, Batxilergoko Katedradun Numerarioen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoan edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskoletako Bukaerako Irakasleen Kidegoan sartzeko alegatutakoetan.

Bosgarrena.-Egindako lanaren balorazioa.

1. 2.2.1, 2.2.2, 2.2.3, 2.2.4 eta 2.2.5 azpiatalengatik, lehiaketan zein kidegotan parte hartzen den, hartako karrerako funtzionario gisa zuzendaritza karguetan izandako jarduna solik baloratuko da. Horren ondorioetarako, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoko karrerako funtzionarioen kasuan, integratu aurretik eginkizun horiek betez irakasleen kidegoetako karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak aintzat hartuko dira, baita garai bateko Batxilergoko Katedradunen Kidegoan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoan eta Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoetako Bukaerako Irakasleen Kidegoan funtzionario gisa emandako urteak ere.

2. Helduentzako Ikastetxeetan egindako lanaren balorazioa eginen da, baldin eta ikastetxe horietan azpiatal honek aipatzen dituen ikastetxeetan ematen diren ikasketa berak eman badira.

3. Merezimenduen baremoko 2.2.1, 2.2.2 eta 2.2.3 azpiataletan aurreikusitako ondorioetarako, honako ikastetxe publiko hauek hartuko dira bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoen parekotzat:

-Batxilergoko institutuak.

-Lanbide Heziketako institutua.

-Helduentzako Ikastetxeak, betiere ikastetxe horietan azpiatal hauetan aipatutako ikasketa berak ematen badira.

-Irakaskuntza Integratuen Ikastetxeak.

4. Merezimenduen baremoko 2.2.1 azpiatalean ezarri diren ondorioetarako, ondoko hau zuzendaritza kargu parekatutzat hartuko da:

-Zuzendari albokoa.

5. Merezimenduen baremoko 2.2.2 azpiatalean ezarri diren ondorioetarako, zuzendaritza kargu parekatutzat honako hauek hartuko dira gutxienez:

-Atal honetan aipatutako karguak, Lanbide Heziketako Ataletan jardun denean.

-Idazkari albokoa.

-Ikasketaburu albokoa.

-Egoitzako burua.

-Batxilergoko Institutuko ikasketaburuaren delegatua edo autonomia erkidegoetan horren pareko direnak.

-Atal Delegatuko zuzendaria-ikasketaburua.

-Atal Filialeko zuzendaria.

-Irakaskuntza Ertaineko Patronatuko zentro ofizialeko zuzendaria.

-Lanbide Heziketako ikastetxeen administratzailea.

-Irakasle delegatua, Lanbide Heziketako Atalaren kasuan.

6. Merezimenduen baremoko 2.2.3 azpiatalarengatik honako zuzendaritza kargu hauek puntuatuko dira gutxienez:

-Idazkariordea.

-Gaueko ikasketen delegatua-ikasketaburua Atal Delegatuan.

-Batxilergoko Institutuetako Hedapenetako idazkariaren delegatua edo autonomia erkidegoetan horien pareko direnak.

-Toki Korporazioekin egindako hitzarmenen ondoriozko zentro homologatuetako zuzendari, ikasketaburu edo idazkaria.

-Ikastetxe libre adoptatuko zuzendaria, langilearen erregistro zenbakia duena.

-Irakaskuntza Ertainaren Patronatuko zentro ofizialeko idazkaria.

7. Merezimenduen baremoko 2.2.4 azpiatalean ezarri diren ondorioetarako, kargu parekatutzat honako hauek hartuko dira gutxienez:

-Mintegiburu albokoa.

-Departamentuko buruaren albokoa.

8. Kargu batean baino gehiagotan batera jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa metatu.

Seigarrena.-Urteko zati den hilabete bakoitzaren kontaketa eginen da, bakarrik, baremoan berariaz ezarritako ataletan. Gainerako kasuetan ez da urte zatiko puntuaziorik emanen.

Zazpigarrena.-1.3.3 eta 2.3 azpiataletan aurreikusitako ondorioetarako:

1. Balio bereko bi euskara titulu edo gehiago aurkezten baldin badira, horietako bakar bat hartuko da aintzat. Titulu horietako bat Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako goi mailako zikloarena bada, 1.3.3 ataleko puntuazioa emanen da.

2. EGA titulua edo titulu baliokide bat aurkezten bada, atal honetan ez da punturik emanen Euskararen oinarrizko zikloarengatik.

Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoak

I.-Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren seigarren xedapen gehigarriko 3. atalean espresuki aipatutako merezimenduak.

1.1. Antzinatasuna (Ikus lehen xedapen osagarria).

1.1.1. Lanpostu hutsari dagokion kidegoan karrerako funtzionario gisa eta jardunean emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko.

Balorazioa: 2 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,160 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren edo kredentzialaren fotokopia konpultsatua, karrerako funtzionario izendatu zutenetik karguaz jabetzeko nahiz uzteko izan dituen eginbideak erakusten dituena, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.1.2. LOEk aipatzen dituen irakasleen beste kidego edo eskala batzuetan, azpitalde berekoetan zein goragokoetan, karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko.

Balorazioa: 1,50 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,12 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren edo kredentzialaren fotokopia konpultsatua, karrerako funtzionario izendatu zutenetik karguaz jabetzeko nahiz uzteko izan dituen eginbideak erakusten dituena, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.1.3. LOEk aipatzen dituen irakasleen beste kidego edo eskala batzuetan, beheragoko azpitaldeetan, karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak, urte bakoitzeko.

Balorazioa: 0,75 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,06 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren edo kredentzialaren fotokopia konpultsatua, karrerako funtzionario izendatu zutenetik karguaz jabetzeko nahiz uzteko izan dituen eginbideak erakusten dituena, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.1.4. Ondoko egoera hauetan, jarraian egindako urte bakoitzeko: lehiaketa nondik egiten duen, ikastetxe eta lanpostu hartan behin betiko destinoa duen funtzionario gisa; edo atzerrian aldi baterako atxikitako lanpostu batean, edo hezkuntzako ikuskapen lanetan, Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurriei buruzko Legearen hamabosgarren xedapen gehigarriaren arabera, edo hezkuntza administrazioaren mendeko diren beste lanpostu batzuetan edo ikerketarako nahiz irakasleei laguntzeko zerbitzuetan, betiere atxikipen horrek bere irakaskuntzako destinoa galtzea badakarkio funtzionarioari.

Atxikipen kasuetan, atxikipena bukatu eta lehiaketa honetan parte hartu bitartean igarotako denbora 1.1.5 azpiatalean baloratuko da (ikus bigarren xedapen osagarria):

Lehenbiziko urtea eta bigarrena: 2 puntu urteko.

Hirugarren urtea: 3 puntu.

Laugarren urtea eta bosgarrena: 4 puntu urteko.

Seigarren urtea: 5 puntu.

Zazpigarren urtea eta zortzigarrena: 4 puntu urteko.

Bederatzigarren urtea: 3 puntu.

Hamargarren urtea eta hurrengoak: 2 puntu urteko.

Lanpostu hutsaren kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuak soilik hartuko dira kontuan atal honetan.

Epaia edo errekurtsoaren ebazpena bete beharragatik, nahitaezko eszedentzia egoeratik etortzeagatik edo beraien lanpostua betiko eta espresuki desagertzeagatik behin betiko destinoa galdu dutelako lehiaketan esku hartzera behartuta dauden funtzionarioen kasuan, atal honek aipatzen dituen zerbitzuak neurtzerakoan, behin betikoz izandako azken lanpostua izanen da lehiaketako abiapuntuko lanpostu. Horri gaineratuko zaizkio, dagokionean, edozein lanpostutan geroago eta behin-behinekotasunez emandako zerbitzuak. Eskubidea dute, gainera, kendutako lanpostuaren aurreko azken lanpostuan behin betiko gisa eman zituzten zerbitzuak jatorrizko lanpostuko zerbitzualdiari gehitzeko. Jarraian izandako lanpostu kentzeak jasan dituzten irakasleen kasuan, jarraian kendu zaizkien lanpostuetan behin betiko gisa emandako zerbitzuak sartuko dira gehitze horretan.

Lanpostu kentze horren ondorioak jasan dituen irakasleak, beste behin betiko destinorik izan ez badu, zehaztu diren ondorioetarako, ondoko puntuazioa gehitzeko eskubidea izanen du: puntu bat, behin-behineko destinoarekin emandako urte bakoitzeko.

Bizilekua aldatu beharra dakarren lekualdatzeko diziplina-zehapen baten bitartez esleitu zaien destinotik parte hartzen duten funtzionarioei ere aplikatuko zaizkie irizpide horiek.

