151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1734/2008 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, 2008an eta 2009an laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzen prozedura ebazten duena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren apirilaren 22ko 159/2008 Foru Aginduaren bidez, 2008an eta 2009an laguntza, prestakuntza eta ikerketa modalitateetako garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia egin zen. Deialdiaren 3., 4. eta 8. oinarrietan deialdian parte hartzeko baldintzak eta eskaeren balorazioan kontuan hartu beharreko elementuak ezarri ziren. Hori guztia Garapenaren Aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearekin bat.

Garapenerako lankidetza teknikorako proiektuak egiteko diru-laguntzetarako eskaerak ikusi dira eta horiek zein egunetan aurkeztu diren kontuan hartu da.

Dagozkion espediente administratiboak aztertu dira eta Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuak horiei buruz aurkeztutako proposamen txostena ikusi da.

Ekonomia eta Ogasunak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna ikusi da.

Horrenbestez, Nafarroako Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskaera hauek ezestea, zortzigarren oinarriko 1. eta 2. ataletan ezarritako puntuaziora ez iristeagatik:

-343/2008 zenbakiko espedientea, Adsis Fundazioarena, "Andeetako eskualdean gizarte erakundeentzako prestakuntza eta laguntza teknikorako programa" izeneko proiektua, Ekuadorren, Perún eta Bolivian egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 619 puntu; Plan Zuzentzailean adierazitako zeharkako ildoen egokitzapenari dagokionez, ez da gutxieneko puntuaziora iristen).

-376/2008 zenbakiko espedientea, Espainiako Gurutze Gorria-Nafarroako Batzarrarena, "Ekintza humanitarioko gaitasun teknikoak eta lankidetzakoak sustatzea" izeneko proiektua, Espainian egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 514 puntu; Plan Zuzentzailean adierazitako zeharkako ildoen egokitzapenari dagokionez, ez da gutxieneko puntuaziora iristen).

-386/2008 zenbakiko espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena, "Giza eskubideei eta kultura identitateari buruzko irakaskuntza plataforma bat sortzea, bideokonferentzia bidez" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 505 puntu; Plan Zuzentzailean adierazitako zeharkako ildoen egokitzapenari dagokionez, ez da gutxieneko puntuaziora iristen).

-375/2008 zenbakiko espedientea, SAyDES elkartearena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (SAyDES elkarteak ordezkaturik), "Mozambikeko Unibertsitate Katolikoko Medikuntzako eta Erizaintzako ikasleentzako prestakuntzarako laguntza" izeneko proiektua, Mozambiken egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 497 puntu).

-381/2008 zenbakiko espedientea, Aldea Alternatiba Desarrollo elkartearena, "Gaitasunak hobetzea, prestakuntza eta aholkularitza" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 490 puntu).

-368/2008 zenbakiko espedientea, Almáciga lantaldearena, "Herri indigenekiko lankidetzarako garapenaren praktika onak identifikatzea" izeneko proiektua, Kolonbian eta Ekuadorren egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 479 puntu).

-385/2008 zenbakiko espedientea, Servicio Tercer Mundo (SETEM Nafarroa) erakundearena, "Bideen bila: jabekuntza prozesuen sistematizazioa, Hondurasko emakumezko langile makiladoreen genero ikuspegitik eta ikuspegi sindikaletik" izeneko proiektua, Hondurasen egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 479 puntu).

-389/2008 zenbakiko espedientea, Nafarroako Unibertsitatearena, "AEAA proiektua (Afrikako Emakumeen eta Amen Azterlana); GIBaren eta STIen transmisioari buruzko (emakume gazteengan eta haurdun daudenengan) etorkizunaren azterlanak Kinshasan" izeneko proiektua, Kongoko Errepublika Demokratikoan egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 477 puntu).

-370/2008 zenbakiko espedientea, Hirugarren Munduko Gazteak (HMG) fundazioarena, "Mendebaldeko Afrika frankofonoan txirotasunaren kontrako borrokarako gaitasunak indartzea" izeneko proiektua, Togon egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 460 puntu).

-361/2008 zenbakiko espedientea, Mugarik Gabeko Albaitariak (VETERMON) erakundearena, "Nekazarien indartze tekniko-politikoa nekazaritza ekologikoan, elikadura burujabetzaren esparruan" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 403 puntu).

