150. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

116/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, jendaurrean jartzen duena erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren aldaketa, tarte honetan: Iruña-Asiain-Etxauri-Beraskoain, Artetarako adarra barne (NA-35).

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak maiatzaren 15ean emandako 67/2006 Foru Aginduaren bitartez, aldatu egin zen erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioa tarte honetan: Iruña-Asiain-Etxauri-Beraskoain, Artetarako adarra barne (NA-35).

Foru agindu horretan ibilbideak zentzuz antolatzen ziren eta eskaintza handitzen zen, %50 gutxi gorabehera, bidaiari-garraio erregularreko zerbitzuaren kontzesioaren ibilbide batean. Hala, lanegunetan orduro ateratzen da Iruñetik, 6:45etik 20:45era. Ostiraletan beste zerbitzu bat ere izaten da, Iruñetik 21:45ean ateratzen dena. Larunbatean sei joan-etorri egiten ziren, eta jaiegunetan lau.

Kontuan harturik garraio publikoko zerbitzu honek oso harrera ona izan duela herrietako biztanleen artean eta ukitutako udalek interes handia dutela, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari ona iruditzen zaio Iruña, Oltza zendea eta Etxauri arteko zerbitzua handitzea. Dena dela, Ziritza, Etxarri eta Bidaurretako udalek hala eskaturik, egoki jo du Ziritza, Etxarri eta Bidaurretaraino zabaltzea Iruña, Oltza zendea eta Etxauriko zerbitzua, Iruñerako bi joan-etorri eginez.

Bestalde, Zizurko, Zabaltzako eta Beraskoaingo udalek garraio zerbitzu gehiago eskatu dituztenez Gazolatz, Paternain, Larraia, Ubani, Arraitza eta Beraskoain herrietarako, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak beharrezko jo du zerbitzua handitzea, eta, egunean Iruñerako joan-etorri bakarra egin ordez, hiru eginen ditu.

Azkenik, Artetarako adarra etetea proposatu du. Iruñerako zerbitzu bakarra zuen, soilik Anoztik eta Artetatik pasatzen zen, eta ia ez zen erabiltzen, ez baitzuen itzultzeko beste zerbitzurik.

Gaur egungo linean ezin dira Olloibarko Udalarentzat zerbitzu gehiago sartu, ez baitago ordutegi librerik; horregatik, Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak egokiago jotzen du herri txikietako garraiorako konponbide berariazko bat bilatzea, eskualdea osotasunean hartuko duena, betiere jadanik esleiturik dagoen Nafarroako Foru Komunitaterako Bidaiari-garraioaren Plan Integralerako Azterketaren barnean.

Horren ondorioz, erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregular finkoaren kontzesioa bi korridoretan egituratzen da, Iruña-Asiain-Etxauri-Beraskoain tartean, Artetarako adarra barne (NA-35): bat, Iruña-Oltza zendea-Etxauri, Bidaurretarainoko adarrarekin, eta, bestea, Iruña-Beraskoain.

Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak kontzesioa aldatzeko espedientea egin du. Espediente hori jendaurrean jarri behar da, Lurreko Garraioen Antolaketari buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuak 2008ko azaroaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari baimena ematen zaio urte anitzeko gastu konpromisoa har dezan, aldaketak izan baitira erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregular finkoaren kontzesioaren baldintzetan, Iruña-Asiain-Etxauri-Beraskoain tartean, Artetarako adarra barne (NA-35).

Horrenbestez, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz eta Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak jakinarazi duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Lehena.-Jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean, erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregular finkoan aritzeko kontzesioaren aldaketa, Iruña-Asiain-Etxauri-Beraskoain tartean, Artetarako adarra barne (NA-35), betiere foru agindu honen eranskinean ageri diren baldintzen arabera; hala, edozeinek egin ditzan bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak. Horretarako, espedientea aztertzen ahalko dute Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuko bulegoetan (Yanguas y Miranda kalea, 5, Iruña).

Bigarrena.-Foru agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena.-Foru agindu honen berri ematea Garraioen Plangintza eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta La Pamplonesa, S.A. enpresari.

Iruñean, 2008ko azaroaren 26an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado.