Titular moduan zuten lanpostua kendu ondotik eskuratu duten behin betiko lehenengo destinoan zerbitzuak ematen ari diren funtzionarioek eskubidea izanen dute, lehiaketara aurkezten diren honetan, orain dauden ikastetxean emandakotzat har dakizkien lanpostua kendu zitzaien ikastetxean emandako zerbitzuak, bai eta lanpostu kentze horren ondotik behin-behineko gisa emandakoak ere. Irizpide hori bera aplikatuko zaie, epaia bete behar izateagatik, errekurtsoaren ebazpenaren indarrez edo nahitaezko eszendentziatik etortzeagatik beren destinoa galdu ondotik, eskuratu duten lehenbiziko behin betiko destinoan zerbitzuak ematen ari direnei

1.1.5. Destinoaren zain dauden karrerako funtzionarioak eta borondatez lehenbiziko aldiz parte hartzen duten funtzionarioak, baldin 1.1.4 azpiatalari dagokion puntuazioaren ordez azpiatal honen puntuazioa aukeratzen badute, baremo honen hirugarren xedapen osagarrian zehazten den moduan.

Balorazioa: zerbitzuko urte bakoitzeko, puntu 1.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren fotokopia konpultsatua, karrerako funtzionario izendatu zutenetik karguaz jabetzeko nahiz uzteko izan dituen eginbideak erakusten dituena, edo, behar izanez gero, Langileen Erregistroan izena emana izatearen agiriena.

1.2. Merezimendu akademikoak (gehienez ere 10 puntu).

1.2.1. Aparteko sariak:

-Zein espezialitatetan parte hartzen den, hartako Goi Mailako azken kurtsoan lortutako sariagatik.

Balorazioa: 5 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko baliatutako espezialitatean, Goi Mailan lortutako ohorezko aipamenagatik.

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak: horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako tituluari dagokion espezialitatean, Erdiko Mailan lortutako ziklo amaierako sariagatik.

Balorazioa: 5 puntu.

Egiaztagiriak:

Horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako tituluari dagokion espezialitatean, Erdiko Mailaren amaieran lortutako ohorezko aipamenagatik.

Balorazioa: 3 puntu.

Egiaztagiriak:

Horren egiaztagiria.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako espezialitatea ez den batean eskuratutako sariagatik edo ohorezko aipamenagatik:

Balorazioa: puntu 1.

Egiaztagiriak:

Horren egiaztagiria.

1.2.2. Beste titulazio batzuk:

Baloratzerakoan, Estatu Espainolean balio ofiziala duten tituluak bakarrik izanen dira kontuan.

-Zein kidegotatik parte hartzen den, hartan sartzeko aurkeztutako titulua ez den hauetako bategatik: Kontserbatorioko edo Dantza, Kantu nahiz Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolako irakasle zein goi mailako irakasle titulua:

Balorazioa: Lehenbizikoagatik: 3 puntu.

Hurrengoak: puntu 1.

Egiaztagiriak: kidegoan sartzeko erabilitako tituluaren fotokopia konpultsatua, eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztiena, edo eskubideak ordaindu izana frogatzen duten ziurtagiriena, 1988ko uztailaren 8ko Ministerioaren Aginduan (13ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") aurreikusi bezala, edo, hala denean, hura lortzeko ikasketak egin izana frogatzen duen ziurtagiriarena.

1.3. Merezimendu artistikoak:

-Autorea izanik estreinaturiko konposizioak, argitalpen edo grabaketak legezko gordailuarekin, edo autonomia, estatu zein nazioarte mailako sariketa eta lehiaketetan jasotako sariak.

Balorazioa: gehienez 2,50 puntu.

Egiaztagiriak: programak, kritikak, aleak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

-Zuzendari, bakarlari nahiz orkestrako bakarlari gisara edo ganbera taldeetan (bikoteak, hirukoteak, laukoteak...) azken bost urteotan emandako kontzertuengatik.

Balorazioa: gehienez 2,50 puntu.

