150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Udal Planeko aldaketa baten hirigintzako araudia

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariak ekainaren 12an emandako 156/2008 Foru Aginduaren bidez (2008ko 86. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 14koa) behin betiko onetsi zen Barañaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorra 1. poligonoko 720.-726. bitarteko lurzatietan eta 500. lurzatian aldatzeko espedientea, Gestión y Obras Milenium, S.L. eta Promotora Constructora "El Txori" enpresek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara udal planeamenduko aldaketa horren hirigintzako araudia, planoak izan ezik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2008ko urriaren 28an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

ARAUDI OROKORRA

1. artikulua. Xedea.

Udal Planeko aldaketaren xedea da sektoreko lurzorua mugatu eta sailkatzea, sektorea xehetasunez antolatzea eta paisaia-erreserbaren muga fisiko eta juridikoak zehaztea, Eskualdeko Hirigintza Arauetan agindutakoa betetzeko.

2. artikulua. Eremua.

Planoetan adierazitakoa. Proposamenaren eremua Barañaingo mendebaldean dago eta 239.808 m² ditu. Iparraldean Arga ibaiarekin du muga, ekialdean Lagunak kirol elkartearekin, hegoaldean Oltza Zendeako ingurabidearekin eta mendebaldean trenbideko ezpondarekin.

3. artikulua. Udal Planeko aldaketaren agiriak, arauen norainokoa eta interpretazioa.

Hona hemen Udal Planeko aldaketaren agirien norainokoa eta edukia.

-Memoria: antolamendu-eremuaren oraingo egoera deskribatzen du eta, bestalde, dokumentu osoak ezarritako hirigintza-antolamendua onartzeko erabilitako kontzeptuak aztertu eta garatzen ditu.

-Planoak: zenbait plano multzo bereizten dira.

.Informazio planoak: hirigintzaren oraingo egoera erakusten dute.

.Antolamendu planoak: ezarritako determinazio egiturazkoak eta determinazio xehakatuak erakusten dituzte.

-Hirigintzako araudia: agiri honetan arauz finkatzen dira jarduketa eremuan hirigintzako jarduketa guzti-guztiek bete beharko dituzten baldintzak: planeamendurako baldintzak, planeamendua kudeatu edo gauzatzekoak, eraikitzekoak nahiz jarduerak eta erabilerak ezartzekoak. Araudiak bi zati ditu.

.Araudi orokorra: eremurako determinazio egiturazkoak eta xehakatuak biltzen ditu, eta, horiez gain, araudi grafikoan eta araudi partikularrean erabilitako kontzeptuen definizioa dakar.

.Araudi partikularra: Udal Planeko aldaketaren bidez garatutako zona bakoitzaren determinazioak eta arauak biltzen ditu.

-AR (banaketa eremua).

-SE (sektorea).

-UE (exekuzio unitateak).

-GSA1 (sektoreari atxikitako sistema orokorra).

-Azterlan ekonomiko eta finantzarioa: agiri hau ez da loteslea. Aurreikusitako jarduketen kostua eta finantzaketa ebaluatzen dituen agiria da.

Kontraesanik bada dokumentazioa ongi interpretatzeko, agiri lotesleek izanen dute indarra lotesleak ez direnen gainetik (arauemaileak ez diren proposamen planoak, eta azterlan ekonomiko eta finantzarioa), eta lotesleen artean arauemaileak direnek (araudia eta antolamendu planoak) izanen dute indarra besteen gainetik. Agiri lotesleak interpretatzeko, Udal Planean ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

4. artikulua. Egiturazko determinazioak eta determinazio xehakatuak.

Udal Planak eremu osorako ezarritako ondoko determinazio hauek egiturazkoak dira:

-Lurzoruaren sailkapena: lurzoru urbanizagarria. 35/2002 Foru Legearen 95. artikuluaren arabera, "lurzoru urbanizagarri sektorizatua" kategoriakoa da. Hona hemen definizioa:

"Lurzoru urbanizagarri sektorizatua, Udal Plan Orokorrean sektoreka hiri lurzoru bihurtzea aurreikusita dauden lurrak hartzen dituena. Udal Plan Orokorrak zuzenean ezartzen ahalko du planeamenduaren exekuzioko jarduera legitimatuko duen antolamendu xehakatua, edo, bestela, antolamendu egituratzaile bat ezarri eta plan partzial baten esku uzten ahal du, kasu bakoitzean espresuki finkatzen den epean, antolamendu xehakatua".

Planak lurzoru urbanizagarri sektorizatuko eremu bat ezartzen du, sektore bakar batek osatua.

-Banaketa eremua: 179.126,84 m².

-Eredu-aprobetxamendua: 0,4412 AU/m².

-Erabilera orokorra: bizitegi kolektiboa.

-Etxebizitza babestuen portzentajea (babes ofizialeko etxebizitzak + prezio tasatuko etxebizitzak): %50.

Hiri lurzorua. Planeamenduak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 1991ko berrikuspenean zehaztutako preskripzioak jasotzen ditu. Berrikuspen horretan hiri lurzoru antolatuko zona bat definitu zen, U.O. 20 deitua. Berrikuspenaren Hirigintzako Arauen 26. artikuluak ondoko preskripzioak ezartzen ditu 20-B azpiunitaterako:

-Finkatu egiten dira lehendik dauden eraikuntzak eta haien erabilerak.

-Lehendik dauden eraikuntzak zaharberritu edota berreraikitzeko baldintzak:

.Oinplanoko egungo okupazioari eustea.

.Bi etxebizitza onartuko dira, bizitegitarako eraikitako 200 m²-rekin. Hor ez dira sartzen eranskin, garaje eta abarrekoak.

.Bizitegitarako ez diren eraikuntzak berreraiki edota zaharberritu ahal izanen dira aipatu bi etxebizitzei zuzenean lotutako erabileretarako (garajeak, trastelekuak, eranskinak etab.) eta lehendik dauden baratze edo lorategietako erabilera osagarrietarako. Hauek izan daitezke erabilera osagarriak, besteak beste: noizbehinkako egonaldietarako bizitegiak (aterpetxea, askaldegia), lanabesak gordetzeko etxolak, nekazaritzako biltegiak, etab.

-Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzoru antolatua.

-Azalera: 3.351,69 m².

-Erabilera nagusia: bizitegia.

Osagarria: lorategi pribatuak edota baratzeak.

