151. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

465/2008 EBAZPENA, azaroaren 14koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen egitura eta antolaketa arautzen dituena, eta agiri hori eskuratzeko 2009ko deialdiak onesten dituena.

Nafarroako Gobernuak 1985eko irailaren 11ko Erabakiaren bidez bere gain hartu zuen Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) emateko ardura, Euskaltzaindiak hori egiteari utzi baitzion.

Erabaki horretan berean ezarri zen Hezkuntza Departamentuak jarduera hori egiteko legezko esparrua zehaztuko zuela eta horretaz arduratuko ziren organoak eratuko zituela.

Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) 1535/1985 Foru Aginduaren bidez sortu zen.

Abenduaren 15eko 463/1998 Foru Aginduaren bidez erabaki zen Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuaren esku uztea Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko probak antolatzeko, prestatzeko, egiteko eta zuzentzeko lanak, eta lan horiek beren gain hartuko dituzten EGA azterketaren Batzorde Ofiziala eta EGA azterketaren Epaimahai Ofiziala sortzea.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak adostasun txostena eman du 2009ko deialdietako oinarriak onesteko eta probak egiteko erakunde eskudunak eratzeko eta haien eginkizunak zehazteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluko 1.d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2009ko deialdietako azterketetarako deia egitea.

2. Deialdi honen oinarriak, ebazpen honen eranskinean zehaztutakoak, onestea.

3. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofiziala eratu eta honako eginkizun hauek esleitzea:

-Aipatu agiria eskuratzeko probak antolatu, diseinatu eta gainbegiratzea.

-Proben prestatzaileak hautatzea.

-Erreklamazioei eman beharreko erantzuna koordinatzea.

-Probak ebaluatzeko eta zuzentzeko irizpideak ezarri eta Epaimahaiak irizpide horiek ezartzen dituela begiratzea.

Batzorde Ofizialaren burua Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria edo hark bere ordez izendatzen duena izanen da. Batzordekideak, honako hauek: Euskara Ataleko teknikariak, eta euskararen irakaskuntzaren arloko irakasleak eta profesionalak.

Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialak, hala nahi izanez gero, lantaldeak era ditzake azterketak prestatzeko eta gainbegiratzeko, ebaluazio eta zuzenketa irizpideak idazteko, eta egoki jotako zernahi eginkizunetarako.

4. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko kide ondoko hauek izendatzea, 2009ko deialdietarako:

-Elena Vallés Iriso andrea, batzordeburu.

-María Amparo Antoñana Abalos andrea.

-Ana Isabel Arakistain Jauregi andrea.

-Xavier Aramendia Sanz de Galdeano jauna.

-Idoia Beloki Zurutuza andrea.

-Arritxu Echaluce Arostegui andrea.

-Jose Luis Irigoien Paternain jauna.

-Ander Irizar Apaolaza jauna.

-Luis Marcelo Los Arcos Perez jauna.

-Ion Iñaki Mundiñano Larraza jauna.

-Fernando Rey Escalera jauna.

-María Carmen Huarte Carrión andrea, Batzordeko idazkari.

5. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofiziala eratzea 2009ko deialdietarako, eta haren gain uztea probak egin eta zuzentzeko lan teknikoak, laneko eta erreklamazioei aurre egiteko batzordeetan parte hartzea eta Batzorde Ofizialak esleitu eginkizun oro egitea. Eginkizun horiek oro Batzorde Ofizialak koordinatuko ditu.

6. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Epaimahai Ofizialeko kide ondoko hauek izendatzea:

-María Carmen Huarte Carrión andrea, epaimahaiburu.

-Ainhoa Irazustabarrena Barriola andrea, idazkari.

-Ana Aguirre Ceberio andrea.

-Pedro Aguirre Sarasola jauna.

-Francisco Andueza Gazolaz jauna.

-María Amparo Antoñana Abalos andrea.

-María Pilar Apalategui Urbiztondo andrea

-Ana Isabel Arakistain Jauregi andrea.

-Xavier Aramendia Sanz de Galdeano jauna.

-María Jesús Asiain Yarnoz andrea.

-Luis Miguel Asirón Saez jauna.

-Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea.

-Idoia Beloki Zurutuza andrea.

-Ángeles Colomo Razquin andrea.

-María Sagrario Crespo Zulet andrea.

-Arritxu Echaluce Arostegui andrea.

-Eskarne Galdos Larrea andrea.

-Ioseba Xabier Iaben Soltxaga jauna.

-José Luis Irigoien Paternain jauna.

-Ander Irizar Apaolaza jauna.

-Jesús María Jiménez Maya jauna.

-Juan Ignacio Lizarraga Lazcano jauna.

-Luis Marcelo Los Arcos Perez jauna.

-Ion Iñaki Mundiñano Larraza jauna.

-Yolanda Olasagarre Mendinueta andrea.

-Juan José Olasagarre Mendinueta jauna.

-María Jesús Ollo Gorriti andrea.

-Nekane Orbegozo Alcorta andrea.