Egiaztagiriak: programak, kritikak, aleak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

1.4. Prestakuntza eta hobekuntza (gehienez ere 5 puntu).

1.4.1. Parte-hartzaileak eskuratu nahi duen lanpostuaren espezialitateko gai zientifiko eta didaktikoak hobetzeko xedea duten ikastaroak edo eskola antolamenduarekin edo hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin zerikusia dutenak gaindituak izatea, ikastaro horien antolatzaileak hauek baldin badira: Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kirol Ministerioa, autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioak, aipatutako administrazio horiek onartu edo homologatutako irabazi asmorik gabeko erakundeak edo unibertsitateak. Puntuazioa: 0,10 puntu ikastaroko hamar orduko, ikastaroak gainditu eta egiaztatzen badira. Ondorio horietarako, ikastaro guztietako orduen batura eginen da eta ez da kontuan hartuko hamar ordutik beherako gerakina.

Ikastaroak kredituetan emanak badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Balorazioa: gehienez 4 puntu.

Egiaztagiriak: ikastaroen ziurtagiria, iraupena agertuko duena, ordutan espresuki adierazia. Irabazi asmorik gabeko erakundeek antolaturikoen kasuan, ziurtagirian edo eranskin batean egiaztatu beharko dute onarpena edo homologazioa badutela.

1.4.2. Hezkuntza arloko prestakuntza eta hobekuntzako beste jarduera batzuengatik, ikastaroak ematea barne.

Balorazioa: gehienez 1 puntu.

Egiaztagiriak:

Horien ziurtagiriak.

1.4.3. Lehiatzailearen Kidegoari dagokion espezialitate bakoitzeko, Kidegoan sartzeko erabilitakoa izan ezik, betiere espezialitatea ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuan, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuan eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan espezialitate berriak eskuratzeko araututa dagoen prozeduraren bidez eskuratu bada.

Balorazioa: puntu 1.

Egiaztagiriak:

Espezialitate berria ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuan, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuan edo otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz eskuratu izana egiaztatzen duen kredentzialaren fotokopia konpultsatua.

II.-Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 20 puntu).

2.1. Argitalpenak (5 puntu bitarte).

2.1.1. Argitalpen didaktikoak, lehiaketako gaiei buruzkoak, edo zerikusi zuzena dutenak curriculumaren alderdi orokor edo zeharkakoekin edo eskolaren antolamenduarekin.

Balorazioa: gehienez 2,5 puntu.

2.1.2. Lehiaketako gaiei buruzko argitalpen zientifikoak eta proiektu eta berrikuntza teknikoak.

Balorazioa: gehienez 2,50 puntu.

2.1.1 eta 2.1.2 azpiatalen arabera aurkeztutako merezimenduak atal horietako batean bakarrik puntuatuko dira.

2.1.1 eta 2.1.2 azpiataletako merezimenduen egiaztagiriak:

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuak xedatutakoaren ondorioz ISBNa azaldu behar izan arren, horrelakorik, edo bestela, ISSNa edo ISMNa, ez duten argitalpenak ez dira baloratuko, ez eta egileak berak editatu dituenak ere.

Liburuak badira argitalpenaren ale bat eta argitaletxearen ziurtagiria, non aleak zenbat izan diren eta haiek liburu-denda komertzialetan zabaldu direla adieraziko baita.

Unibertsitate, erakunde edo entitate publikoek argitaratutako liburuen kasuan beharrezkoa izanen da liburuen banaketaren eta helburuen ziurtagiria aurkeztea.

Aldizkarien kasuan, ale kopurua, banaketa eta salmenta tokiak, edo aldizkaria zein elkarte zientifiko edo teknikorena den, legez eratuta, jasotzen duen ziurtagiria.

Argitaletxea edo elkartea desagertu den kasuetan, zuzenbidean onartua den edozein frogabidez baliaturik justifikatu beharko da.

Argitalpenak bakarrik formatu elektronikoan izan badira, txosten ofizial bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena datu base bibliografikoan ageri dela. Agiri horretan datu basea, argitalpenaren izenburua, egileak, aldizkaria, liburukia, urtea eta hasierako eta bukaerako orrialdeak adieraziko dira.

2.1.3. Merezimendu artistikoak:

-Autonomia, estatu eta nazioarte mailako erakusketa edo lehiaketetan jasotako sariak.

Azpiatal honen arabera aurkeztutako merezimenduak ez dira kontuan hartuko baremo honetako 1.3 atalean baloratzeko aurkeztu badira.

Balorazioa: gehienez 2,50 puntu.

