150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

LODOSA

Albiente izateko bi lanpostu betetzeko oposizioa. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Langileak hautatzeko espediente horretan, Alkatetzaren otsailaren 19ko 149/2008 dekretuaren bidez, honako hau xedatu da:

Alkatetzak irailaren 11n emandako 114/2008 Dekretuaren bidez, onetsi egin zen albiente izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, irailaren 26an argitaratu zena, 2008ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2008ko 138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 12an), bidezko da eranskinean heldu den behin betiko zerrenda onestea, epaimahaiaren osaera aldatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea, deialdiko oinarrietan aurreikusitakoa aldatuz horrela.

Epaimahaiko kideak: Alkatetzaren azaroaren 12ko 139/2008 Dekretuaren bidez aldatu egin da epaimahaiaren hasierako osaera, Nafarroako Segurtasun Eskolak proposaturiko mahaikide titularrak eta ordezkoak uko egin diote eta; horiek horrela, José María Idoate Gastearena izendatu da mahaikide titular eta Pilar Guillén Herrero, berriz, ordezko, Segurtasun Eskolak hasiera batez proposaturiko horien ordez aritzeko.

Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua: deialdiko bosgarren oinarria aldatu eta oposizioa 2008ko abenduan hasiko dela erabaki da. Altuera egiaztatzea eta lehen proba, deialdiko 1. eranskinean agertzen diren ariketa fisikoak, Lodosako udal igerileku estalian eginen dira (El Medianil pasealekua, futbol zelaiaren ondoan), asteartez, 2008ko abenduaren 16an, goizeko hamarretan hasita; probak egiteko Udalaren beste instalazio batzuetara joan beharra izanen da, agian. Bigarren proba (ariketa idatziak) Lodosako Herriko Etxean eginen da, 2008ko abenduaren 18an, goizeko 10etan hasita, aurreko probak egitean ezustean gertaturiko inguruabarrak direla-eta hala egitea ezinezkoa denean izan ezik; hala gertatuz gero, lehen probak bukatu ondoren Udalaren iragarki oholean iragarriko da noiz eginen den bigarrena.

Lodosan, 2008ko azaroaren 28an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

PABLO ABAD SOLDEVILLA

FRANCISCO JOSÉ BARCO SÁENZ-LÓPEZ

DAVID CAMACHO GARRIDO

JOSÉ RICARDO COLL CAPELLE

PATXI CORTAZAR GONZÁLEZ

ROBERTO DÍAZ CABELLO

ANNE JUDITH DUVALON PÉREZ

RAÚL GARCÍA GARCÍA

ROSANA GARÓS MARTÍNEZ

MARTA EULALIA GRANADA ESPINASA

OSCAR HIERRO BERCEO

DIEGO HUERGO MORGA

JOSÉ MANUEL ILLERA AMUTIO

RAMÓN JIMÉNEZ BENITO

CÉSAR LIMA PAULO

ELOY LÓPEZ LANDA

DAVID LÓPEZ MAGAÑA

RAÚL LÓPEZ MAGAÑA

LUCAS LUCAS VISEDO

FERNANDO MAZO SÁEZ

JORGE MONTES FERNÁNDEZ

FRANCISCO JAVIER OLZA ECHEVERRÍA

CÉSAR QUINTANA NIETO-MARQUEZ

DARÍO RESANO RESANO

DAVID ROLDÁN IRIBARREN

ÓSCAR ROSADO SERRANO

HUGO RUIZ GARCÍA

RUBÉN RUIZ RUIZ

OLIVER TEJADA CALERO

ELISABETH UCAR REMIRO

DIEGO URIZ GARCÍA

VÍCTOR MANUEL VELA FERNÁNDEZ

RICARDO VELASCO MURO

Baztertuak:

Deialdiko 3.2 arauan aipatzen diren agiriak ez aurkezteagatik.

PABLO SAN MARTÍN OSÉS

Iragarkiaren kodea: L0818408