II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
TAFALLA
2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zergen arauketa. Onespena
Udalbatzak, 2008ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:
Ikusirik 2009ko ekitaldirako zergak eguneratu beharra, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak duen egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/04 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.
Honako hau propasatu da:
Lehenbizikoa.-Egungo indize-eskala mantentzea 2009. urterako jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko.
POLIGONO FISKALAK 1-2-3 4-5 6tik 13 bitarte 14tik 19 bitarte
INDIZEAK 1,40 1,38 1,36 1,32
Bigarrena.-Karga-tasa hauek onestea 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina lurreko ondasunen gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko.
-%0,472 urteko, hirilurreko ondasunen gainean.
-%0,8 urteko, landalurreko ondasunen gainean.
Hirugarrena.-Honako karga-tasa hauek mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, 2009. urtean:
-Zerga-oinarria = exekuzio materialaren aurrekontua.
-Aurrekontua 2.500 eurokoa edo hortik beherakoa bada: %3,1.
-Aurrekontua 2.500 eurotik gorakoa bada: %5.
Enpresak lehenbiziko aldiz ezartzeko lanetan, enpresa horiek La Nava edo Barranquiel industrialdeetan kokatzen direnean, aurreko tasen %50 aplikatuko dira. Lehenbiziko aldiz ezartzeko lanen kontzeptuaren barnean sartuko dira Tafallako herrigunetik ateratzen diren jarduerak. Ez dira kontzeptu horren barnean sartuko beste industrialdeetatik ateratzen diren jarduerak.
Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea.
Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek para daitezke haren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpena jakinarazten den egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.
Bidezko juzgatzen den beste edozein errekurtso paratzen ahal da.
Tafallan, 2008ko azaroaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0818215