Lurzoru urbanizaezina. Planeamenduak lurzoru urbanizaezineko zona bat definitzen du, 35/2000 Foru Legearen 94. artikuluari jarraituz: Lurzoru urbanizaezina izanen da, foru lege honen ondorioetarako, honako kasu hauetakoren batean dagoen lurra:

a) Sektoreko legeriaren arabera, babes araubide bereziren bati loturik dagoena, bere eraldaketarekin bateraezina, paisaia, natura, ingurumen edo nekazaritza aldetik dituen balioengatik edo bere balio historiko, artistiko, zientifiko nahiz kulturalengatik.

b) Lurraldearen antolamenduko tresnek prozesu urbanizatzailetik baztertu dutena, lurralde garapeneko ereduaren ondorioz, paisaia, natura, ingurumen edo nekazaritza aldetik dituen balioengatik edo bere balio historiko, artistiko, zientifiko nahiz kulturalengatik.

c) Bere urbanizazioarekin bateraezinak diren arrisku naturalek edo bestelakoek mehatxaturik dagoena, alegia, uholdea, higadura, hondoratzea, lur-jausia, lur-korrimendua, sutea, kutsadura edo segurtasun nahiz osasun publikoari edo ingurumenari kalte egin diezaiokeen bestelako gertakariren baten aukera aurreikusten den tokian dagoena.

Toki sistemarako erreserba. Planeamenduak toki sistemarako erreserba definitzen du, Lagunak kirol elkartearen kirol eta josteta instalazioak handitzea helburu.

Etxebizitza babestuetarako erreserba. Planeamenduak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/02 Foru Legean etxebizitza babestuetarako eskatzen den %50eko erreserbarekin handitzea ahalbidetzen duten hirigintzako baldintzak zehazten ditu; bai eta gizarte etxebizitzen arloko jarduketa publikoetarako Foru Erreserbaren esleipena ere.

-Planaren garapena: Udal Planeko aldaketaren garapen xehakatua Udal Planean bertan zehazten da.

Eremurako gainerako determinazioak antolamendu xehakatukoak dira. Eremu bakoitzerako determinazioak arau partikularretan ezartzen dira.

4.1. Lurzatien laburpen taula.

Irabazteko erabilera duten lurzatiak.

1.1 1 4.548,94 B+11+A 12,5 1.000,00 1 ETXEB. LIBREA 14.550,00 14.550,00 14.550,00 14.777,45 140

2 B+5+A 6,5 430,00 1 ETXEB. LIBREA

LURZATIA 0,05 LURZATIA 4.548,94 227,45

1.2 1 4.058,96 B+9+A 10,5 755,00 1 ETXEB. LIBREA 11.717,20 11.717,20 11.717,20 11.920,15 102

2 B+6+A 7,5 665,00 1 ETXEB. LIBREA

LURZATIA 0,05 LURZATIA 4.058,96 202,95

1.3 1 1.724,97 B+7+A 8,5 570,00 ETXEB. 8.550,00 FORU ERR.

2 B+5+A 6,5 495,00 VIV 1.724,97

1.4 1 3.426,83 B+7+A 8,5 825,00 1 ETXEB. LIBREA 9.950,00 9.950,00 9.950,00 10.121,34 93

2 B+5+A 6,5 518,00 1 ETXEB. LIBREA

LURZATIA 0,05 LURZATIA 3.426,83 171,34

1.5 1 4.402,41 B+7+A 8,5 940,00 0,272 BOE 8.505,00 2.313,36 12.712,60 4.065,05 125

2 B+5+A 6,5 620,00 0,364 PTE 4.207,60 1.531,57

LURZATIA 0,05 LURZATIA 4.402,41 220,12

1.6 1 7.269,27 B+10+A 10,5 830,00 0,272 BOE 9.603,70 2.612,21 27.688,50 10.591,94 210

2 B+5+A 5,5 450,00 0,364 PTE 13.901,00 5.059,96

3 B+13+A 13,5 756,00 0,364 PTE

4 B 1 4.309,00 0,611 MERKATARITZA 4.183,80 2.556,30

LURZATIA 0,05 LURZATIA 7.269,27 363,46

1.7 1 1.346,80 B+5+A 5,5 873,00 0,694 HIRUG. SEKT. 4.821,50 3.346,12 6.168,30 4.236,36

2 B 1 1.346,80 0,611 MERKATARITZA 1.346,80 822,89

LURZATIA 0,05 LURZATIA 1.346,80 67,34

1.8 1 3.916,33 B+5+A 6,5 554,00 1 ETXEB. LIBREA 13.688,74 13.688,74 16.429,71 15.786,79 124

2 B+7+A 8,5 1.080,00 1 ETXEB. LIBREA

3 B+5+A 6,5 516,00 0,694 HIRUG. SEKT. 2.740,97 1.902,23

LURZATIA 0,05 LURZATIA 3.916,33 195,82

1.9 1 1.260,00 B+7+A 7,5 482,00 0,364 PTE 6.844,37 2.491,35 7.889,52 3.192,94 63

2 B+5+A 5,5 482,00 0,364 PTE

3 B 1 1.260,00 0,611 MERKATARITZA 1.045,15 638,59

LURZATIA 0,05 LURZATIA 1.260,00 63

1.10 1 1.260,00 B+7+A 7,5 482,00 0,272 BOE 6.844,37 1.861,67 7.889,52 2.563,26 63

2 B+5+A 5,5 482,00 0,272 BOE

3 B 1 1.260,00 0,611 MERKATARITZA 1.045,15 638,59

LURZATIA 0,05 LURZATIA 1.260,00 63

E. 1 1 10.561,27 B+3+A 4,5 600,00 0,694 HIRUG. SEKT. 2.430,40 1.686,70 2.430,40 1.769,55

LURZATIA 0,05 LURZATIA 1.657,09 82,85

GUZTIRA 117.425,75 79.024,81 920

4.2. Homogeneizazio koefizienteen kalkulua.

Hondar-balorazioaren metodoa erabiltzen da koefizienteak kalkulatzeko. Aurreikusitako tipologietako bakoitzean higiezinen sustapenak dakartzan dirusarrera eta gastuei buruzko hipotesien definizioan datza metodo horren oinarria. Dirusarreren eta gastuen arteko diferentziak zehazten du tipologia bakoitzak lurzoru urbanizatua ordaintzeko erabil dezakeen "hondar" balioa, hau da, tipologia bakoitzean lurzoru urbanizatuak duen jasanarazpen balioa. Lortutako balioen arteko proportzioak zehazten du koefizienteen arteko erlazioa.

