150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten prezio publikoen arauketa. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2008ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

Ikusirik 2009ko ekitaldirako prezio publikoak eguneratzeko beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak duen egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duen araua eta haren tarifen eranskina onestea, espedienteko testu bateginekin batera geldituko baitira. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

-03. araua: Etxez etxeko laguntza zerbitzua.

-04. araua: Kultur aretoa eta Udalaren beste lokal batzuk erabiltzea.

-08. araua: Udalaren Haur Eskolako 0-3 urtekoendako zaintza eta egonaldi zerbitzua ematea.

Bigarrena.-Ondoko zerrendan ematen diren prezio publikoen ordainarazpena arautzen duten tarifen eranskinak onestea, espedienteko testu bateginekin batera geldituko baitira. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra:

-01. araua: Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan parte hartzea.

-02. araua: Udalaren makineria, ibilgailuak, lanabesak eta beste elementu batzuk baliatzea.

-05. araua: Udalaren Gizarte Etxeko lokalak erabiltzea.

-06. araua: Podologia zerbitzuak ematea.

-07. araua: Ludoteka zerbitzua ematea.

-09. araua: Gazteriaren Etxeko aretoak erabiltzea.

Hirugarrena.-Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarri ondoren, egokitzat jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Laugarrena.-Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Bosgarrena.-Hasiera batez onetsitako Arau fiskaletako aldaketa horiek, arauzko tramiteak bete eta 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, azken testu bateginak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

Tafallan, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0818217