Egiaztagiriak: programak, kritikak, aleak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

2.2. Egindako lanen balorazioa (ikus laugarren xedapen osagarria) (gehienez ere 10 puntu).

2.2.1. Lanpostu hutsa zein ikastetxetakoa den, halako ikastetxe publikoetan zuzendari lanetan emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: 3 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,250 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, hezkuntza administrazio eskudunak luzatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.2.2. Eskaintzen diren lanpostu hutsak kokatuta dauden ikastetxe publikoetan zuzendariorde, idazkari edo ikasketaburu gisa, edo horiekin parekatutako lanetan, emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: 2 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,160 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, hezkuntza administrazio eskudunak luzatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbideekin edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.2.3. Lanpostu hutsa zein ikastetxetakoa den, halako ikastetxe publikoetan zuzendaritzako beste kargu batzuetan emandako urte bakoitzeko.

Balorazioa: puntu 1.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,080 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.2.4. Koordinazio didaktikoko karguan egindako urte bakoitzeko.

Balorazioa: 0,50 puntu.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,04 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.2.5. Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza administrazioan unitate tekniko, bulego edo atal bateko buru gisa, zerbitzuko zuzendari gisa, ikuskatzaile lanetan edo horien baliokide den kargu batean emandako zerbitzu urte bakoitzeko:

Balorazioa: 1,50 puntu.

Egiaztagiriak: Izendapena edo jabetza hartzea eta uztea azaltzen duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, edo bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duenarena.

Zein kidegotatik parte hartzen duen, hari esleitutako destinoko osagarriaren maila bereko edo goragoko lanpostuetan beste hezkuntza administrazio batzuetan egindako zerbitzu urte bakoitzeko.

Balorazioa: 1,50 puntu.

Egiaztagiriak: izendapenaren fotokopia konpultsatua, karguaz jabetzeko nahiz uzteko eginbidea agerian duena edo, bestela, ikasturte honetan karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 0,120 puntu emanen da hilabeteko.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Lehenbizikoa.-Antzinatasunaren balorazioa.

1. 1.1.1., 1.1.4. eta 1.1.5. azpiatalei dagokienez, ikasturtea hasten denetik bukatu arte ematen diren egiazko zerbitzuak urtebetean emanak balira bezala baloratuko dira.

2. 1.1.2 eta 1.1.3 azpiataletan aipatutako zerbitzuak ez dira kontuan hartuko batera eman diren urteetan, edo 1.1.1, 1.1.4 edo 1.1.5 azpiataletakoekin batera eman direnean.

3. 1.1.1, 1.1.2, 1.1.3 eta 1.1.4. azpiatalen ondorioetarako, zerbitzu berezien egoeran emandako zerbitzuak kontatu eginen dira, halakotzat hartuak direnean apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 87. artikuluan, bai eta lege horren aurreko xedapenetan ezarrita dauden balio bereko egoeretan emandakoak ere. Horren ondorioetarako, familiakoak zaintzeko eszedentziaren lehenbiziko bi urteak kontatuko dira, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89.4 artikuluan ezarritako kasuetan. Orobat, ondorio horietarako baloratuko da eszedentzia berezian egindako denbora, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 27. artikuluari jarraikiz.

Bigarrena.-Zer ikastetxetatik abiatuta hartu nahi den parte lehiaketan.

Baremoko 1.1.4 azpiatalaren ondorioetarako, lehiaketan parte hartzeko eskabidea zein ikastetxetatik egiten den jakiteko, izangaiaren behin betiko destinoarena hartuko da, edo zer ikastetxeri dagoen atxikia, hura, baldin eta egoera horren ondorioz irakasle destinoa galtzen bada. Atal honengatik, bakarrik kontatuko dira karrerako funtzionario gisa lanpostu hutsari dagokion kidegoan emandako zerbitzuak. Aurreko lerroaldean xedatutakoan ez dira sartzen behin betiko destinoa galdu dutelako lehiaketan parte hartzera behartutako funtzionarioak, bai epaia bete beharragatik edo errekurtsoa ebaztearen ondorioz, bai nahitaezko eszedentziatik etortzeagatik edo haien lanpostua kendu delako deialdian ezarritakoaren arabera. Funtzionario horiei baremoko 1.1.4. azpiatalean kasu horietarako xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hirugarrena.-Lehenbiziko aldiz eta beren borondatez parte hartzen duten karrerako funtzionarioak.

Lehenbiziko aldiz beren borondatez parte hartzen duten karrerako funtzionarioek baremo honetako 1.1.4 ataleko puntuazioa edo 1.1.5 azpitalekoa hautatzen ahalko dute, eta hala adierazi beharko dute parte hartzeko eskabidean.

