I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
170/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Hezkuntza kontseilariak emana, José Ortega García jauna Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko Testu eta Material Didaktikoen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. José Ortega García jauna Hezkuntza Departamentuko Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko Testu eta Material Didaktikoen Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak karguaz jabetzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2008ko azaroaren 3an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: F0817039