151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

Herrilurren desafektazioa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2008ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen Tafallako herrilurretako 5.612 metro koadroren desafektazioa, La Sarda alderdiari dagokiona. Espres onetsitako baldintza agirian zehaztu dira lurzatiak eta azalerak.

Erabilera lagatzea da desafektazioaren xedea, M. Torres Desarrollos Energéticos, S.L.k sustatutako eremu eoliko esperimental bat ezartzeko.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluarekin bat.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2008ko azaroaren 26an.-Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0818341