150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten diru-sarreren arauketa. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2008ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duen diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat joko dira aipatutako ordenantzak.

Castejonen, 2008ko azaroaren 25ean.-Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0818112