-382/2008 zenbakiko espedientea, Organización de Cooperación y Solidaridad Internacional (OCSI) erakundearena, "Olioaren eta Caryodendron orinocense karsten izeneko almendraren merkataritza bideragarritasuna" izeneko proiektua, Venezuelan egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 373 puntu).

-369/2008 zenbakiko espedientea, Instituto de Estudios Políticos para América Latina y Africa (IEPALA) erakundearena, "Hirugarren Munduko herrialdeen garapena eta lankidetza deszentralizatzea" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. (Puntuazioa: 200 puntu).

2. Jarraian aipatzen diren diru-laguntzak ematea, balorazio positiboa izan dutelako 8. oinarriarekin bat, eta 750.702,77 euroko gastua onestea, diru-laguntzak finantzatzeko 159/2008 Foru Aginduaren bidez baimendu baita; 300.702,77 euro 2008ko ekitaldirako dira eta diru hori 2008ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako lankidetzaren gaineko prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900001-91200-4819-143106 kontu-sailekoa da, eta 450.000,00 euro 2009ko ekitaldirako:

-372/08 espedientea, Agrupación Fundación Acción contra el Hambre - Nafarroako Unibertsitate Publikoa erakundearena, Fundación Acción contra el Hambre erakundeak ordezkatua (IFK: G-81164105-5), "Ingurune konplexuak edateko urez hornitzeko ekipamenduei buruzko ikerketa eta garapenerako proiektua (II. fasea)" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 735 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 1.507,12 euro, eta 2009. urtean: 69.543,82 euro. 2008rako diru-laguntza: 1.000,00 euro, eta 2009. urterako: 53.470,80 euro.

-379/08 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Garapenerako lankidetza unibertsitarioaren Prestakuntza Solidarioa Programa" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 713 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 80.120,00 euro, eta 2009. urtean: 91.400,00 euro. 2008rako diru-laguntza: 43.900,00 euro, eta 2009. urterako: 49.000,00 euro.

-354/08 espedientea, Fundación Empresa y Solidaridad erakundearena (IFK: G-31728256), "Txirotasunaren Aurkako Nafarroako Ituna kudeatzeko neurriak ezartzeko aholkularitza teknikoa" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 702 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 16.301,07 euro, eta 2009. urtean: 29.561,37 euro. 2008rako diru-laguntza: 13.038,46 euro, eta 2009. urterako: 23.219,37 euro.

-373/08 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Mozambikeko Unibertsitate Katolikoko Nekazaritza Fakultateko graduatu ondoko irakaskuntza gaitasunak indartzea" izeneko proiektua, Mozambiken egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 675 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 26.647,35 euro, eta 2009. urtean: 55.547,81 euro. 2008rako diru-laguntza: 18.011,60 euro, eta 2009. urterako: 37.621,60 euro.

-374/08 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Zisjordanian (Palestina) ustiapen eolikorako eta trebakuntza teknikorako kokapen interesgarria zehaztea. I. fasea: ekipamendu eta material oinarrizkoak ezartzea" izeneko proiektua, Palestinan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 642 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 86.609,17 euro, eta 2009. urtean: 102.477,72 euro. 2008rako diru-laguntza: 72.256,52 euro, eta 2009. urterako: 70.118,61 euro.

-358/08 espedientea, SAyDES elkartearena (IFK: G-31868953), "El Alto herrian ospitalez kanpoko laguntza eta larrialdietakoa garatzea" izeneko proiektua, Bolivian egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 629 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 56.200,00 euro, eta 2009. urtean: 113.400,00 euro. 2008rako diru-laguntza: 36.200,00 euro, eta 2009. urterako: 83.400,00 euro.

-377/08 espedientea, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-31249048), "Giza eskubideen ikuspegia aplikatzea. Metodologia proposamen bat baliozkotzea" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 565 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 19.900,00 euro, eta 2009. urtean: 100.000,00 euro. 2008rako diru-laguntza: 15.500,00 euro, eta 2009. urterako: 55.600,00 euro.

