151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

173/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak emana, Manuel Bear Sanz jauna Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuari atxikitako Interneteko Atariaren eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du atalburuak eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena egin ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Manuel Bear Sanz jauna Interneteko Atariaren eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko azaroaren 26an.-Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0818455