150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

VIANA

Deialdia, administrari laguntzailea lanaldi erdian hartzeko

Azaroaren 10eko 498/2008 Ebazpenaren bidez, Vianako Udaleko alkate udalburuak onetsi du Vianako Udaleko gizarte zerbitzu oinarrrizkoaren administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez, funtzionario moduan eta lanaldi erdian betetzeko deialdia.

OINARRIAK

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek xedea du Vianako Udalaren gizarte zerbitzu oinarrrizkoaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez, funtzionario moduan betetzea.

1.2. Izendapenak funtzionario bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, jabetza hartzen duen unetik.

1.3. Legegintzako Foru Dekretuan D mailarako ezarritako oinarrizko lansariak izanen ditu lanpostuak, hau da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen hartan eta hura garatzeko eman diren eta indarra duten gainerako araudietan ezarritakoak, eta betiere Udalaren plantilla organikoetan finkaturiko horiek.

1.4. Lanaldiaren antolamendua zerbitzuaren beharretara egokituko da beti, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko organo eskudunek. Era berean, llanaldi osora luzatu ahalko da lanaldia, hala behar bada.

1.5. Egin beharreko lanak bere maila eta kategoriari dagozkionak izanen dira, ondoko hauek barne: jendeari harrera egitea eta informatika ekipoak erabiltzea, testu trataera eta beste prozesu informatikoak ere. Halaberean, beharrezkoa bada, Udalaren bulegoetatik kanpo ere eginen ditu jarduketa eta kudeaketak.

1.6. Epaimahaiak, izendatzeko proposamenean, lehena gelditu den izangaiaren datuak jasoaraziko ditu.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Proba honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu bateko herritarra, edo ahaidetasun harremana izatea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako neurriei buruzko maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legeak adierazten duen ildotik, apirilaren 3ko 8/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Halaber, langileen zirkulazio librea jasorik Europar Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuko pertsonak izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskola-graduatuaren titulua, administrazio alorreko lehen graduko lanbide heziketarena edo titulu baliokide bat izatea edo eskuratzeko maneran egotea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta administrazio publikoaren zerbitzutik baztertua ez izana zehapen espedientearen bitartez.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek baldintza horiek betetzen dituztela frogatu beharko dute, deialdi honetako bederatzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta moduan. Baldintzak bete beharko dituzte, hain zuzen ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta horien jabe beharko dute izan oposizioaldiak dirauen bitartean eta izendapena egiten den arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Vianakoko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak baino lehen. Egun hori baliogabea edo larunbata baldin bada, balioduna den hurrengoan bukatuko da. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Hurrengoak erantsi behar zaizkio eskabideari: NANaren fotokopia konpultsatua.

3.3. Ezintasuna dutenek eskabidean azaldu beharko dute zein den eta, halaber, probak egiteko denboraren zein bitartekoen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ere.

3.4. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Vianako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai bazterturik bada, hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Vianako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzeko aginduko du. Argitalpen horretan zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Gregorio Galilea Arazuri, Vianako Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Yolanda González García, Vianako Udaleko alkateordea.

1. mahaikidea. Gizarte Ongizate Departamentuak izendatu beharreko ordezkaria.

Ordezkoa: Gizarte Ongizateko Departamentuak izendatu beharreko ordezkaria.

2. mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko ordezkaria.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatu beharreko ordezkaria.

3. mahaikidea: Eduardo Labeaga Mendiola, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: María Fe Pérez Toledano, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.

4. mahaikidea: M.ª Nora García Morentin, Vianako Udaleko gizarte langilea.

Ordezkoa: M.ª Rosana Ruiz Martínez, Los Arcosko Udaleko gizarte langilea.

Idazkaria: Mª Asunción Gil Barnó andrea, Vianako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Coro Gómez Baquedano, Los Arcosko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen erabateko gehiengoa bederen bertan ez bada.

5.3. Bertan diren kideen gehiengoaz hartuko dira erabakiak.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiaren ebazpenak lotesleak dira administrazioarentzat, baina honek berrikusten ahal ditu 30/92 Legearen 102. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6. oinarria.-Oposizioaren hasiera eta garapena.

6.1. Oposizirako deialdi bakarra eginen da ariketa bakoitzerako. Deialdia egitean norbait ez bada hiru ariketetako edozeinetara aurkezten, izangai horrek bertzerik gabe galduko du ariketa horretan eta hurrengoetan parte hartzeko eskubidea eta, beraz, hautapen prozesutik baztertuta geldituko da, non ez den ezinbertzeko kasua, behar bezala justifikatu eta epaimahaiak ontzat emana.

6.1.1. Lehen ariketa: teorikoa, test motako 60 galdera erantzun beharko dira, 2. eranskineko programan agertzen diren gaien gainean.

6.1.2. Bigarren ariketa: teoriko-praktikoa, kasu bat edo gehiago argitu beharko dira, 2. eranskineko programan agertzen diren gaien gainean eta/edo lanpostuak berezko dituen eginkizunen gainean.

6.1.3. Hirugarren ariketa: informatika proba. Ariketa praktiko bat egin beharko da, ofimatikako ezagupenen gaineko probekin Windows ingurunean: word, excel, access (office 2003).

Proba bakoitza hasi baino lehen, epaimahaiak ezarriko du ariketak egiteko denbora.