Azterketa babes ofizialeko etxebizitzen salmenta-moduluan eta honen antzeko unitateak erabiliz egindako merkatu-azterketa batean oinarritzen da. Egindako azterketaren arabera ondorioztatzen denez, etxebizitza libreen eta babes ofizialeko etxebizitzen koefizienteen arteko erlazioa 4 da, eta handiena, bistakoa denez, etxebizitza kolektibo libreari dagokio. Koefizienteen ponderazio hau ateratzen da:

ERABILERA KOEFIZIENTEA

Etxebizitza librea 1,000

Prezio tasatuko etxebizitza 0,364

Babes ofizialeko etxebizitza 0,272

Hirugarren sektorea 0,694

Merkataritza 0,611

Lurzatia 0,050

4.2.1. Aprobetxamenduen taula.

Banaketa eremua:

ERABILERA AZALERA KOEF. AU

Etxeb. librea 49.905,9 1,000 49.905,9

PTE 24.953,0 0,364 9.082,9

BOE 24.953,0 0,272 6.787,2

Eultzako hirugarren sektorea 2.430,4 0,694 1.686,7

Hirugarren sektorea 7.562,5 0,694 5.248,4

Merkataritza 7.620,9 0,611 4.656,4

Lurzatia 33.146,6 0,050 1.657,3

Aprobetxamendua, guztira: 79.024,8 AU.

Azalera eraikia, guztira: 117.425,75 m².

Aprobetxamendua duen lurzoruaren azalera: 179.126,84 m².

Eraikigarritasuna: 0,65 m²/m².

Banaketa eremuko aprobetxamendua: 0,4412 au/m².

Oharra: azalera eraikien batuketan eta, ondorioz, eraikigarritasunaren kalkuluan, sestra gaineko aprobetxamendua besterik ez da kontuan hartzen.

4.3. 35/2000 LAHFLk eskatzen dituen erreserben justifikazioa.

LAHFLren 53. artikuluan honako erreserba hauek zehazten dira lurzoru urbanizagarri sektorizatuko edo finkatu gabeko hiri lurzoruko sektoreentzat.

-Erreserba / eskakizuna:

Babes publikoko etxebizitzetarako erreserba (52.1 art.): %50 (%25 edo gehiago BOE).

Udalari laga beharreko aprobetxamendua (43.2 eta 104. art.): %10, kargarik gabe.

Sistema orokorretarako espazio libre publikoak (53.4 art.): 15 m²/etxebizitzako edo 5 m²/biztanleko.

Toki ekipamenduak (parkeak, lorategiak, kirol ekipamendua...) (53.4 art.): sektorearen %10 baino gehiago, 35 m² bizitegitarako 100 m²-ko.

Erabilera anitzeko ekipamendu komunitarioa (53.4, 53.5 art.) (*1): antolatutako azaleraren %4 baino gehiago, 15 m² bizitegitarako 100 m²-ko (edo etxebizitzako).

Udalez gaindiko zuzkidura. Babes publikoko etxebizitzetarako azalera (53.7 art.): 10 m², etxebizitza babestuetarako eraikitako 100 m²-ko.

(*1) Hezkuntza eta osasun ekipamenduak barne. (Dagokion zerbitzuak erreserba finkatzen badu, ekipamendutarako zuzkidura osoa hau izanen da: 10 m², bizitegitarako 100 m²-ko).

-Proiektuko datuak:

Etxebizitza kopurua: 920 etxebizitza gutxi gorabehera.

Aprobetxamendua (AU): 78.967,8 au.

Azalera: 179.126,84 m².

Etxebizitzen azalera: 99.812 m².

Beste erabilera batzuetarako azalera: 17.720 m².

Erreserba eremuak: Babes publikoko etxebizitzetarako erreserba (52.1 art.) (etxeb.). 35/2002 Foru Legearen eskakizunak: 460 etxeb. Proiektua: gutxienez 460.

Erreserba eremuak: Sistema orokorretarako espazio libre publikoak (53.4 art.) (m²). 35/2002 Foru Legearen eskakizunak: 13.800 m². Proiektua: (ibai parkea) 18.716 m².

Erreserba eremuak: toki ekipamenduak (53.4 art.) (m²): 35/2002 Foru Legearen eskakizunak: 34.934 m². Proiektua: 65.620 m², 30.014 m² Lagunak kirol elkartea etorkizunean handitzeko.

Erreserba eremuak: erabilera anitzeko ekipamendu komunitarioa (53.4, 53.5 art.) (m²). 35/2002 Foru Legearen eskakizunak: 14.972 m². Proiektua: 17.807 m².

Erreserba eremuak: udalez gaindiko zuzkidura (53.7 art.) (m²): 35/2002 Foru Legearen eskakizunak: 4.991 m². Proiektua: 5.531 m².

Erreserba eremuak: aparkalekuak. 35/2002 Foru Legearen eskakizunak: -. Proiektua: -.

Erreserba eremuak: aparkalekuetarako erreserba (53.5 art.) (guztira). 35/2002 Foru Legearen eskakizunak: 2 plaza, sestra gaineko edozein erabileratarako 100 m²-ko. Proiektua: 2.351 plaza.

Erreserba eremuak: erabilera publikoko espazioetan (53.5 art.) (plazak). 35/2002 Foru Legearen eskakizunak: 1 plaza/etxebizitzako; 1 plaza, merkataritza edo hirugarren sektorerako 100 m²-ko. Proiektua: 1.097 plaza.

5. artikulua. Udal ordenantzak.

Udal Planeko aldaketaren eremuan udal ordenantza indardunak aplikatu behar dira, honako araudi honetan beste era batera arautzen diren gaietan izan ezik.

6. artikulua. Lerrokadurak.

Dagokien planoan adierazitakoak.

Lerrokadura mota hauek bereizten dira:

-Lurzatiko lerrokadura ofiziala.

-Gehieneko lerrokadura.

-Ataripearen nahitaezko lerrokadura.

-Hegalkinen gehieneko lerrokadura.

7. artikulua. Sestrak.

Sestra batzuk ematen dira orientazio gisa. Urbanizazio proiektuek oztopo fisiko eta zentzumenezkoak ezabatzeari buruzko araudi indarduna bete behar dute eta atal bat izanen dute berariaz hori justifikatzeko, honako dokumentu honekin bat.

8. artikulua. Erabilerak.

Erabilera hauek ezarri dira eremurako:

-Oinarrizko unitateko (AR) erabilera orokorra. Bizitegi kolektiboa

-Argako ibai parkeko erabilera orokorrak: espazio libre publikoa, berdegunea.

