150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ELIZAGORRIA

Minusbaliatuei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2008ko azaroaren 5ean egin bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onestea erabaki zuen Minusbaliatuei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bitartez aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2008ko azaroaren 12an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L0817433