150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Mankomunitatearen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzaile lanpostu bat, barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2008ko azaroaren 26an, 82/08 zenbakiko Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzaile lanpostu bat, barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdiko 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz (deialdia 2008ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 27an); eta 2008ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 18koan argitaratu ziren Mankomunitateko Estatutuen 22.5 artikuluak emandako eskumena baliatuz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa.-Onestea Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko B mailako gizarte hezitzaile lanpostu bat, barneko igoera txanda murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, I. eranskinean azaltzen dena.

Bigarrena.-Deialdiko 6.1 oinarria aldatu eta adieraztea oposizioaldia 2008ko abenduan hasiko dela, izan ere proba teoriko-praktikoa (lehen eta bigarren ariketak) 2008ko abenduaren 18an eginen da. Horiek horrela, izangaiak egun horretako 8:30ean agertu beharko dira Berriozarko Udalaren bilkura aretoan, Berriozarko Kaleberri kaleko 12an, eta nortasun agiri nazionala edo gidabaimena ekarri beharko dute, edo zuzenbidean onartzen ahal den bertze edozein bitarteko, ekitaldian berean nortasuna frogatzeko balio badu. Bolaluma urdin edo beltza ere ekarri beharko dute.

Hirugarrena.-Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

I. ERANSKINA

Onartua:

ARMENDÁRIZ VALDEMOROS, FERMÍN

Baztertuak: inor ez.

Berriozarren, 2008ko azaroaren 26an.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno De la Chica.

Iragarkiaren kodea: L0818207