-"Eultzako eranskinetarako" erabilera orokorra: familia bakarreko bizitegia.

9. artikulua. Bizitzeko egokiak diren gelen kopurua.

Gehieneko azalera eraikigarriak mugatutako etxebizitza-dentsitatea duten eraikuntza berrietan, bizitzeko egokiak diren gelen gehieneko kopurua ondoko parametroen bidez zehaztuko da:

Bizitzeko egokiak diren gelen gehieneko kopurua kalkulatzeko, ondoko unitate hau hartuko da modulutzat: bizitegitarako eraikitako 110 m².

Unitate horren baliokide dira bizitzeko egokiak diren 4 gela gehi gela kopuru horretarako behar diren zerbitzu eta sarbideak.

Hiri lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian, bizitegitarako erabileraren edozein modulazio baimendu ahal izanen da, bizitzeko egokiak diren gelen gehieneko kopurua zehazteko, betiere emaitzak ez badu gainditzen ondoko balio hau: bizitegitarako eraikitako azalera, zati 110 m², bider bizitzeko egokiak diren 4 gela.

Eremu funtzional guztiak hartuko dira bizitzeko egokitzat, sarbide, atondo, sukalde, garbigela, bainugela eta abarrak izan ezik. Funtzio ezberdineko eremuak, fisikoki atxikita badaude ere (adibidez, egongela eta logela), gela ezberdintzat hartuko dira.

Gainera, honako baldintza hau bete behar da aurreikusitako etxebizitza bloke bakoitzean, eta ez dago elkartzerik edo unitate morfologiko horietatik kanpora transferitzerik:

Sarrera, atalondoa, sukaldea, komuna, bainugela edo antzekoa ez den edozein gune funtzional hartuko da bizitzeko egokia den gelatzat. Gune funtzional desberdinak elkartuta daudenean (adibidez, egongela-logela) gela gisa kontatuko dira banan-banan.

Etxebizitzen gutxi gorabeherako kopurua erreferentzia harturik, aparkatzeko 2 plaza izan behar dira etxebizitza bakoitzeko, eta 1,5 plaza, berriz, bizitegiz besteko gainerako erabileretarako eraikitako 100 m²-ko. Aparkatzeko toki horiek guztiak espazio publikotik kanpo egonen dira.

Honela kalkulatuko da lurzati bakoitzeko etxebizitzen gutxi gorabeherako kopurua: bizitegitarako aurreikusitako gehieneko azalera eraikia zati 110 m². Edozein sustapenetan, etxebizitzen gutxi gorabeherako kopurua gainditzea aurreikusten bada, aparkatzeko bi plaza egin beharko dira espazio publikotik kanpo, kopuru horretatik gorako etxebizitza bakoitzeko.

-Bizitzeko egokiak diren 2 gela dituzten etxebizitzak gehienez ere sustapeneko etxebizitza guztien %10 izanen dira.

-Bizitzeko egokiak diren 3 gela dituzten etxebizitzak gehienez ere sustapeneko etxebizitza guztien %50 izanen dira.

10. artikulua. Urbanizazioa.

Udal Planeko aldaketa hau garatzeko egiten diren urbanizazio proiektuen helburua haren determinazioak gauzatzea izanen da. Determinazio horiek lotesleak izanen dira dokumentuan bertan eta, bereziki, araudi partikularrean ezartzen diren heinean; dena den, obrak burutu ahal izateko behar diren egokitzapenak egin ahalko dira, baita determinazio lotesleetan ere. Arau aplikagarri guztiak bete beharko dira, Eraikuntzako Arau Teknologikoak barne, eta bereziki Barañaingo Udalaren ordenantzak.

Forma eta materialen aldetik inguruko eremuekiko bat etortzea lortu behar da, eta sareen funtzionamendu egokirako eta lehendik dauden sareekiko konexiorako behar diren obra guztiak aurreikusiko dira.

Egin beharreko urbanizazio proiektuetan kontuan hartuko dira ingurumen eraginaren azterlaneko ondorioak, aldaketa honi erantsi zaizkionak.

Urbanizazio obren jarraipen arkeologikoa egin behar da, Vianako Printzea Erakundearen txostenean adierazitakoarekin bat.

11. artikulua. Bideak.

Antolamendu planoetan bideen neurriak, sestrak eta ezaugarriak zehazten dira. Urbanizazio proiektuek oztopo fisiko eta zentzumenezkoak ezabatzeari buruzko araudi indarduna bete behar dute eta atal bat izanen dute berariaz hori justifikatzeko, honako dokumentu honekin bat.

12. artikulua. Ur hornidura.

Ur hornidurarako sistemaren antolamendua ageri da D0.02 planoan. Hodi nagusien eskema da, oinarrizkoa eta neurriak zehazten ez dituena.

Urbanizazio proiektuak haren ezaugarriak zehaztu behar ditu araudi aplikagarria betez; bereziki, Iruñerriko Mankomunitatearen araudia.

13. artikulua. Ura kanporatzea eta saneamendua.

Ur hustuketa eta saneamendu sistemaren antolamendua ageri da D0.02 planoan. Hodi nagusien eskema da, oinarrizkoa eta neurriak zehazten ez dituena.

Urbanizazio proiektuak haren ezaugarriak zehaztu behar ditu araudi aplikagarria betez; bereziki, Iruñerriko Mankomunitatearen araudia. Sistema bereizlea ezarri behar da eremu osoan.

14. artikulua. Argindarra, telefonia eta telekomunikazioak.

Sare horien antolamendua ageri da D0.02 planoan. Hodi nagusien eskema da, oinarrizkoa eta neurriak zehazten ez dituena.

Urbanizazio proiektuak haien ezaugarriak zehaztu behar ditu araudi aplikagarriari jarraituz. Kableak lur azpian jarriko dira beti eta toki guztietan. Transformazio zentroak, nodoak eta ekipo bereziak ere lurpekoak izanen dira, aplikatu beharreko araudi sektorialak hori debekatzen duen kasuetan izan ezik.

15. artikulua. Argiak.

Sarearen antolamendua ageri da D0.02 planoan. Hodi nagusien eskema da, oinarrizkoa eta neurriak zehazten ez dituena.

Urbanizazio proiektuak haren ezaugarriak zehaztu behar ditu araudi aplikagarriari jarraituz. Argiztapen sarea eta argindar horniduraren sare nagusia erabat bereiziko dira.

16. artikulua. Gasa.

Sarearen antolamendua ageri da D0.02 planoan. Hodi nagusien eskema da, oinarrizkoa eta neurriak zehazten ez dituena.

