I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
3290/2008 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, Cabredon, "Molino Cabredo" izeneko kanpoko transformazio zentroa eta haren elikapenerako 13,2 kV-eko aireko linea egiteko proiektua onetsi, haren onura publikoa deklaratu eta goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematen duena.
Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak 2008ko otsailaren 11n egin zuen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:
a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.
b) Instalazioa jartzeko tokia: Cabredo.
c) Instalazioaren xedea: etxebizitza berri batera argindarra eramatea.
d) Ezaugarri nagusiak: aireko deribazioa, 13,2 kV-ekoa, "Antoñana-Marañón BTA" izeneko linearen 1042 zenbakiko metalezko euskarri berritik, metalezkoak, 345 metrokoa, LA-56, 14.24 euskarriraino, hortxe baitago "Molino de Cabredo" izeneko kanpoko transformazio zentroa, 50 kVA-koa; 13,2-20/0,42-0,24 kV, errota zahar bat hornitzekoa, Cabredoko udal mugapean.
e) Nongo materialak: Espainiakoak.
f) Aurrekontua: 9.213,84 euro.
Eskaera hori jendaurrean jarri zen, 2008ko uztailaren 1eko Diario de Navarran, 2008ko 83. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (uztailaren 7an) eta Cabredo Udaletxeko iragarki oholean. Ezarritako epean ez da alegaziorik jaso.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Goi tentsioko instalazio elektriko horren ezarpena baimentzea, Cabredoko udal mugapean.
2. Aipatutako instalazioaren onura publikoa deklaratzea, ondoko arauetan ezarritakoaren ondorioetarako: Sektore Elektrikoari buruzko Legearen 52., 53. eta 54. artikuluak eta hura garatzen duen Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluak.
3. Instalazioa egiteko aurkezturiko proiektua onestea eta 12 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektua Gasteizen datatua da, 2005eko irailean, Emilio Nanclares Ocio industria ingeniariak sinatua.
4. lberdrola D.E.S.A.U.ri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.
5. Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Urartea kalea, 2, 01010 Gasteiz) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.
6. Ebazpen hau Cabredoko Udalari (San Simeón kalea, 42, 31219 Cabredo) jakinaraztea eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2008ko azaroaren 5ean.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.
Iragarkiaren kodea: F0817023