150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udalaren eta Príncipe de Viana Promoción y Desarrollo II y III S.L. enpresen arteko hirigintza hitzarmena, Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitateko 23 eta 24. lurzatiak kudeatzeko. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2008ko azaroaren 5ean egindako bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Noaingo 4. eremuko U.E. 4.4 exekuzio unitatetako 23 eta 24. lurzatiak kudeatzeko hirigintza hitzarmena, Noain Elortzibarko Udalaren eta Príncipe de Viana Promoción y Desarrollo II y III, S.L. enpresen artekoa. Orobat, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta espedientea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentura igortzea.

Noain Elortzibarren, 2008ko azaroaren 10ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0817674