151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANARATXE

2009ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete dadin, Aranaratxeko Udalak, 2008ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraren gaineko kontribuzioan, 2009ko karga-tasa hauek onestea:

-Katastro balioaren 0,53, landalurreko ondasunetarako.

-Katastro balioaren 0,41, hirilurreko ondasunetarako.

2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %2.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

4. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zerga:

-2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

-Karga-tasa: %8.

5. Ura:

-20 euroko kuota finkoa.

-Kontsumoa: 0,27 euro/metro kubikoa.

6. Belarra:

-Azienda larria: 1,97 euro buruko.

-Azienda xehea: 0,30 euro buruko.

Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Aranaratxen, 2008ko azaroaren 13an.-Alkatea, Jesús Landa Peñas.

Iragarkiaren kodea: L0817679