I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
206/2008 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, unibertsitateko lizentziadunentzako prestakuntza bekak ematen dituena, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko.
Eskaeren ebaluazio batzordeek, 2008ko irailaren 22ko eta urriaren 9ko bilkuretan, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren uztailaren 28ko 302/2008 Foru Aginduari jarraikiz, beka emateko esleipen proposamenak aurkeztu zituzten, baita ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa. Horixe adierazten da Gazteriaren Zuzendariordetzaren txostenean. Foru agindu hark unibertsitateko lizentziadunak prestatzeko bost beka norgehiagokako araubidean emateko deialdia egin zuen, Nafarroako Gazteriaren Institutuan aritzeko.
Nafarroako Gazteriaren Institutua eratzen duen eta bere estatutuak onesten dituen irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren 24. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Bete gabe uztea soziologiako lizentziadunentzako beka, izan ere, eskatzaile bakarrak, Gurea Elía Soteras jaunak, ez du 3,63ko puntuazioa lortu, hau da, lor zitekeen gehieneko puntuazioaren %33.
Ekonomiako, enpresen administrazio eta zuzendaritzako edo enpresa zientzietako lizentziadunentzako beka Natalia Lus Guelbenzu andreari ematea (IFZ: 72.803.737-C, 6,90 puntu). Urriaren 16an hasiko da beka, eta abenduaren 31 arte 2.625 euro jasoko da guztira, honela banatuta: bi hileko soldata, 1.050,00 eurokoak, eta hamabost eguneko soldata urrian, 525 eurokoa.
Zuzenbideko lizentziadunentzako beka Beatriz Esparza Echávarri andreari ematea (IFZ: 72.685.227-Y, 4,41 puntu). Azaroaren 1ean hasiko da beka, eta abenduaren 31 arte 2.100 euro jasoko da guztira, honela banatuta: bi hileko soldata, 1.050 eurokoak.
Komunikazioko lizentziadunentzako beka Sara Ancín Erdozain andreari ematea (IFZ: 44.640.323-Z, 5,50 puntu). Azaroaren 1ean hasiko da beka, eta abenduaren 31 arte 2.100 euro jasoko da guztira, honela banatuta: bi hileko soldata, 1.050 eurokoak.
Irakasletzan, gizarte lanean edo lan harremanetan diplomatuentzako beka María Díaz de Rada Gil andreari ematea (IFZ: 72.811.964-J, 6,24 puntu). Urriaren 16an hasiko da beka, eta abenduaren 31 arte 2.125 euro jasoko da guztira, honela banatuta: bi hileko soldata, 850,00 eurokoak, eta hamabost eguneko soldata urrian, 425 eurokoa.
Kopuru horiek denak 2008ko gastuen aurrekontuko "Prestakuntza bekak" izeneko 960002-96100-4809-232100 aurrekontuko kontu-sailaren kargura izanen dira. 2009. urteari dagokion zatia aurrekontuan horretarako kontu-sailik bada ordainduko da, haren kargura.
2008ko abenduaren 31 arte iraunen dute bekek, eta hiru hilabeteko aldietan luzatzen ahalko dira, 3 urtez gehienez ere.
2. Irabazle batek bekari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, hurrenkera honen arabera:
-Soziologiako lizentziadunentzako beka: ez du ordezkorik, ez baita eskatzailerik.
-Ekonomiako, enpresen administrazio eta zuzendaritzako edo enpresa zientzietako lizentziadunentzako beka:
1. Nahia Goñi Osta, 3,87 punturekin.
2. Luis Fco. García-Falces Barragán, 3,72 punturekin.
3. Cristina Lecumberri Vizcaíno, 2,35 punturekin.
-Zuzenbideko lizentziadunentzako beka:
1. Pablo Huguet Ruiz, 3,33 punturekin.
2. Jerónimo Gómez San José, 3,30 punturekin.
3. Iñigo Carcar Gurpegui, 2,96 punturekin.
4. Marta Santamaría Gimeno, 2,70 punturekin.
5. Noelia Echarri Arana, 2,61 punturekin.
-Komunikazioko lizentziadunentzako beka:
1. Amaya Larrayoz Lecumberri, 4,72 punturekin.
2. Elena Ocariz Oroz, 4,57 punturekin.
3. Verónica Serrano Larrayoz, 4,40 punturekin.
4. Ainhoa Ruiz Galarza, 4,37 punturekin.
5. Gonzalo Sanz de Galdeano El Busto, 4,15 punturekin.
6. Adriana Pajares Munárriz, 3,67 punturekin.
7. Ana Martínez López, 3,00 punturekin.
8. Raquel Eguillor Urtiaga, 2,47 punturekin.
9. Leyre Suescun Sanz, 1,57 punturekin.
-Irakasletzan, gizarte lanean edo lan harremanetan diplomatuentzako beka:
1. Elena Zarraluqui Minchinela, 4,40 punturekin.
2. Cristina Ucar Ahechu, 3,90 punturekin.
3. Patricia Ferraz Torres, 3,65 punturekin.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Gazteriaren Institutuari, Gazteriaren Zuzendariordetzari, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren Atalari, kontu-hartzaile delegatuari eta interesdunei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin. Halaber, adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.
Iruñean, 2008ko urriaren 17an.-Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ana Frías Pardo.
Iragarkiaren kodea: F0817075