144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana Gipuzkoako etorbideko 28an. Behin betiko onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2008ko abuztuaren 26an hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Gipuzkoako etorbideko 28an igogailua ezartzeko xehetasun azterlana.

Xehetasun azterlan hori jendaurrean egon da hogei egunean, iragarkia 2008ko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertuta, irailaren 15ean. Jendaurreko epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik egin.

Ikusita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76. artikulua eta horrekin bat heldu direnak.

Horrenbestez, honako hau erabaki da:

Lehenik.-Behin betiko onestea Gipuzkoako etorbideko 28 zenbakiari dagokion xehetasun azterlanaren proiektua.

Bigarrenik.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrenik.-Eginbidearen kopia bat Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea, 35/2002 F.L.aren 81. artikuluak xedatuaren babesean.

Berriozarren, 2008ko urriaren 29an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0816552