ERANSKINA

Aldaketa, kontzesio hau arautzen duten oinarrien agirian: garraio publiko erregular finkoa Iruña-Asiain-Etxauri-Beraskoain tartean, Artetarako adarra barne (NA-35). Artetako adarra ezabatzen da; neurri batean handitu egiten dira zerbitzuak Etxauri, Ziritza, Etxarri eta Bidaurreta artean, Iruña-Oltza zendea-Etxauri korridorean (Bidaurretarainoko adarra); eta handitu egiten dira zerbitzuak Iruña, Gazolatz, Paternain, Larraia, Ubani, Arraitza eta Beraskoain tartean, Iruña-Beraskoain korridorean. Hortaz, kontzesioa arautzen duen oinarri agiria honela gelditu da:

Iruña-Oltza zendea-Etxauri-Bidaurreta korridorea

I.-Ibilbideak, geltokiak eta geltokiak non dauden.

I. 1. Ibilbideak eta geltokiak.

A) Iruña-Oltza zendea-Iruña.

Ibilbidea: Iruña-Orkoien-Arazuri-Ororbia-Lizasoain-Oltza-Asiain-Izu -Artazkotz -Izkue-Ibero-Ororbia-Arazuri-Orkoien-Iruña.

Ibilbidea: Iruña (autobus geltokia), NA-700 errepidean barna, Orkoien; NA-700, PA-30 eta NA-700 errepideetan barna, Ororbia; NA-7010 eta NA-7061 errepideetan barna, Oltza; NA-7061 eta NA-7010 errepideetan barna, Asiain; NA-7010 eta NA-7018 errepideetan barna, Artazkotz; NA-7004 errepidean barna, Ibero; NA-700 errepidean barna, Arazuri; NA-700, PA-30 eta NA-700 errepideetan barna, Iruña.

Geltokiak: Iruña, Orkoien (2), Arazuri, Ororbia, Lizasoaingo gurutzea, Lizasoain, Oltza, Asiain, Izu, Artazkotz, Izkue eta Ibero.

B) Iruña-Etxauri-Iruña.

Ibilbidea: Iruña-Orkoien-Arazuri-Ororbia-Ibero-Etxauri-Ororbia-Arazuri-Orkoien -Iruña.

Ibilbidea. Joana: Iruña (autobus geltokia); NA-700 errepidean barna, Orkoien; NA-700, PA-30 eta NA-700 errepideetan barna, Etxauri; itzulera: berdin.

Geltokiak: Iruña, Orkoien (2), Arazuri, Ororbia, Ibero eta Etxauri.

C) Iruña-Bidaurreta-Iruña.

Ibilbidea: Iruña-Orkoien-Arazuri-Ororbia-Ibero-Etxauri-Ziritza-Etxarri - Bidaurreta - Etxarri - Ziritza -Etxauri-Ibero-Ororbia-Arazuri-Orkoien-Iruña.

Ibilbidea. Joana: Iruña (autobus geltokia); NA-700 errepidean barna, Orkoien; NA-700, PA-30 eta NA-700 errepideetan barna, Etxauri; NA-700 eta NA-7110 errepideetan barna, Etxarri; NA-7110 eta NA-7112 errepidean barna, Bidaurreta; itzulera: berdin.

Geltokiak: Iruña, Orkoien (2), Arazuri, Ororbia, Ibero, Etxauri (2), Ziritza, Etxarri eta Bidaurreta.

D) Iruña-Oltza zendea-Etxauri-Iruña.

Ibilbidea: Iruña-Orkoien-Arazuri-Ororbia-Lizasoaingo gurutzea -Lizasoain-Oltza-Asiain-Izu-Artazkotz-Izkue-Etxauri-Ibero- Ororbia-Arazuri-Orkoien-Iruña.

Ibilbidea: Iruña (autobus geltokia), NA-700 errepidean barna, Orkoien; NA-700, PA-30 eta NA-700 errepideetan barna, Ororbia; NA-7010 eta NA-7061 errepideetan barna, Oltza; NA-7061 eta NA-7010 errepideetan barna, Asiain; NA-7010 eta NA-7018 errepideetan barna, Artazkotz; NA-7004 eta NA-700 errepideetan barna, Arazuri; NA-700, PA-30 eta NA-700 errepideetan barna, Iruña.

Geltokiak: Iruña, Orkoien (2), Arazuri, Ororbia, Lizasoaingo gurutzea, Lizasoain, Oltza, Asiain, Izu, Artazkotz, Izkue, Etxauri eta Ibero.

