150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

3583/2008 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Horretaz gain, epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 16ko 3011/2008 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2008ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 8an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Halaber, bidezko da Administrazio Erroko langileen batzordeak proposaturiko mahaikideak izendatu eta epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, kontuan hartuta Xabier Olarra Lizaso jaunaren ordezko mahaikideak abstentziorako emandako arrazoia.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

-Mahaiburua: José Luis Remón Corrales jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa: Humberto Manterola Erro jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikideak:

1. Manu Esteban Asurmendi jauna, Administrazio Erroko langileen batzordearen izenean.

Ordezkoa: Isabel Artieda Urrestarazu andrea, Administrazio Erroko langileen batzordearen izenean.

2. Xabier Olarra Lizaso jauna, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Itzulpen Ataleko burua, idazkari lanetan ere arituko dena.

Ordezkoa: Itziar Díez de Ulzurrun Sagala andrea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko euskara itzultzailea.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko azaroaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

AGUIRRE SARASOLA, PELLO

ECHANOVE ARRIETA, AITZIBER

EGAÑA DESCARGA, MARIA JOSE

ETXEBARRIA ARIZNABARRETA, MONIKA

RECALDE IRIGOYEN, PASCUAL

REY ESCALERA, FERNANDO

VILCHES PLAZA, MIKEL JOSEBA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0818106