Urbanizazio proiektuak haren ezaugarriak zehaztu behar ditu araudi aplikagarriari jarraituz.

17. artikulua. Lorategiak.

Oraingo landaretza eta zuhaitzak errespetatu eginen dira, egoera onean badaude, teknikoki ahal bada eta behin betiko diseinuan integratzen ahal badira.

Landare espezieak hautatzeko, kontuan hartuko da, bereziki, ingurunerako egokiak eta mantentzen errazak diren. Udal zerbitzu eskudunen irizpideei jarraituko zaie.

18. artikulua. Exekuzio sistema.

Konpentsazio sistemaren bidez edo borondatezko birzatiketaren bidez gauzatuko da planeamendua.

19. artikulua. Definizioak.

-Lerrokadurak: eraikin baten lerrokadura eraikina ixten duten hormen kanpoko perimetroko lerroa da. Kale, plaza edo bide publiko baten lerrokadura hura inguruko jabegoetatik bereizten duen lerroa da.

-Lurzatiko lerrokadura: lerrokadura ofiziala da erabilera eta jabari publikoko lurzorua eta lurzoru pribatua bereizten dituen lerroa. Oro har, eraikuntzek ezin dute lerrokadura gainditu.

Aurreikusitako eraikuntzen lerrokadura ofiziala antolamendu planoetan ageri da.

-Gehieneko lerrokadura: eraiki daitekeen eremuaren muga-lerroa da. Eremu hori dokumentazio grafikoan ageri da.

-Atzeraemangunea: atzeraemangunea eraikinaren lerrokadura ofizialaren eta fatxadakoaren arteko tartea da, biekiko perpendikularrean neurtua.

-Sestra: Bi kota-puntu lotzen dituen lerroa da. Bide publikotik sarbidea duen finka baten sestratzat bide horren sestra bera hartuko da.

-Beheko solairua: eraikina kokatuta dagoen lurretik hurbilen dagoena da kotarik baxuenean.

Debekaturik dago solairuarteak egitea merkataritzako xedeetarako.

-Goiko solairuak: beheko solairuaren eta estalkiaren artean daudenak. Etxebizitzetarako solairuen garaiera librea ondokoa izanen da: 2,50 m < H < 2,70 m.

-Solairu kopurua: unitate edo eremu bakoitzeko araudi berariazkoan eraikinen gehieneko solairu kopurua zehazten da. Araudi Partikularrak besterik zehaztu ezean, eraikineko solairuak sotoa, beheko solairua eta goiko solairuak dira.

Eraikin bateko solairuak kontatzerakoan, ez dira solairutzat hartuko inguruko lurren sestraren azpitik oso-osorik dauden sotoak, jabetza pribatukoak barne.

Estalkipeak ere ez dira solairutzat hartuko ondorio horietarako, Araudi Partikularrean zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Topografia dela-eta eraikineko solairuetako batzuk erdi-lurpean edo maldaren kontra eginak badira, lurzati bakoitzeko arauen fitxak zehaztuko du zein solairutatik gora egin behar den kontaketa, eta ez da bizitegitarako erabilerarik onartuko solairu horren azpitik.

-Garaierak, estalki lerroa, bolumen baldintzak...: ondorio guztietarako, jabeek men eginen diote Nafarroako foru legerian eta Kode Zibilean xedatutakoari, finka eta eraikin mugakideekiko distantzia eta zortasunei dagokienez. Unitate bakoitzean bere arau partikularrak aplikatuko dira, lerrokadura eta abarren nahitaezkotasunari dagokionez.

-Eraikinen gehieneko garaiera: bertikalean neurtzen da, espaloiaren sestrak eta eraikineko fatxadaren plano bertikalak bat egiten duten puntutik bizitzeko egokia den azken solairuko sabaiko forjatuaren gainalderaino, edo horren luzapen horizontalak fatxadaren planoarekin bat egiten duen pareraino. Ingurabidearen sestra hartuko da erreferentziatzat, handik irteten baitira eraikinetarako sarbideak.

-Eraikinaren gehieneko garaieratik gora egiten ahal diren eraikuntzak:

.Karelak.

.Estalkietako isurkiak eta eskailera-kaxa, igogailu eta beste instalazio batzuen erremateak; horiek ez dituzte inoiz gaindituko hogeita hamar graduko malda duten planoak, eraikinaren gehieneko garaierari dagokion forjatuaren kanpoko ertzetan bermatuak, eta eraikinaren gehieneko garaieratik gora gehienez ere hiru metro aterako dira.

.Kea kanporatzeko tximiniak, arau teknologikoetan zehazten den garaierarekin.

.Eraikuntzaren oreka estetikoa desitxuratu gabe eraikitako eguzki-panelak.

.Apaingarri bakanak.

-Olanak: Barañaingo Udalaren ordenantzetan ezarritakoaren bidez arautuko dira.

-Atzeraemanguneetako itxiturak fatxadetan: Barañaingo Udalaren ordenantzetan ezarritakoaren bidez arautuko dira.

-Hegalkinak: fatxadako lerrokaduratik kanpora gehienez 1,5 metro irteten diren hegalkinak onartuko dira goiko solairuetan, bideetara ematen duten fatxaden luzera osoaren 2/3 baino gehiago hartzen ez badute.

ARAUDI PARTIKULARRA

1.1 lurzatirako araudia

Lurzatiaren azalera: 4.548,94 m².

Lurzatiko erabilera: bizitegia.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

Etxeb. librea 14.550,00 m² 14.550,00 au

Lurzatia - 227,45 au

15.550,00 m² 14.777,45 au Guztira

Lurzatiaren azalera: 4.548,94 m².

Eraikigarritasuna: 14.550,00 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %45.

Okupaturiko azalera beheko solairuan (gehienekoa): 1.910 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 140.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): 2 etxebizitza bakoitzeko.

Gehieneko garaiera: B+11+A. B+5+A.

Gutxieneko lurzatia: 400 m².

Lurzatiaren frontea: 15 m.

Formari buruzko zehaztasunak:

-Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak.

-Lurzati honetarako beharrezkoa izanen da xehetasun azterlana tramitatzea.

-Garaje mankomunatua onartuko da.

Ordenantzak:

-Atikoak: ereduzko solairuaren %70eko okupazioa onartuko da (hegalkinak barne).

-Eraikuntzaren inguruko sestra gorenetik gehienez ere 1 m gorago egonen da beheko solairuko forjatua.