E) Iruña-Ororbia-Iruña.

Ibilbidea: Iruña-Orkoien-Arazuri-Ororbia-Arazuri-Orkoien-Iruña.

Ibilbidea. Joana: Iruña (autobus geltokia); NA-700 errepidean barna, Orkoien; NA-700, PA-30 eta NA-700 errepideetan barna, Ororbia; itzulera: berdin.

Geltokiak: Iruña, Orkoien (2), Arazuri eta Ororbia.

I. 2. Geltokiak non.

-Iruña: autobus geltokian.

-Orkoien: Etxauriko errepidea San Miguel 1ekin elkartzen den lekuan, eta Etxauriko errepidea 6 An.

-Oltza: Arazurin, Etxauriko errepidean, 24aren parean; Ororbian: Etxauriko errepidean, 17aren eta 19aren artean; Lizasoaingo gurutzean, NA-7010 eta NA-7061 errepideek elkar gurutzatzen duten tokian; Lizasoainen, Oltzako errepidea 1en; Oltzan, herriko sarreran; Asiainen, Mercaderes 28ren parean; Izun, San Donato 3an; Artazkotzen, Etxauriko errepidean, 1aren parean; Izkuen, Santa Eulalian, 4aren parean; Iberon, Izpean, 1aren parean.

-Etxauri: Romana Basterran, kontsultategiaren parean (C ibilbidean); kale nagusian, plaza nagusiaren parean (B eta D ibilbideetan).

-Ziritza: NA-7110, 2,3. kilometroan, Ziritzarako sarreran.

-Etxarri: NA-7110, San Estebanen, elizaren parean (Bidaurretako norabidean); frontoiaren atzeko aldeko markesinan (Iruñeko norabidean).

-Bidaurreta: larrainean, 534. lurzatian.

II.-Egutegia, irteerak eta ordutegia.

-A) ibilbidea

Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, eguneko zazpi zerbitzu, ordu hauetan: 7:45; 9:45; 12:45; 15:45; 17:45; 18:45 eta 20:45.

Ostiraletan beste zerbitzu bat izanen da, 21:45ean.

Larunbatetan, bi zerbitzu, ordu hauetan: 8:45 eta 12:45.

-B) ibilbidea

Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, eguneko lau zerbitzu, ordu hauetan: 11:45; 14:45; 16:45 eta 19:45.

-C) ibilbidea

Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, eguneko bi zerbitzu, ordu hauetan: 8:45 eta 13:45.

Larunbatetan, bi zerbitzu, ordu hauetan: 9:45, 13:45.

-D) ibilbidea

Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, eguneko zerbitzu bat, 6:45ean.

Larunbatetan, bi zerbitzu, ordu hauetan: 16:45 eta 21:45.

Igandetan, bi zerbitzu, ordu hauetan: 16:45 eta 21:45.

-E) ibilbidea

Lanegunetan, astelehenetik ostiralera, eguneko zerbitzu bat, 10:45ean.

Igandetan, bi zerbitzu, ordu hauetan: 09:45 eta 12:45.

III.-Ibilgailuak.

Zerbitzu horiek ustiatzeko, herri arteko bi ibilgailu erabiliko dira, gutxienez ere 25 eserleku izanen dituztenak. Bioerregaiak erabiltzeko aukera ere izan beharko dute.

IV.-Tarifak.

NA-35 kontzesioan indarrean den tarifa aplikatu beharko da. Tarifak berrikusteko, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 19. artikuluari jarraituko zaio.

Txartel elektronikoa erabiltzeko sistema bat izan beharko du enpresa kontzesiodunak. Hala, erraztu eginen da erabiltzaileen sarrera eta kontrolatu eginen dira bidaiari kopurua, jatorriak, norakoak, diru-bilketak eta abar. Txarteletarako makinak izanen dira autobusetan.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak tarifa desberdinak ezartzen ahalko ditu erabiltzaile mota desberdinentzat, bere kabuz edo enpresa kontzesiodunak hala eskatuta. Orobat, joan-etorriko txartelak, bonuak etab. Tarifa desberdinek diru-sarrera txikiagoak ekartzen badituzte, hori kontzesio-hartzailearen kontura izanen da, baldin eta hark eskatuta onartu badira.

V.-Konpentsazio ekonomikoa.

