150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TUTERA

Deialdia, Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Akats zuzenketa

Castel Ruiz kultur etxeko Gobernu Batzarrak, 2008ko urriaren 14an hartutako erabakiaren bidez, deialdia onetsi zuen Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakasle izateko lanpostu bat, lanaldi osokoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Castel Ruiz kultur etxearen zerbitzuan, "Fernando Remacha" Udalaren Musika Eskolarako.

Erabaki hori 2008ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 17an.

Espedientea aztertzean akats bat agertu da erdarazko deialdiaren 2.1.e) oinarrian, okerreko titulazio akademikoa eskatu baitzen; izan ere, pianoko titulazioa izatea eskatzen zen, biolinekoa eskatu beharrean.

Hortaz, honela gelditzen da 2.1.e) oinarria, zuzendu ondoren: "Hallarse en posesión del título de Profesor de Violín expedido al amparo del Decreto 2618/1966, de 10 de septiembre, o de Profesor de Violín o Profesional de Violín, expedido al amparo del Decreto de 15 de junio de 1942, o el título profesional de violín (L.O.G.S.E. o L.O.E.)".

Tuteran, 2008ko abenduaren 1ean.-Batzarburua, Mercedes San Pedro López.

Iragarkiaren kodea: L0818490