151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIANA

Aldaketa ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2008ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udal hilerrian nitxoak alokatzeko tasa arautzen duen ordenantzan.

Aldaketa hori urriaren 6an argitaratu zen, 2008ko 122. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Argitaratu zenetik hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez, inork ereklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu da, aldaketa eta guzti, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Jarraian aldatu den testua argitaratzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Aldaketa 8. artikuluan, paragrafo berria, 3.a.

"Nitxoetan diren tapakietan nahi bezalako testua grabatuko da, baina tapakiak Udalak nitxo bakoitzerako ematen dituenak izanen dira".

Aldaketa honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vianan, 2008ko azaroaren 14an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0817543