Kontuan hartu behar da, arrazoi sozialak direla-eta, enpresari aplikatutako tarifa parte-hartzaileak hobariak ekartzen dizkiela erabiltzaileei, eta, hala, ez direla estaltzen ohiko ekoizpeneko eta antolaketako egiazko kostu guztiak. Beraz, ez da bermatzen zerbitzuen oreka ekonomikoa. Horregatik, diru konpentsazioko araubide berezia ezarriko da, kontuan harturik zer alde dagoen oreka hori bermatuko lukeen tarifaren eta egiatan aplikatzen denaren artean. Horrela, izanen dituen diru-sarrera txikiagoengatik ordainduko zaio enpresa kontzesiodunari, arau hauei jarraituz:

-Diru konpentsazioaren kalkulua.

2008. urte osorako, kontzesiodunari 170.706,64 euro ordainduko zaizkio. Zerbitzuen funtzionamendua urtebetetik beherakoa bada, proportzioan ordainduko da, aintzat harturik foru agindu honetan onetsitako zerbitzuek zenbat denboraz jardun duten egiaz.

Hauxe izanen da 2009ko eta hurrengo urteetako diru konpentsazioa: aurreko urtekoa, urte horretako Nafarroako Kontsumorako Prezioen Indizearekin berriturik, ken bidaiarien gehitzeak ("Bidaiari kopuruaren konpromisoa" izeneko VI. atalean aipatua) ekarritako diru-sarrerak. Zerbitzuen funtzionamendua urtebetetik beherakoa bada, horren araberako konpentsazioa ordainduko da, aintzat harturik zerbitzu berriek zenbat denboraz jardun duten egiaz.

VI.-Bidaiari kopuruaren konpromisoa.

Enpresa kontzesiodunak konpromisoa hartzen du 2008an 44.960 bidaiari garraiatzeko. 2008. urtearen kasuan, zerbitzua urte naturaletik beherakoa bada, aipatutako bidaiari kopurua horren arabera jaitsiko da.

2008rako konpromisoan hartutako bidaiari kopurua %2 handituko da, urtero, hurrengo urteetan. Zerbitzua urtebetetik beherakoa bada, aipatutako bidaiari kopurua horren arabera jaitsiko da.

VII.-Pizgarriak eta zehapenak.

Garraiatzen diren bidaiariak gehiago badira konpromisoan hartutakoak baino.

Bidaiariak %10 bitarte gehitzen badira, enpresarentzat izanen da soberako diru-bilketaren %50, nahi bezala erabiltzeko, eta beste %50ekin murriztu eginen da dagokion ekitaldiko likidazioan aurreikusitako diru-konpentsazioa.

Bidaiariak %10etik gora gehitzen badira, enpresarentzat izanen da soberako diru-bilketaren herena, eta gainerakoarekin murriztu eginen da dagokion diru-konpentsazioa.

Baldin eta, kontzesioaren ibilbideak ustiatzean, diru-sarrerarik baldin bada publizitatearengatik edo antzekoengatik, zenbatekoaren %50 enpresarentzat izanen da, nahi bezala erabiltzeko, eta beste %50ekin murriztu eginen da dagokion ekitaldiko likidazioan aurreikusitako diru-konpentsazioa.

Bidaiari gutxiago garraiatzen badira konpromisoan hartutakoak baino, "Bidaiari kopuruaren konpromisoa" izeneko VI. atalaren araberakoa izanen da diru konpentsazioa. Enpresa kontzesiodunak bere gain hartuko du txartelengatik izaniko diru-bilketaren murrizketa.

VIII.-Ordaintzeko modua.

Lau ordainketa eginen dira, kontura, hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren lehenbiziko hamabostaldian. Ordainketa bakoitzean urte osorako aurreikusitako diru konpentsazioaren laurdena ordainduko da.

Noiz eta hurrengo ekitaldiko lehenbiziko hiruhilekoko ordainketa egitean gauzatuko da urteko diru konpentsazioaren azken likidazioa. Horretarako, aldez aurretik, enpresa kontzesiodunak hauen inguruko datuak aurkeztu behar ditu: bidaiari kopurua, diru-bilketa eta ustiapenaren gainerako emaitzak. Orobat, aldez aurretik zerbitzuaren urteko balorazioa eginen da eta urteko kontzesioaren diru-sarrera guztiak kontuan hartuko dira, barne direla beste diru-sarrera batzuk eta beste diru-laguntza batzuei dagozkienak.

