150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

IRUÑA

Iruñeko Arga (2. fasea), Elorz eta Sadar ibaiak, Elorz ibaiaren tartean, lehengoratzeko planak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzea

Udalbatzak 2008ko azaroaren 21ean egindako osoko bilkuran ondoko erabakia hartu zuen:

Ikusirik 2006ko uztailaren 4ko 10/UV erabakia, "Elorz ibaiertzaren aldeko paisaiaren eta ibai-zatiaren egokitzapena eta haren irisgarritasunaren sustapena. 1. fasea, Arostegui etorbidea-Ipar Etxabakoitzeko auzunea" proiektuak eragindako lurzoruen desjabetzeak ukitzen dituen titularren, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onetsi zuena; eta ikusirik, bestalde, 2008ko urriaren 6an Alkatetzak emandako 5/HL ebazpena, zeinen bidez 4. poligonoko 2140. lurzatiaren titulartasuna aldatu baita, eta espedientean jasotako txostena, ondokoa,

Erabaki da:

Titular, ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendatik Katastroko 4. poligonoko 2140. lurzatiaren titularra aldatzea, Sortzez Garbiaren Ama Karmeldar Oinutsen ordenaren izenean jarriz (IFK: Q3100038C; helbidea: Arostegui etorbidea, 14).

Eta hau guztia argitara ematen da Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeaz bezainbatean eta indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan, Petra Liquinianorentzat zein Sarasaren ondorengoentzat eta izan litezkeen beste interesdun ezezagunentzat, legeak dioen bezala saiatuta ere, ezin baitzaie jakinarazi.

Iruñean, 2008ko azaroaren 24an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0818073