150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Farmazia Ospitalarioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Farmazia Ospitalarioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. onarrian xedaturikoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenak, lorturiko puntuen hurrenkeraren arabera, eta puntu gehienez gainditu duena izendatzeko proposamena aurkeztu ditu. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Farmazia Ospitalarioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu baterako honako hau izendatzeko proposamena onesten da:

-Igoera txanda

LARREA GOÑI, NATALIA

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko azaroaren 13an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0817922