IX.-Epea.

2011ko abenduaren 31 arte izanen dute indarra oinarrien agiri honetan zerbitzua emateko ezarri diren baldintzek.

X.-Teknologia berriak.

Kontzesiodunak konpromisoa hartzen du ibilgailuetan behar diren inbertsioak egiteko, txartel bidez pagatzeko makinetan, softwarean eta abarretan. Hala, txartel elektronikoaren bidez kobratzen ahalko da, eta erabiltzaileei erraztasunak emanen zaizkie ordaintzeko eta garraio publikoa baliatzeko.

Iruña-Beraskoain korridorea

I.-Ibilbideak, geltokiak eta geltokiak non dauden.

I. 1. Ibilbidea eta geltokiak.

Ibilbidea: Iruña-Zizur Nagusia-Gazolatz-Paternain-Larraia-Ubani-Arraitza-Beraskoain-Arrait za-Ubani-Larraia-Paternain-Gazolatz-Zizur Nagusia-Iruña.

Ibilbidea. Joana: Iruña (autobus geltokia); Zizur Nagusia; NA-7025 eta NA-7015 errepidean barna, Beraskoain; itzulera: berdin.

Geltokiak: Iruña, Zizur Nagusia, Gazolatz, Saguesko geltokia, Paternain, Larraia, Ubani, Zabaltzako gurutzea, Arraitza eta Beraskoain.

I. 2. Geltokiak non.

-Iruña: autobus geltokian.

-Zizur Nagusia: NA-7025 errepidera sartzeko belarrian.

-Zizur: Gazolatz: Santa Maria 1en; Saguesko geltokia NA-7015 errepideko 3. kilometroan, Gazolazko sarreran; Paternaingoa Beraskoaingo errepidea 27n; Larraia: Beraskoaingo errepidean.

-Zabaltza: Zabaltzakoa NA-7015 errepidean, Zabaltzako gurutzean; Ubani: Miravalles kalean, 2. zenbakitik hurbil; Arraitza: Kontzejuko plaza zenbaki gabean.

-Beraskoain: San Miguel plazan, markesinaren ondoan.

II.-Egutegia, ibilbideak eta ordutegia.

Astelehenetik larunbatera: 9:15, 13:15, 20:00.

III.-Ibilgailuak.

Zerbitzu horiek ustiatzeko, herri arteko ibilgailu bat erabiliko da, mugikortasun murriztuko pertsonei egokitua, gutxienez ere 25 eserleku izanen dituena. Bioerregaiak erabiltzeko aukera ere izan beharko du.

IV.-Tarifak.

NA-35 kontzesioan indarrean den tarifa aplikatu beharko da. Tarifak berrikusteko, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 19. artikuluari jarraituko zaio.

Txartel elektronikoa erabiltzeko sistema bat izan beharko du enpresa kontzesiodunak. Hala, erraztu eginen da erabiltzaileen sarrera eta kontrolatu eginen dira bidaiari kopurua, jatorriak, norakoak, diru-bilketak eta abar. Txarteletarako makinak izanen dira autobusetan.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak tarifa desberdinak ezartzen ahalko ditu erabiltzaile mota desberdinentzat, bere kabuz edo enpresa kontzesiodunak hala eskatuta. Orobat, joan-etorriko txartelak, bonuak etab. Tarifa desberdinek diru-sarrera txikiagoak ekartzen badituzte, hori kontzesio-hartzailearen kontura izanen da, baldin eta hark eskatuta onartu badira.

V.-Konpentsazio ekonomikoa.

Kontuan hartu behar da, arrazoi sozialak direla-eta, enpresari aplikatutako tarifa parte-hartzaileak hobariak ekartzen dizkiela erabiltzaileei, eta, hala, ez direla estaltzen ohiko ekoizpeneko eta antolaketako egiazko kostu guztiak. Beraz, ez da bermatzen zerbitzuen oreka ekonomikoa. Horregatik, diru konpentsazioko araubide berezia ezarriko da, kontuan harturik zer alde dagoen oreka hori bermatuko lukeen tarifaren eta egiatan aplikatzen denaren artean. Horrela, izanen dituen diru-sarrera txikiagoengatik ordainduko zaio enpresa kontzesiodunari, arau hauei jarraituz:

-Diru konpentsazioaren kalkulua.