-Lerrokadura: solairu kopuruaren diferentzia: +/- 2 m-ko perdoia solairuan. Jauzia 2 solairukoa izanen da gutxienez goratasunean.

-Eraikuntza inguratzen duen 3 m-ko zerrenda (ZP) lorategi eta sarbideetarako izanen da bakar-bakarrik.

-Jabari publikoko lurzoruko espazioetan forjatuaren gaineko garaiera librea 60 cm-koa izanen da gutxienez, zoladura bukatuaren kotetaraino, instalazioak handik pasatu ahal izateko.

-Garaierak Oltza Zendeako Ingurabidearekiko definitzen dira.

-Konposizioa: aukerakoa.

-Materialak: aukerakoak.

1.2 lurzatirako araudia

Lurzatiaren azalera: 4.058,96 m².

Lurzatiko erabilera: bizitegia.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

Etxeb. librea 11.717,20 m² 11.717,20 au

Lurzatia - 202,95 au

11.717,20 m² 11.920,15 au Guztira

Lurzatiaren azalera: 4.058,96 m².

Eraikigarritasuna: 11.717,20 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %55.

Okupaturiko azalera beheko solairuan (gehienekoa): 2.100,00 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 102.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): 2 etxebizitza bakoitzeko.

Gehieneko garaiera: B+9+A. B+6+A.

Gutxieneko lurzatia: 400 m².

Lurzatiaren frontea: 15 m.

Formari buruzko zehaztasunak:

-Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak.

-Lurzati honetarako beharrezkoa izanen da xehetasun azterlana tramitatzea.

-Garaje mankomunatua onartuko da.

Ordenantzak:

-Atikoak: ereduzko solairuaren %70eko okupazioa onartuko da (hegalkinak barne).

-Eraikuntzaren inguruko sestra gorenetik gehienez ere 1 m gorago egonen da beheko solairuko forjatua.

-Lerrokadura: solairu kopuruaren diferentzia: +/- 2 m-ko perdoia solairuan. Jauzia 2 solairukoa izanen da gutxienez goratasunean.

-Eraikuntza inguratzen duen 3 m-ko zerrenda (ZP) lorategi eta sarbideetarako izanen da bakar-bakarrik.

-Jabari publikoko lurzoruko espazioetan forjatuaren gaineko garaiera librea 60 cm-koa izanen da gutxienez, zoladura bukatuaren kotetaraino, instalazioak handik pasatu ahal izateko.

-Garaierak Oltza Zendeako Ingurabidearekiko definitzen dira.

-Konposizioa: aukerakoa.

-Materialak: aukerakoak.

1.3 lurzatirako araudia

Lurzatiaren azalera: 1.724,97 m².

Lurzatiko erabilera: bizitegia.

Erabilera: eraikigarritasuna.

Etxeb.: 8.550,00 m².

Guztira, 8.550,00 m².

Lurzatiaren azalera: 1.724,97 m².

Eraikigarritasuna: 8.550,00 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %85.

Okupaturiko azalera beheko solairuan (gehienekoa): 1.500,00 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 76.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): bi plaza etxebizitzako.

Gehieneko garaiera: B+7+A. B+5+A.

Gutxieneko lurzatia: 400 m².

Lurzatiaren frontea: 15 m.

Formari buruzko zehaztasunak:

-Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak. Bestela xehetasun azterlana tramitatu beharko da.

-Garaje mankomunatua onartuko da.

Ordenantzak:

-Atikoak: ereduzko solairuaren %70eko okupazioa onartuko da (hegalkinak barne).

-Eraikuntzaren inguruko sestra gorenetik gehienez ere 1 m gorago egonen da beheko solairuko forjatua.

-Lerrokadura: solairu kopuruaren diferentzia: +/- 2 m-ko perdoia solairuan. Jauzia 2 solairukoa izanen da gutxienez goratasunean.

-Eraikuntza inguratzen duen 3 m-ko zerrenda (ZP) lorategi eta sarbideetarako izanen da bakar-bakarrik.

-Jabari publikoko lurzoruko espazioetan forjatuaren gaineko garaiera librea 60 cm-koa izanen da gutxienez, zoladura bukatuaren kotetaraino, instalazioak handik pasatu ahal izateko.

-Garaierak Oltza Zendeako Ingurabidearekiko definitzen dira.

-Konposizioa: aukerakoa.

-Materialak: aukerakoak.

1.4 lurzatirako araudia

Lurzatiaren azalera: 3.426,86 m².

Lurzatiko erabilera: bizitegia.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

Etxeb. librea 9.950,00 m² 9.950,00 au

Lurzatia - 171,34 au

9.950,00 m² 10.121,34 au

Lurzatiaren azalera: 3.426,83 m².

Eraikigarritasuna: 9.950,00 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %55.

Okupaturiko azalera beheko solairuan (gehienekoa): 1.890,00 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 93.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): bi plaza etxebizitzako.

Gehieneko garaiera: B+7+A. B+5+A.

Gutxieneko lurzatia: 400 m².

Lurzatiaren frontea: 15 m.

Formari buruzko zehaztasunak:

-Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak. Bestela xehetasun azterlana tramitatu beharko da.

-Garaje mankomunatua onartuko da.

Ordenantzak:

-Atikoak: ereduzko solairuaren %70eko okupazioa onartuko da (hegalkinak barne).

-Eraikuntzaren inguruko sestra gorenetik gehienez ere 1 m gorago egonen da beheko solairuko forjatua.

-Lerrokadura: solairu kopuruaren diferentzia: +/- 2 m-ko perdoia solairuan. Jauzia 2 solairukoa izanen da gutxienez goratasunean.

-Eraikuntza inguratzen duen 3 m-ko zerrenda (ZP) lorategi eta sarbideetarako izanen da bakar-bakarrik.

-Jabari publikoko lurzoruko espazioetan forjatuaren gaineko garaiera librea 60 cm-koa izanen da gutxienez, zoladura bukatuaren kotetaraino, instalazioak handik pasatu ahal izateko.

-Garaierak Oltza Zendeako Ingurabidearekiko definitzen dira.

-Konposizioa: aukerakoa.

-Materialak: aukerakoak.

1.5 lurzatirako araudia

Lurzatiaren azalera: 4.402,91 m².

Lurzatiko erabilera: bizitegia.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

BOE 8.505,00 m² 2.313,36 au

PTE 4.207,60 m² 1.531,57 au

Lurzatia - 220,12 au

12.712,60 m² 4.065,05 au

Lurzatiaren azalera: 4.402,41 m².

