151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEATXE

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak 2009. urterako

Leatxeko Udalak 2008ko azaroaren 14an egin bilkuran 2009. urteko udal zergetarako karga-tasak, indizeak eta ehunekoak onetsi zituen. Hona hemen:

-Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurreko ondasunentzat ezartzen den urteko karga-tasa %0,17 da ondasunek katastroan hirilurraren balorazio txosten berriaren ondorioz duten balioaren gainean.

Landalurreko ondasunentzat urteko karga-tasa ondasunen katastroko balioaren %0,52 izanen da.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergentzat eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren karga-tasa %2,84 izanen da.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

-Hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga:1) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sorrarazpenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bostera bitarteko aldia: %2,2; hamar urte bitarte: %2,1; hamabost urte bitarte: %2,0; hogei urte bitarte: %2)

Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %12,71koa izanen da.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesdunek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Leatxen, 2008ko azaroaren 17an.-Alkatea, Jesus Ayesa Aristu.

Iragarkiaren kodea: L0817606