2008. urte osorako, kontzesiodunari 50.899,75 euro ordainduko zaizkio. Zerbitzuen funtzionamendua urtebetetik beherakoa bada, horren araberako konpentsazioa ordainduko da, aintzat harturik zerbitzu berriek zenbat denboraz jardun duten egiaz.

Hauxe izanen da 2009ko eta hurrengo urteetako diru konpentsazioa: aurreko urtekoa, urte horretako Nafarroako Kontsumorako Prezioen Indizearekin berriturik, ken bidaiarien gehitzeak ("Bidaiari kopuruaren konpromisoa" izeneko VI. atalean aipatua) ekarritako diru-sarrerak. Zerbitzuen funtzionamendua urtebetetik beherakoa bada, horren araberako konpentsazioa ordainduko da, aintzat harturik zerbitzu berriek zenbat denboraz jardun duten egiaz.

VI.-Bidaiari kopuruaren konpromisoa.

Enpresa kontzesiodunak konpromisoa hartzen du 2008an 4.000 bidaiari garraiatzeko. 2008. urtearen kasuan, zerbitzua urte naturaletik beherakoa bada, aipatutako bidaiari kopurua horren arabera jaitsiko da.

2008rako konpromisoan hartutako bidaiari kopurua %2 handituko da, urtero, hurrengo urteetan. Zerbitzua urte naturaletik beherakoa bada, aipatutako bidaiari kopurua horren arabera jaitsiko da.

VII.-Pizgarriak eta zehapenak.

Garraiatzen diren bidaiariak gehiago badira konpromisoan hartutakoak baino.

Bidaiariak %10 bitarte gehitzen badira, enpresarentzat izanen da soberako diru-bilketaren %50, nahi bezala erabiltzeko, eta beste %50ekin murriztu eginen da dagokion ekitaldiko likidazioan aurreikusitako diru-konpentsazioa.

Bidaiariak %10etik gora gehitzen badira, enpresarentzat izanen da soberako diru-bilketaren herena, eta gainerakoarekin murriztu eginen da dagokion diru-konpentsazioa.

Baldin eta, kontzesioaren ibilbideak ustiatzean, diru-sarrerarik baldin bada publizitatearengatik edo antzekoengatik, zenbatekoaren %50 enpresarentzat izanen da, nahi bezala erabiltzeko, eta beste %50ekin murriztu eginen da dagokion ekitaldiko likidazioan aurreikusitako diru-konpentsazioa.

Bidaiari gutxiago garraiatzen badira konpromisoan hartutakoak baino, "Bidaiari kopuruaren konpromisoa" izeneko VI. atalaren araberakoa izanen da diru konpentsazioa. Enpresa kontzesiodunak bere gain hartuko du txartelengatik izaniko diru-bilketaren murrizketa.

VIII.-Ordainketa.

Lau ordainketa eginen dira, kontura, hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hilaren lehenbiziko hamabostaldian. Ordainketa bakoitzean urte osorako aurreikusitako diru-ordainaren laurdena ordainduko da.

Noiz eta hurrengo ekitaldiko lehenbiziko hiruhilekoko ordainketa egitean gauzatuko da urteko diru konpentsazioaren azken likidazioa. Horretarako, aldez aurretik, enpresa kontzesiodunak hauen inguruko datuak aurkeztu behar ditu: bidaiari kopurua, diru-bilketa eta ustiapenaren gainerako emaitzak. Orobat, aldez aurretik zerbitzuaren urteko balorazioa eginen da eta urteko kontzesioaren diru-sarrera guztiak kontuan hartuko dira, barne direla beste diru-sarrera batzuk eta beste diru-laguntza batzuei dagozkienak.

IX.-Epea.

2011ko abenduaren 31 arte izanen dute indarra oinarrien agiri honetan zerbitzua emateko ezarri diren baldintzek.

X.-Teknologia berriak.

Kontzesiodunak konpromisoa hartzen du ibilgailuetan behar diren inbertsioak egiteko, txartel bidez pagatzeko makinetan, softwarean eta abarretan. Hala, txartel elektronikoaren bidez kobratzen ahalko da, eta erabiltzaileei erraztasunak emanen zaizkie ordaintzeko eta garraio publikoa baliatzeko.

Iragarkiaren kodea: F0818399