144. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Xehetasun azterlana eta trukaketa. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2008ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana eta trukaketa, 1. poligonoko 668. lurzatian, Fernando Urkia karrikako 24an. Juan Carlos Gorriti Sarasolak eta Maite Iriarte Berasteguik sustatu dute, eta Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatu.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2008ko urriaren 1ean.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0816768