151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FUNES

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Funesko Udaleko alkate udalburuak, 2008ko azaroaren 13an eman ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batean onestea Bodega Romana industrialdeko urbanizazio lanen proiektua, Bodega Romana industrialdeko sektoreko Birzatiketa Batzordeak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek epe horretan haren edukia azter dezaten, horretarako Udaletxeko bulegoetan agertuta, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Funesen, 2008ko azaroaren 13an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0818321