-Pascual Recalde Irigoyen jauna.

-Fernando Rey Escalera jauna.

-Mikel Vilches Plaza jauna.

Epaimahaikide ordezkoa:

-Juan Pedro Etxegarai Agara jauna.

7. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak bere gain hartuko ditu matrikulatzeko eta kontrolatzeko lanak, tituluak ematea proposatzekoak eta, orobat, gai horietan eskudunak diren beste erakunde ofizial batzuekin izan beharreko harreman instituzionalak.

8. 2009ko deialdietako azterketak bukaturik, Epaimahaiak probak gainditu dituztenen eta huts egin dutenen aktak Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari igorriko dizkio. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ebazpen baten bidez baimena emanen du probak gainditu dituztenei Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) emateko. Agiri horiek Hezkuntza kontseilari jaunak sinatuko ditu.

9. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

10. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Euskara Atalera, EGAren Bulegora, "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetara, Nafarroako Urruneko Hizkuntza Eskola Ofizialera, Giza Baliabideen Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzura, eta goian aipatu batzorde eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

11. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko azaroaren 14an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1. oinarria. Betebeharrak.

a) Azterketetan parte hartzeko 16 urte beterik izan beharko dira 2008ko abenduaren 31rako.

b) Ez dute matrikularik egiten ahalko Euskal Autonomia Erkidegoan 2009an EGA agiria eskuratzeko matrikula egiten dutenek.

c) Euren urritasuna dela-eta, izangaiek probak egiteko zailtasunak badituzte, azterketak egiteko baldintza bereziak euren eskura jartzeko eska dezakete. Eskaera izena emateko orrian adierazi beharko da, eta hori frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

2. oinarria. Azterketaren egitura.

a) Atariko proba.

Proba objektiboa (test erako 90 galdera: 100 puntu), ondorengo gaitasun eta jakintzak ebaluatzeko:

-Hizkuntza jakitea: ahozko zein idatzizko komunikazioan ohikotasunez erabiltzen diren hizkuntza baliabideak eta Euskaltzaindiak euskara estandarrerako eman dituen arauak praktikan ezagutzea (70 galdera: 70 puntu).

-Entzunaren ulermena. Azterketan entzunen den grabazioan (testu bat baino gehiagokoan) oinarritutako aukera anitzeko hainbat galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).

-Irakurriaren ulermena. Testu bat baino gehiagoren edukiaren gainean aukera anitzeko hainbat galderari erantzutea (10 galdera: 15 puntu).

b) Proba idatzia. Bi zati ditu:

-Idazlan laburra: epaimahaiak proposatutako egoera baten gainean gutuna, oharra edo antzeko zerbait idatzi beharko da. 100 hitzekoa izanen da gutxienez, hasiera eta bukaera kontuan izan gabe.

-Idazlan luzea: epaimahaiak proposatutako gaiaren eta egoeraren gainean, 300 hitzeko testua idatzi beharko da, gutxienez.

c) Ahozko proba. Bi zati ditu:

-Ahozko azalpena: izangai bakoitzak 5 minutu inguru izanen du epaimahaiak proposatutako testu bat laburtzeko.

-Eztabaida: aipatu azalpen horiek bukaturik, izangai talde horretako kideak elkarrekin arituko dira ahozko azalpenetako gai horien gainean eztabaidan, aldez aurretik deus ere prestatu gabe. Horretarako, izangaiek epaimahaiak emandako gidoia hartuko dute oinarri. Bigarren zati hau 10 minutukoa izanen da, gehienez.

Ahozko Proba, salbuespenak salbuespen, 2naka eginen da.

3. oinarria. Proben balorazioa.

a) Atariko proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko 65 puntu atera behar dira, gutxienez.

b) Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, proba idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez.

c) Ahozko probaren bi aldiak batera baloratuko dira. Kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da.

d) Agiria eskuratzeko, deialdi bakoitzeko azterketetako hiru probak (atarikoa, idatzia, ahozkoa) gainditu beharko dira, nahitaez. Deialdi batetik bestera ez da notarik gordeko.

4. oinarria. Agiriak eta matrikula egiteko epeak.

a) 2009ko lehen deialdian izena emateko epea 2009ko urtarrilaren 26tik otsailaren 6ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.

b) 2009ko bigarren deialdian izena emateko epea 2009ko ekainaren 22tik uztailaren 3ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla.

c) Deialdi bakoitzean interesatuek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte (behar bezala bete ondoren) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein bide erabiliz:

-Eskabide orokorra.

-Matrikula inprimakia.

-Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia, bi aldetatik egina eta argi irakurtzeko modukoa.

-Familia ugariko agiriaren edo familia liburuaren fotokopia, argi irakurtzeko modukoa (hala behar denean).

-Legeen arabera ezgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua, organo eskudunak emana.

-Azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharrekoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirubilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (hala behar denean).

d) Azterketa egiteko eskubideak.

-Azterketa egiteko eskubideengatik 17,15 euro ordaindu beharko da, deialdi bakoitzean.