-378/08 espedientea, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearena (IFK: G-31430796), "Lankidetza arloko prestakuntza, genero ikuspegitik" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 514 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 1.483,96 euro, eta 2009. urtean: 14.732,88 euro. 2008rako diru-laguntza: 977,08 euro, eta 2009. urterako: 11.705,12 euro.

-364/08 espedientea, Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioarena (IFK: G-31674369), "Negoziazio kolektiboa eta sektoreko sindikatuak" izeneko proiektua, Perún egitekoa, finantzatzeko. Puntuazioa: 507 puntu. Kostu osoa eta justifikatu beharreko zenbatekoa 2008. urtean: 124.783,26 euro, eta 2009. urtean: 82.169,11 euro. 2008rako diru-laguntza: 99.819,11 euro, eta 2009. urterako: 65.864,50 euro.

3. Betebeharra aitortzea eta aipatu diren entitateei ordainketa baimentzea, diru-laguntzaren aurrerakin gisa eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ondoren, 2008ko gastuen aurrekontuko "Garapenerako lankidetzaren gaineko prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900000-91200-4819-143106 kontu-sailaren bitartez:

-372/08 espedientea, Agrupación Fundación Acción contra el Hambre - Nafarroako Unibertsitate Publikoa erakundearena, Fundación Acción contra el Hambre erakundeak ordezkatua (IFK: G-81164105-5), "Ingurune konplexuak edateko urez hornitzeko ekipamenduei buruzko ikerketa eta garapenerako proiektua (II. fasea)" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 1.000,00 euro.

-379/08 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Garapenerako lankidetza unibertsitarioaren Prestakuntza Solidarioa Programa" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 43.900,00 euro.

-354/08 espedientea, Fundación Empresa y Solidaridad erakundearena (IFK: G-31728256), "Txirotasunaren Aurkako Nafarroako Ituna kudeatzeko neurriak ezartzeko aholkularitza teknikoa" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 13.038,46 euro.

-373/08 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Mozambikeko Unibertsitate Katolikoko Nekazaritza Fakultateko graduatu ondoko irakaskuntza gaitasunak indartzea" izeneko proiektua, Mozambiken egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 18.011,60 euro.

-374/08 espedientea, Nafarroako Unibertsitate Publikoarena (IFK: Q-3150012-G), "Zisjordanian (Palestina) ustiapen eolikorako eta trebakuntza teknikorako kokapen interesgarria zehaztea. I. fasea: ekipamendu eta material oinarrizkoak ezartzea" izeneko proiektua, Palestinan egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 72.256,52 euro.

-358/08 espedientea, SAyDES elkartearena (IFK: G-31868953), "El Alto herrian ospitalez kanpoko laguntza eta larrialdietakoa garatzea" izeneko proiektua, Bolivian egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 36.200,00 euro.

-377/08 espedientea, Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea (IPES Elkartea) erakundearena (IFK: G-31249048), "Giza eskubideen ikuspegia aplikatzea. Metodologia proposamen bat baliozkotzea" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 15.500,00 euro.

-378/08 espedientea, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearena (IFK: G-31430796), "Lankidetza arloko prestakuntza, genero ikuspegitik" izeneko proiektua, Nafarroan egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 977,08 euro.

-364/08 espedientea, Nafarroako Bakea eta Elkartasuna Fundazioarena (IFK: G-31674369), "Negoziazio kolektiboa eta sektoreko sindikatuak" izeneko proiektua, Perún egitekoa, finantzatzeko. Diru-laguntzaren aurrerakina: 60.000,00 euro.

4. Diruz lagundutako entitateei eskatzea 2010eko martxoaren 31 baino lehen justifika dezatela, txosten tekniko eta ekonomikoaren bitartez, diru-laguntzak zertan erabili dituzten, hamahirugarren oinarrian ezarritakoarekin bat.

5. 2008ko gastuen aurrekontuko "Prestakuntza, ikerketa eta laguntza teknikoa" izeneko 900001-91200-4819-143106 kontu-sailari dagozkion 156.429,23 euro ordaintzeko baimena kentzea.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Atarian argitaratzea eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau entitate interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko azaroaren 10ean.-Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Marta Alvarez Alonso.

Iragarkiaren kodea: F0817533