Baldin eta 1.1.5 azpiataleko puntuazioa hautatzen badute, karrerako funtzionario gisa destinoaren zain emandako zerbitzu urteez gainera, behin betiko destinoarekin zein ikastetxetatik hartzen duten parte, hartan emandakoak ere kontatuko zaizkie.

Parte hartzeko eskabidean bereizi duten aukera adierazten ez badute, baremo honetako 1.1.4 azpiataleko puntuazioa hautatu dutela ulertuko da.

Laugarrena.-Egindako lanaren balorazioa.

1. 2.2.1, 2.2.2, 2.2.3, 2.2.4 eta 2.2.5 azpiatalengatik, karrerako funtzionario gisa izandako zuzendaritza karguak baloratuko dira bakarrik.

2. Merezimenduen baremoko 2.2.1, 2.2.2 eta 2.2.3 azpiataletan aurreikusitako ondorioetarako, honako hauek hartuko dira lanpostu hutsen ikastetxe publikotzat:

-Goi Mailako Musika Kontserbatorioak.

-Musika edo Dantzako Kontserbatorio profesionalak.

-Oinarrizko Musika Kontserbatorioak.

-Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolak.

-Kantuko Goi Mailako Eskola.

3. Merezimenduen baremoko 2.2.2 azpiatalean ezarritako ondorioetarako, alboko ikasketaburutza kargu parekatutzat hartuko da.

4. Merezimenduen baremoko 2.2.3 atalean, idazkariordearen kargua puntuatuko da.

5. Merezimenduen baremoko 2.2.4 azpiatalean ezarri diren ondorioetarako, kargu parekatutzat honako hauek hartuko dira gutxienez:

-Mintegiko burua.

-Departamentu didaktikoko burua.

6. Kargu batean baino gehiagotan batera jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa metatu.

Bosgarrena.-Urteko zati den hilabete bakoitzaren kontaketa eginen da, bakarrik, baremoan berariaz ezarritako ataletan. Gainerako kasuetan ez da urte zatiko puntuaziorik emanen.