Eraikigarritasuna: 12.712,60 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %55.

Okupaturiko azalera beheko solairuan (gehienekoa): 2.200,00 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 125.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): bi plaza etxebizitzako.

Gehieneko garaiera: B+7+A BOEetan. B+5+A PTEetan.

Gutxieneko lurzatia: 400 m².

Lurzatiaren frontea: 15 m.

Formari buruzko zehaztasunak:

-Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak. Bestela xehetasun azterlana tramitatu beharko da.

-Garaje mankomunatua onartuko da.

Ordenantzak:

-Atikoak: ereduzko solairuaren %70eko okupazioa onartuko da (hegalkinak barne).

-Eraikuntzaren inguruko sestra gorenetik gehienez ere 1 m gorago egonen da beheko solairuko forjatua.

-Lerrokadura: solairu kopuruaren diferentzia: +/- 2 m-ko perdoia solairuan. Jauzia 2 solairukoa izanen da gutxienez goratasunean.

-Eraikuntza inguratzen duen 3 m-ko zerrenda (ZP) lorategi eta sarbideetarako izanen da bakar-bakarrik.

-Jabari publikoko lurzoruko espazioetan forjatuaren gaineko garaiera librea 60 cm-koa izanen da gutxienez, zoladura bukatuaren kotetaraino, instalazioak handik pasatu ahal izateko.

-Garaierak Oltza Zendeako Ingurabidearekiko definitzen dira.

-Konposizioa: aukerakoa.

-Materialak: aukerakoak.

1.6 eta 1.7 lurzatietarako araudia

-1.6 lurzatia:

Lurzatiaren azalera: 7.269,27 m².

Lurzatiko erabilera: bizitegia.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

BOE 9.603,70 m² 2.612,21 au

PTE 13.901,00 m² 5.509,96 au

Merkataritza 4.183,80 m² 2.556,30 au

Lurzatia - 363,46 au

6.168,30 m² 4.236,36 au Guztira

Lurzatiaren azalera: 7.269,27 m².

Eraikigarritasuna: 27.688,50 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %65.

Okupaturiko azalera beheko solairuan (gehienekoa): 4.309,00 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 210.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): baterakoa.

Gehieneko garaiera: B+13+A PTEetan. B+5+A PTEetan. B+10+A BOEetan.

Gutxieneko lurzatia: 400 m².

Lurzatiaren frontea: 15 m.

-1.7 lurzatia:

Lurzatiaren azalera: 1.346,80 m².

Lurzatiko erabilera: hirugarren sektorea.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

Hirugarren sektorea 4.821,50 m² 3.346,12 au

Merkataritza 1.346,80 m² 882,89 au

Lurzatia - 67,34 au

6.168,30 m² 4.236,36 au Guztira

Lurzatiaren azalera: 1.346,80 m².

Eraikigarritasuna: 6.265,50 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %100.

Merkataritzarako azalera beheko solairuan (gehienekoa): 1.353,36 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 0.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): baterakoa. (loteslea): Baterakoa. Bi plaza etxebizitzako. 1,5 plaza, merkataritzarako 100 m²-ko.

Gehieneko garaiera: B+5+A.

Formari buruzko zehaztasunak:

-Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak.

-Lurzati honetarako beharrezkoa izanen da xehetasun azterlana tramitatzea.

-Garaje mankomunatua onartuko da.

Ordenantzak:

-Atikoak: ereduzko solairuaren %70eko okupazioa onartuko da (hegalkinak barne).

-Eraikuntzaren inguruko sestra gorenetik gehienez ere 1 m gorago egonen da beheko solairuko forjatua.

-Beheko solairuaren garaiera gehienez ere 5 m izanen da forjatuaren goiko kotaraino, merkataritzarako solairuetan. Ez da onartuko merkataritzarako solairuarterik.

-Lerrokadura: solairu kopuruaren diferentzia: +/- 2 m-ko perdoia solairuan. Jauzia 2 solairukoa izanen da gutxienez goratasunean.

-Jabari publikoko lurzoruko espazioetan forjatuaren gaineko garaiera librea 60 cm-koa izanen da gutxienez, zoladura bukatuaren kotetaraino, instalazioak handik pasatu ahal izateko.

-Garaierak Oltza Zendeako Ingurabidearekiko definitzen dira.

-Konposizioa: aukerakoa.

-Materialak: aukerakoak.

1.8 lurzatirako araudia

Lurzatiaren azalera: 3.916,33 m²

Lurzatiko erabilera: bizitegia.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

Etxeb. librea 13.688,74 m² 13.688,74 au

Hirugarren sektorea 2.740,97 m² 1.902,23 au

Lurzatia - 195,83 au

16.429,71 m² 15.786,80 au Guztira

Lurzatiaren azalera: 3.916,33 m².

Eraikigarritasuna: 16.429,71 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %70.

Okupaturiko azalera beheko solairuan (gehienekoa): 600,00 m² hirugarren sektorerako, 2.302,00 m² etxebizitzetarako.

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 124.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): (loteslea): bi plaza etxebizitzako. 1,5 plaza, merkataritzarako 100 m²-ko.

Gehieneko garaiera: B+7+A. B+5+A.

Gutxieneko lurzatia: 400 m².

Lurzatiaren frontea: 15 m.

Formari buruzko zehaztasunak:

-Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak. Bestela xehetasun azterlana tramitatu beharko da.

-Garaje mankomunatua onartuko da.

Ordenantzak:

-Atikoak: ereduzko solairuaren %70eko okupazioa onartuko da (hegalkinak barne).

-Eraikuntzaren inguruko sestra gorenetik gehienez ere 1 m gorago egonen da beheko solairuko forjatua.

-Beheko solairuaren garaiera gehienez ere 5 m izanen da forjatuaren goiko kotaraino, merkataritzarako solairuetan. Ez da onartuko merkataritzarako solairuarterik.

-Lerrokadura: solairu kopuruaren diferentzia: +/- 2 m-ko perdoia solairuan. Jauzia 2 solairukoa izanen da gutxienez goratasunean.

-Eraikuntza inguratzen duen 5m-ko zerrenda (ZP) lorategi eta sarbideetarako izanen da bakar-bakarrik.

-Jabari publikoko lurzoruko espazioetan forjatuaren gaineko garaiera librea 60 cm-koa izanen da gutxienez, zoladura bukatuaren kotetaraino, instalazioak handik pasatu ahal izateko.

-Garaierak Oltza Zendeako Ingurabidearekiko definitzen dira.

-Konposizioa: aukerakoa.

