151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

619/2008 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 429/2008 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, Nafarroan araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe itundu batzuei aldi baterako zenbait unitate izateko baimena eman zitzaien.

Altsasuko "Iñigo Aritza Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua nahi gabe sartu zen hezkuntza mailetan aldi baterako zenbait unitate izateko baimena lortu zuten ikastetxe pribatu itunduen artean, eskolatze premiak zirela eta. Zerrenda irailaren 26ko 429/2008 Ebazpenaren 1. atalean ageri da.

Dena dela, kontuan hartuta ikastetxe pribatu horrek Haur Hezkuntzako bigarren zikloan 6 unitaterentzako baimena lortu duela (eta ez 3, atal horretan adierazten den bezala), irailaren 16ko 393/2008 Ebazpenaren bidez, irailaren 26ko 429/2008 Ebazpenaren 1. ataletik kendu behar da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 429/2008 Ebazpenaren 1. atala zuzendu, eta Altsasuko "Iñigo Aritza Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea atal horren 1. zenbakitik kentzea.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesdunei, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2008ko azaroaren 7an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0817493