Epaimahaiak finkatuko du ariketak egiteko ordena eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin behar diren.

7. oinarria.-Oposizioko ariketen balorazioa.

7.1. Lehen ariketa. Gehienez ere 35 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak

7.2. Bigarren ariketa. gehienez ere 35 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

7.3. Hirugarren ariketa. Gehienez ere 30 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxienezko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena bazterturik geldituko da. Halaberean, ariketa guztietan bazterturik geldituko dira ariketen edozein pobatan 0 puntu eskuratzen duetn izangaiak.

Ariketak zer ordenatan eginen diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak: lehen proba (gaiak), bigarren proba (proba praktikoa) eta hirugarren proba (informatikoa). Ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainerakoa kalifikatuko.

8. oinarria.-Ariketak etorri ahalean horien egunak, ordua eta tokia argitaratzea.

8.1. Herriko Etxeko iragarki oholean egin beharko da, gutienez berrogeita zortzi ordu lehenago, edo hogeita lau ordu lehenago hasitako ariketa baten segida baldin bada.

8.2. Ariketak egiteko dei bakarra izanen da. Haietara, izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta eskatuz gero erakutsi; bertzenaz, kanporatu eta baztertuak izanen dira.

9. oinarria.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa burututa, epaimahaiak probak gainditzen dituztenen zerrenda eginen du, puntuazio handienetik txikienerako ordenan antolatua, eta puntuaziorik hoberena atera duen izangaia izendatzeko proposamena eginen dio Alkatetzari. Alkatetzak Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du delako proposamen hori.

9.2. Sartzeko hautapen prozesuan parte hartu duten bertze izangaien zerrenda ere eginen da, alegia, gainditurik ere lanpostua eskuratu ez dutenena eta gainditu ez dutenena.

Ariketa guztiak gainditu arren lanposturik eskuratzen ez duten izangaiek osatuko dute zerrenda hori, baita ariketaren bat gainditu arren aprobatu ez duten izangaiek ere. Zerrenda horretan sartu ahal izateko nahitaezko baldintza izanen da izangaiek gainditu dituzten ariketetariko batzuk baztergarriak izatea.

Zerrendan, gainditu diren ariketetan erdietsitako puntuazioen baturak finkatuko du lehentasuna, eta gehienez ere bortz urte iraunen du onartzen den egunetik.

10. oinarria.-Agirien aurkezpena.

10.1. Izendatzeko proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Vianako Udalaren erregistro orokorrean:

a) Eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia (udal bulegoetara eramanen da jatorrizkoarekin batera, egiaztatzeko).

b) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

c) Osasun txostena, lanpostuaren berezko egitekoetan aritzea eragozten dion akats fisiko edo psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena, Vianako Udalak zehazten duen sendagile taldeak egina.

10.2. Inork agiri horiek adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da izendatu eta jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra esateagatik izan dezakeen erantzukizuna eskatzeko.

10.3. Aurreko atalean azaldutakoa gertatzen bada, alkate udalburuak gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua.

11. oinarria.-Lanpostuan sartzea.

11.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Vianako Udaleko administrari laguntzaile izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

11.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

11.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbertzeko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Vianako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 9. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

12. oinarria.-Errekurtsoak.

12.1. Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau edo errekurritutako egintza Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vianan, 2008ko azaroaren 10ean.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

1. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena: .................., adina: ......., NAN zk.: ............ jakinarazpenetarako helbidea: herria: ................... karrika: ................, zk.: ........, telefonoa: ..........

Zure aitzinera agertu eta azaltzen dut:

-Onartua izatea eskatzen dudala Vianako Udaleko gizarte zerbitzu oinarrizkoaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat,funtzionario moduan eta lanaldi erdian -lanaldi osora luzatzen ahal bada ere- oposizio bidez betetzeko deialdian (........ zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: ............).

-Karguan aritzea galarazten didan gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

-Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

-Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, ezta desgaitua ere eginkizun publikoak betetzeko.

-Deialdiaren 2. oinarrian adierazten den titulazioa badudala.

-Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Horregatik guztiagatik,

Horrenbestez, lanpostu hori eskuratzeko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

Vianan, 2008ko .........aren ........(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

VIANAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA

2. ERANSKINA

Lehen ariketarako eta bigarren ariketarako gaien zerrenda

1.-Nafarroako toki ogasuna.

Nafarroako toki entitateen baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera. Tributu arloko eta tributuz kanpoko baliabideak. Udal zergak.

2.-Antolaketa eta funtzionamendua.

Udala: Kontzeptua eta osagaiak. Udal administrazioa: beharrezko antolakuntza eta antolakuntza osagarria. Udal autonomia: eskumena. Espezialitateak: Kontzejua Nafarroan; Mankomunitateak.

3.-Administrazio prozedura.

Administrazioaren agiriak. Ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena. Antolaketa eta artxiboko tratamendua.

Administrazioaren egintza. Administrazio prozedura. Kontzeptua eta erregulazioa. Ideia orokorra haren hasieraz, antolamenduaz, instrukzioaz eta bukaeraz. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.

4.-Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea.

5.-Gizarte zerbitzu oinarrizkoen programak.

6.-GZEIS: gizarte zerbitzuen erabiltzaileendako informazio sistema.

Iragarkiaren kodea: L0817749