-Materialak: aukerakoak.

1.9 eta 1.10 lurzatietarako araudia

-1.9 lurzatia:

Lurzatiaren azalera: 1.260,00 m².

Lurzatiko erabilera: bizitegia/merkataritza.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

PTE 6.844,37 m² 2.491,35 au

Merkataritza 1.045,15 m² 638,59 au

Lurzatia - 63,00 au

7.889,52 m² 3.192,94 au Guztira

Lurzatiaren azalera: 1.260,00 m².

Eraikigarritasuna: 7.889,52 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %100.

Merkataritzarako azalera beheko solairuan (gehienekoa): 1.045,15 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 63.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): baterakoa. (loteslea): baterakoa.

Gehieneko garaiera: B+7+A. B+5+A.

Gutxieneko lurzatia:

Lurzatiaren frontea:

-1.10 lurzatia:

Lurzatiaren azalera: 1.260,00 m².

Lurzatiko erabilera: bizitegia/merkataritza.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

BOE 6.844,37 m² 1.861,67 au

Merkataritza 1.045,15 m² 638,59 au

Lurzatia - 63,00 au

7.889,52 m² 2.563,26 au Guztira

Lurzatiaren azalera: 1.260,00 m².

Eraikigarritasuna: 7.889,52 m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: %100.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %100.

Merkataritzarako azalera beheko solairuan (gehienekoa): 1.045,15 m².

Etxebizitza kop. (ez da loteslea): 63.

Garajeko plazen gutxieneko kop. sotoan (loteslea): baterakoa. (loteslea): baterakoa, bi plaza etxebizitzako, 1,5 plaza merkataritzarako 100 m²-ko.

Gehieneko garaiera: B+7+A. B+5+A.

Gutxieneko lurzatia: 400 m².

Lurzatiaren frontea: 15 m.

Formari buruzko zehaztasunak:

-Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak.

-1.9 eta 1.10 lurzatien artean hegalkinen luzerak inoiz ezin izanen du gainditu fatxadaren luzera osoaren %20.

-Lurzati honetarako beharrezkoa izanen da xehetasun azterlana tramitatzea.

-Garaje mankomunatua onartuko da.

Ordenantzak:

-Atikoak: ereduzko solairuaren %70eko okupazioa onartuko da (hegalkinak barne).

-Eraikuntzaren inguruko sestra gorenetik gehienez ere 1 m gorago egonen da beheko solairuko forjatua.

-Beheko solairuaren garaiera gehienez ere 5 m izanen da forjatuaren goiko kotaraino, merkataritzarako solairuetan. Ez da onartuko merkataritzarako solairuarterik.

-Lerrokadura: solairu kopuruaren diferentzia: +/- 2 m-ko perdoia solairuan. Jauzia 2 solairukoa izanen da gutxienez goratasunean.

-Jabari publikoko lurzoruko espazioetan forjatuaren gaineko garaiera librea 60 cm-koa izanen da gutxienez, zoladura bukatuaren kotetaraino, instalazioak handik pasatu ahal izateko.

-Garaierak Oltza Zendeako Ingurabidearekiko definitzen dira.

-Konposizioa: aukerakoa.

-Materialak: aukerakoak.

E. 1 lurzatia

Lurzatiaren azalera: 10.561,27 m².

Lurzatiko erabilera: hirugarren sektorea.

ERABILERA ERAIKIGARRITASUNA APROBETXAMENDUA

Hirugarren sektorea 2.430,40 m² 1.686,70 au

Lurzatia - 82,85 au

2.430,40 m² 1.769,55 au Guztira

Gehieneko garaiera: B+3+A.

Formari buruzko zehaztasunak:

Gehienez ere 1,50 m-ko hegalkinak onartuko dira, fatxada guztien bi heren hartzen dituztenak.

Bermatu beharko da aparkatzeko plaza baten erreserba eraikitako 100 m²-ko. Gainera, kalean aparkatzeko plazak gehienez ere 40 izanen dira lurzatiaren barnean.

Jaurerriko bi elementu babestu eginen dira "ondasun higigarri" gisa: korintoar kapitel handi bat, hareharrizkoa, eta kartela gisa bata bestearen gainean jarritako bi harlandu handi, seguru aski idulki batekoak.

R. 1 lurzatia

Lurzatiaren azalera: 3.804,84 m².

Eraikigarritasuna: 0 m²/m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: -.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): -.

Gehieneko garaiera:

Xedea: parke publikoa.

Lurzati honek unitatea osatzen du 1.724,97 m²-ko 1.3 lurzatiarekin, 5.529,81 m²-ko foru erreserba eratzeko.

Lehendik dauden zuhaiztiak zaindu eginen dira.

D.1 lurzatia

Lurzatiaren azalera: 11.606,22 m².

Eraikigarritasuna: 0,50 m²/m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: -.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %40.

Gehieneko garaiera: b+3.

Gehieneko lerrokadurak: planoan adierazitakoak.

Erdisotoko estalkia erabilera publikokoa izanen da; begiratokiko plaza handitzeko erabiliko da.

Lehendik dauden zuhaiztiak zaindu eginen dira.

D. 2 lurzatia

Erabilera: ekipamenduak.

Lurzatiaren azalera: 6.200,69 m².

Eraikigarritasuna: 0,50 m²/m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: -.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %40.

Gehieneko garaiera: B+3.

Gehieneko lerrokadurak: planoan adierazitakoak.

Erdisotoko estalkia erabilera publikokoa izanen da; begiratokiko plaza handitzeko erabiliko da.

Lehendik dauden zuhaiztiak zaindu eginen dira.

D. 3 lurzatia

Lurzatiaren azalera: 30.014 m².

Eraikigarritasuna: 0,50 m²/m².

Gehienez okupatu daitekeen azalera sotoan: -.

Gehienez okupatu daitekeen azalera beheko solairuan (lurzatiaren azaleraren portzentajea): %40.

Gehieneko garaiera: B+3.

Erabilera publikoko zortasun zerrenda bat markatu da; bertan debekaturik dago eraikitzea eta zuhaitzak landatzea, egungo sareen babesa eta mantentze lanak errazteko. Gehienez 5 m-ko zabalera duten oinezkoentzako pasabide eta barneko zirkulazio bideak baizik ez dira onartuko.

Gehieneko lerrokadurak: planoan ageri direnak (gutxienez 5 m lurzatiko mugaraino)

Lehendik dauden zuhaizti guztiak zaindu eginen dira.

Iragarkiaren kodea: L0816534