151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1764/2008 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Aránzazu Zabalza Pérez-Nievas andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Artaxoako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Ekainaren 15eko 225/1992 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak betetzen ahalko ditu bitarte baterako edo ordezko gisa Osasun Eskualde Oinarrizkoetako eta Adimen Osasuneko zuzendaritzak eta Erizaintza Unitateko burutzak, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariak proposaturik.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Aránzazu Zabalza Pérez-Nievas andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Artaxoako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea, bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du postuaz.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko azaroaren 10ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0817490