-1. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, 8,57 euro ordaindu beharko da eta 2. kategoriako familia ugariko kide izanez gero, matrikula doan izanen da. Bi kasuetan murriztapenak 21 urte bete arte balioko du, hots, matrikulaldian 21 urte edo gutxiago badute. Murriztapen hori 25 urte bete arte luza daiteke, kide horiek euren adin eta titulazioari egokitutako ikasketak egiten ari badira. Hala denean, ikasketa horiek egiaztatzeko, ziurtagiria edo matrikula ofizialaren agiria eta matrikula ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko ditu.

-Nafarroako Gobernuaren zerbitzupeko funtzionarioek eta lan-kontratudun finkoek ez dute matrikularik ordaindu beharko. Haien 25 urtez beherako seme-alabek ere ez dute deus ordaindu beharko, hots, matrikulaldian 25 urte edo gutxiago badute. Horretarako, Familia Liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute eta aditzera eman gurasoetatik zein den funtzionario edo lan-kontratudun finko. Fotokopia hori argi irakurtzeko modukoa izanen da.

-Nafarroako Foru Komunitateko eskola eta lanbide irakaskuntzako ikastetxeetan 2007/2008 eta 2008/2009 ikasturteetan zerbitzua eman duten/ematen ari diren irakasleek matrikula doan izanen dute.

e) 2009ko lehen deialdiko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2009ko otsailaren 23an jarriko da jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan: www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ega/ eta educacion.pnte.cfnavarra.es. Era berean, bigarren deialdiari dagokion behin-behineko zerrenda 2009ko uztailaren 27an jarriko da jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdean: educacion.pnte.cfnavarra.es. Euren urritasuna dela-eta, probak egiteko baldintza bereziak jartzeko eskaera egin dutenei pertsonalki jakinaraziko zaie.

f) Lehen deialdiko onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea 2009ko otsailaren 24tik martxoaren 2ra bitartekoa izanen da, bi egun horiek barne direla. Bigarren deialdian epe hori 2009ko uztailaren 28tik abuztuaren 4ra bitartekoa izanen da. Epe horiek amaiturik, interesatuek ez dute inolako dokumentazio gehigarririk aurkezten ahalko.

g) Lehen eta bigarren deialdietako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak, hurrenez hurren, 2009ko martxoaren 10ean eta abuztuaren 13an jarriko dira jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdean: educacion.pnte.cfnavarra.es.

h) Probak egin ahal izateko izangaiek nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokideren bat aurkeztu beharko dute.

5. oinarria. Azterketak egiteko eta emaitzak jendaurrean jartzeko egun-orduak.

a) Proba guztiak egiteko ezartzen diren egunak finkoak dira eta ezin izanen dira aldatu. Lehen deialdiko lehen azterketa (atariko proba) 2009ko martxoaren 14an eginen da, goizeko 10:00etan. Era berean, bigarren deialdiko lehen azterketa (atariko proba) 2009ko irailaren 12an eginen da. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendetan adieraziko da zein tokitan eginen diren.

b) Bi deialdietako atariko probaren emaitzen aktak, hurrenez hurren, 2009ko martxoaren 17an eta irailaren 16an jarriko dira jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan: www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ega/ eta educacion.pnte.cfnavarra.es. Aktarekin batera adieraziko da, halaber, azterketa idatzia zein egunetan eta tokitan eginen den, eta proba idatziko plikak zein egunetan eta tokitan irekiko diren.

c) Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, EGA azterketaren hiru aldietako edozeinetako kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean. Epaimahai ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu eta emaitzak argitaratuko Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan: www.pnte.cfnavarra.es/ega eta educacion.pnte.cfnavarra.es.

d) Hautagaiek azterketak ikustea eska dezakete. Hautagaia bera bakarrik agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela, eta EGA azterketaren proba guztiak bukatu ondoren erakutsiko zaio. Hautagai bakoitzari dagozkion eguna eta ordua argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan: www.pnte.cfnavarra.es/ega eta educacion.pnte.cfnavarra.es.

6. oinarria. Ahozko azterketa grabatzea.

Epaimahaiak ez ditu, oro har, ahozko probak grabatuko. Izangai batek bere azterketa graba diezaioten nahi badu, matrikula orrian horretarako jarri den laukitxoan gurutze bat jarri beharko du.

7. oinarria. Agiria eskuratzeko eskubideak.

Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko probak gainditu dituzten izangaiek, agiri hori jaso baino lehenago, gordekina aurkeztu beharko dute Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuan, agiri hori emateko tarifa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirubilketa Kontuan ordaindu dela egiaztatzen duena, hain zuzen ere.

Tarifa hori Foru Lege batean ezarriko da, hots, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoan, titulua emateko unean indarra duen hartan.

Era berean, agiri berri bat eskatzen bada, dela aurrekoa galdu delako, dela izangaiaren datuak aldatu direlako, aipatu Foru Lege horretan ezarritako tarifa ordaindu beharko da.

Iragarkiaren kodea: F0818425