150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2008ko azaroaren 3an egindako osoko bilkura arruntean, behin betikoz onestea erabaki zuen 17. puntua, hau da, Baztango Udalaren eta Elizondoko AR-2 banaketa eremuko jabeen artean hitzartu beharreko hirigintzako hitzarmena, eremu horretan sobera diren hirigintzako eskubideak gauzatzeko. Horretarako irekitako espedientean jaso da eta Blanca Iturria Carricaburu andreak, Alfonso Ciáurriz Vicente jaunak, Sinforosa Iparrea Iturralde andreak, M.ª Luisa Repáraz Arregui andreak, Jesús M.ª Esarte Muniain jaunak eta Joaquín Maya Marticorena jaunak sustatu dute.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesdunek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2008ko azaroaren 12an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0817432