150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AGOITZ

Ediktua

2008ko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 28an, argitaratu zen zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Lehen ariketa egiteko datan akatsa badela oharturik, 2008ko urtarrilaren 12an dioen tokian, 2009ko urtarrilaren 12an behar du esan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Agoitzen, 2008ko azaroaren 29an.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L0818521