150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

2008ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten tasen arauketa Hasierako onespena

Udalbatzak, 2008ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

Ikusirik 2008ko ekitaldirako tasak eguneratu beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak duen egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Ondoko zerrendan ematen diren tasen ordainarazpena arautzen duen ordenantza eta haren eranskina onestea, espedienteko testu bateginekin batera geldituko baitira. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

-06. ordenantza fiskala: Lizentziak eman eta hirigintza jarduerak egitea.

-11. ordenantza fiskala: Hilerriko zerbitzuak ematea.

-13. ordenantza fiskala: Ezkontza zibilak egitea.

-12. ordenantza fiskala: Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Bigarrena.-Ondoko tasen eta herrilurren aprobetxamenduen ordainarazpena arautzen duten tarifen eranskinak onestea, espedienteko testu bateginekin batera geldituko baitira. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

-04. ordenantza fiskala: Agiriak luzatu eta tramitatzea.

-05. ordenantza fiskala: Autotaxia.

-07. ordenantza fiskala: Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentzia.

-08. ordenantza fiskala: Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenak.

-09. ordenantza fiskala: Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta horiek zaintzea, edo ibilgailuak eremu publikoan ibilgitzea.

-12. ordenantza fiskala: Kirol instalazioak eta eskolako lokal eta instalazioak erabiltzea.

-15. ordenantza fiskala: Herrilurrak aprobetxatu eta baliatzeko ordaindu beharreko eskubide eta sariak.

-16. ordenantza fiskala: Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

-12. ordenantza fiskala: Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzea.

-12. ordenantza fiskala: Merkatuko Plazarekin, kalez kaleko salmentarekin eta feria barrutiarekin ikusteko duten aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa, zerbitzuak eta jarduerak.

-12. ordenantza fiskala: Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzea.

Hirugarrena.-Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarri ondoren, egokitzat jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Laugarrena.-Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera eta behin betiko testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Bosgarrena.-Hasiera batez onetsitako Arau fiskaletako aldaketa horiek, arauzko tramiteak bete eta 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, azken testu bateginak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

Tafallan, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0818216