I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3614/2008 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario baten izendapena egiten duena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko, eta María Amparo Santamaría Torroba andreak lanpostu hori betetzeko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 553/2007 Ebazpenaren bidez egindako izendapena baliorik gabe uzten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 23ko 1542/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, lehendik egindako lekualdatze lehiaketan hutsik gelditu baitziren.
Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.
Martxoaren 7ko 533/2006 Ebazpenaren bidez eta apirilaren 5eko 728/2006 Ebazpenaren bidez (2006ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, martxoaren 22koa, eta 2006ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, apirilaren 24koa) deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko eta behin betiko zerrendak onetsi ziren, hurrenez hurren.
2006ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 28an, behin betiko zerrendan zegoen akats baten zuzenketa argitaratu zen.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, 2007ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 19koan, Ana Oyarzábal Zulaica andrea, igoera txandatik, eta María Amparo Santamaría Torroba andrea, txanda irekitik, izendatzeko proposamena argitaratu zen.
Gero, deialdiko 8. oinarrian eskatutako agiriak aurkeztu ondoren eta ikusirik deialdian eskatutako betebeharrak betetzen zituztela, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 553/2007 Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko.
Horren ondotik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 7an emandako 1073/2008 Ebazpenaren bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak 2008ko urtarrilaren 23an emandako epai irmoa oso osorik betearaztea ebatzi zuen eta, horrenbestez, epaimahaiak oposizio-lehiaketa berriz baloratzea erabaki zuen.
Erabaki hori betez, epamahaiak Enrique Sáinz de Murieta García de Galdeano jauna izendatzeko proposamena egin zuen, txanda irekitik, Amparo Santamaría Torraba andrearen ordez. Proposamen hori 2008ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 7an.
Bigarrenik proposatutako izangaiak deialdiko 8 oinarrian eskatzen diren agiriak aurkeztu dituenez eta deialdian ezarritako betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu huts bat esleitzea.
Horren ondorioz, bidezko da, halaber, Amparo Santamaría Torraba andrearen izendapena baliorik gabe uztea, bete beharreko lanpostu hutsak bi direlako.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Enrique Sáinz de Murieta García de Galdeano jauna, txanda irekiko izangaia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanetan aritzeko.
Lanpostuaz jabetu ondoren, izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu.
Deialdiko lanpostua A maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Fakultatibo espezialistak" eta "Errehabilitazioa" estamentuan eta espezialitatean sailkaturik dago (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, Eranskina). Lanpostuko ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.
Izendatutako izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko da, araubide horretan aurreikusten den babesaren pean.
Destinoa duen herrian bertan bizi beharko du, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko du bere bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.
Lanaldia zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.
Izangaia lanpostua dagoen lantokiari organikoki lotuta geldituko da. Halaber, lantoki horri atxikiko zaio funtzionalki eta atxikipen horren ondoriozko jarduerak egin beharko ditu, betiere Zentroko Zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen dituen arau eta jarraibideak betez.
Izendatutako izangaiak dedikazio esklusiboaren araubidean lan eginen du, hau da, prestasun osoz, erabateko dedikazioarekin eta irabazizko beste inongo jardueratan aritu gabe, ez arlo publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.
Horrez gain, guardiak eginen ditu, lanpostuan bertan egon beharrekoak eta/edo lanpostuz kanpokoak, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.
Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute osasun arloko profesionalen graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta, era berean, biztanleen osasuna hobetzea helburu duten heziketa ekintzetan lagunduko dute.
2. Plantilla organikoan 65182 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, Tuterako "Reina Sofía" ospitaleari atxikia.
Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazten diotenetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. María Amparo Santamaría Torroba andreak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu bat betetzeko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 55372007 Ebazpenaren bidez egindako izendapena baliorik gabe uztea (izendapena 2007ko 31. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 12an), ebazpen honen bidez Sáinz de Murieta García de Galdeano jaunaren alde egiten den izendapenaren ondorioz.
María Amparo Santamaría Torroba andrearen izendapena baliorik gabe geldituko da ebazpen hau jakinarazten zaion egunaren biharamunean.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Tuterako "Reina Sofía" Ospitalea) eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta Enrique Sáinz de Murieta García de Galdeano jaunari eta María Amparo Santamaría Torroba andreari jakinaraztea, adieraziz haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.
5. Izendapena eta lanpostuaren esleipena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2008ko azaroaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0817985