VII. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa

001 FILOSOFIA

002 GREKOA

003 LATINA

004 GAZTELANIA ETA LITERATURA

005 GEOGRAFIA ETA HISTORIA

006 MATEMATIKA

007 FISIKA ETA KIMIKA

008 BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

009 MARRAZKETA

010 FRANTSESA

011 INGELESA

012 ALEMANA

016 MUSIKA

017 GORPUTZ HEZKUNTZA

018 PSIKOLOGIA ETA PEDAGOGIA

019 TEKNOLOGIA

057 EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA (NAFARROA)

058 ESPARRU SOZIO-LINGUISTIKOA

059 ESPARRU ZIENTIFIKO-TEKNIKOA

061 EKONOMIA

101 ENPRESEN ADMINISTRAZIOA

102 INDUSTRIAKO ANALISIA ETA KIMIKA

103 IRUDI PERTSONALEKO AHOLKULARITZA ETA PROZESUAK

104 ERAIKUNTZA ETA OBRA ZIBILAK

105 LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIOA

106 OSTALARITZA ETA TURISMOA

107 INFORMATIKA

108 GIZARTEAN ETA KOMUNITATEAN ESKU HARTZEA

110 MERKATARITZAKO ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA

111 IBILGAILUEN MANTENTZE-LANEN ANTOLAKETA ETA PROZESUAK

112 FABRIKAZIO MEKANIKOAREN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

113 ENERGIA SISTEMEN ANTOLAKETA ETA PROIEKTUAK

115 NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO PROZESUAK

116 ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO PROZESUAK

117 PROZESU DIAGNOSTIKO KLINIKOAK ETA PROD. ORTOPROTESIKOAK

118 OSASUN PROZESUAK

120 EHUNGINTZA, JANTZIGINTZA ETA LARRUGINTZAKO PROZESUAK ETA PRODUKTUAK

123 ZURGINTZA ETA ALTZARIGINTZAKO PROZESUAK ETA PRODUKTUAK

124 SISTEMA ELEKTRONIKOAK

125 SISTEMA ELEKTROTEKNIKO ETA AUTOMATIKOAK

803 KULTURA KLASIKOA

905 NATUR ZIENTZIAK

VIII. ERANSKINA

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

026 ESPARRU PRAKTIKOA

201 SUKALDARITZA ETA PASTELGINTZA

202 EKIPO ELEKTRONIKOAK

203 ESTETIKA

204 AROTZ-LANAK ETA ALTZARIAK EGIN ETA INSTALATZEA

205 BERO ETA FLUIDO EKIPOEN INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

206 INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK

208 LABORATEGIA

209 IBILGAILUEN MANTENTZE-LANAK

211 MAKINEN MEKANIZAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

212 ERAIKUNTZA PROIEKTUEN BULEGOA

213 FABRIKAZIO MEKANIKOKO PROIEKTUEN BULEGOA

214 ELIKAGAIEN ELABORAZIOKO LANAK ETA EKIPOAK

215 PROZESUKO LANAK

216 NEKAZARITZAKO EKOIZPENEKO LANAK ETA EKIPOAK

217 PATROIGINTZA ETA JANTZIGINTZA

218 ILE-APAINKETA

219 DIAGNOSI KLINIKO ETA ORTOPROTESIKOAREN PROZEDURAK

220 OSASUN ETA LAGUNTZA PROZEDURAK

221 MERKATARITZA PROZESUAK

222 ADMINISTRAZIO KUDEAKETAKO PROZESUAK

225 KOMUNITATEARENTZAKO ZERBITZUAK

226 JATETXEKO ZERBITZUAK

227 INFORMATIKAKO SISTEMA ETA APLIKAZIOAK

228 SOLDADURA

229 IRUDIKO ETA SOINUKO TEKNIKA ETA PROZEDURAK

IX. ERANSKINA

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa

001 ALEMANA

007 EUSKARA

008 FRANTSESA

011 INGELESA

012 ITALIERA

X. ERANSKINA

Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoa

001 AKORDEOIA

005 BALLET KLASIKOA

006 KANTUA

010 KONPOSIZIOA ETA INSTRUMENTAZIOA

017 DANTZA ESPAINIARRA

032 ZEHARKAKO FLAUTA

035 GITARRA

059 PIANOA

061 BAT-BATEKOTASUNA, MUSIKA-TRESNEN TONUALDAKETA ETA AKONPAINAMENDUA

066 SAXOFOIA

068 SOLFEOA ETA MUSIKAREN TEORIA

075 TRONPETA

078 BIOLINA

079 BIOLONTXELOA

080 TXISTUA

XI. ERANSKINA

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa

401 AKORDEOIA

402 HARPA

403 KANTUA

404 KLARINETEA

405 KLABEA

406 KONTRABAXUA

408 FAGOTA

410 ZEHARKAKO FLAUTA

411 MOKO-FLAUTA

412 KONPOSIZIOKO OINARRIAK

414 GITARRA

416 MUSIKAREN HISTORIA

419 OBOEA

420 ORGANOA

421 ORKESTRA

422 PERKUSIOA

423 PIANOA

424 SAXOFOIA

426 TRONBOIA

427 TRONPA

428 TRONPETA

429 TUBA

430 TXISTUA

431 BIOLA

433 BIOLINA

434 BIOLONTXELOA

436 DANTZA KLASIKOA

437 DANTZA GARAIKIDEA

460 MUSIKA HIZKUNTZA

XII. ERANSKINA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa

507 MARRAZKETA ARTISTIKOA ETA KOLOREA

508 MARRAZKETA TEKNIKOA

509 BARNEALDEEN DISEINUA

511 PRODUKTUAREN DISEINUA

512 DISEINU GRAFIKOA

515 ARGAZKIGINTZA

516 ARTEAREN HISTORIA

520 MATERIALAK ETA TEKNOLOGIA: DISEINUA

521 IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK

522 INFORMATIKAKO BALIABIDEAK

523 INDUSTRIA ANTOLAKETA ETA LEGERIA

525 BOLUMENA

XIII. ERANSKINA

Arte Plastikoko eta Diseinuko Tailer-Maisuen Kidegoa

602 BRODATUAK ETA ENKAJEAK

605 EBANISTERIA ARTISTIKOA

608 ARGAZKILARITZA ETA BERREGINTZAKO PROZESUAK

612 HARRI ETA ZURAREN LANKETA

613 ZERAMIKAKO TEKNIKAK

614 GRABATU ETA ESTANPAZIOKO TEKNIKAK

617 PATROIAK EGITEKO ETA JANTZIGINTZARAKO TEKNIKAK

Iragarkiaren kodea: F0818099