150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

3291/2008 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, gas naturaleko instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta proiektuaren onura publikoa onartzen duena:"Zangozako sarea zabaltzea" Zangozako udal mugapean (Nafarroa).

Gas Natural Distribución SDG S.A. enpresak 2008ko uztailaren 14an eskatu zuen "Zangozako sarea zabaltzea" proiektuko gas naturalaren instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eta haren onura publikoa onar zedila. Proiektuak Zangozako udal mugapea ukitzen du.

Administrazio baimen hori jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuz 2008ko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 12koan, eta "Diario de Navarra" nahiz "Diario de Noticias" egunkarietan 2008ko abuztuaren 8an, bai eta Zangozako Udalaren iragarki oholean ere. Epe honetan 6 alegazio jaso dira eta enpresa eskatzaileak erantzuna eman die.

Instalazio proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Gasbide honek hasiera du egungo Zangozarako adarrean, DN-4"n, VS-0017/G05 etete balbulatik behera (balbula hori Gas Natural Distribución SDG, S.A. enpresarena da), Zangozako udal mugapean. DN 4x4"-ko indargarri biribila duen "t" formako karga-hargune baten bidez eginen da konexioa, gero DN 6"-ko altzairuzko hodi batekin izanen du jarraipena, NA-132 errepidea gurutzatuta, Aragoi ibairaino. Ibai hori zulaketa gidatu baten bidez zeharkatuko da. Ibaia zeharkaturik NA-5341 errepidea gurutzatuko da eta NA-127 errepidera hurbildu, 7,545 k.p.an gutxi gorabehera. Han parez pare jarraituko du, 8 metro baino gehiagora, 8,35 k.p.raino (udal eta probintzia muga). Trazadurak 2 aldiz gurutzatzen ditu Nafarroako Gobernuaren errepideak eta 3 aldiz Nafarroako Foru Komunitateko erreka-zuloak eta ugaldeak.

Proiektaturiko sare osoaren luzera 5.467 metro da, gutxi gorabehera. Erabiliko den materiala karbono-altzairua izanen da, muga elastiko handikoa, UNE-EN 10208-2 arauari jarraikiz fabrikatua (L 245 gr. kalitatea, 6"-ko diametroa).

Zerbitzuaren gehieneko presioa 16 bar-ekoa da, diseinuko tenperatura 15ºC-ekoa eta aurreikusitako gehieneko emaria 3.500 N m³/h-koa.

Aurrekontuak zazpiehun eta berrogeita hamasei mila ehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamabi zentimo egiten du (756.169,72 euro).

Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Gas Navarra, S.A. enpresak ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu hau onestea: "Zangozako sarea zabaltzea", eta Gas Natural Distribución SDG, S.A. enpresari proiektu horren instalazioak egiteko administrazio baimena ematea.

2. Baimenduriko instalazioen onura publikoa deklaratzea, nahitaez desjabetzearren eta bide zortasuna ezartzearren.

3. Gas Natural Distribución, S.A. enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Administrazioaren baimena baldintza hauetara egokituko da:

Lehena.-Enpresak bi hilabeteko epean 15.123,39 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.

Bigarrena.-Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoan eta bere jarraibide tekniko osagarrietan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori. Instalazio horiek prestatu beharko dira gas alorreko aurrerakuntza teknologikoekin batera joateko eta hornidura malgu eta seguruak lortzeko.

Hirugarrena.-Gas Natural Distribución SDG, S.A.k Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezarritakoa bete beharko du une oro, eta baita berau garatzeko gas naturala garraiatu, banatu eta merkaturatzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan jasotzen diren xedapen eta araudiak.

Laugarrena.-Instalazioak eraiki eta gero, Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak ikuskatuko du lan eta muntatzeak burutu diren eta, horiek bukatutakoan, eta instalazioen obra bukaeraren ziurtagiria -eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia- kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, aipatu Zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik Zuzendaritza Nagusi honetara igorriko.

Kontzesioaren xede diren instalazioetan indarrean dauden xedapenen arabera egin beharreko izaera orokor nahiz partzialeko ikuskapen, saio eta proben berri aldez aurretik eman beharko dio banatzaileak aipatu zerbitzuari.

Halaber, eta obrak hasi baino lehen, haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du kontzesio-hartzaileak.

Bosgarrena.-Urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimena bertan behera uzteko arrazoiak:

a) Bermea adieraziriko eran eta epean ez ordaintzea.

b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, zuzendaritza nagusi honek baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarrean dauden xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.

c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo indarreko erregelamenduak, pertsonen eta gauzen segurtasuna eta horniduraren baldintzak bermatzearren, ezartzen dituen baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Gas Natural Distribución SDG, S.A.ri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko azaroaren 5ean.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F0817024